Aurten ere Euskal Herriko Mus Txapelketa jokatuko dute, Iparra-Hegoak, Orreaga Elkarteak, Bai Euskal Herriak eta Bizkaiako, Arabako eta Iparraldeko beste hainbat taldek antolatuta. Iaz 1.800 bikotek parte hartu zuten eta aurten 2.000 inguru izatea espero dute antolatzaileek. Iparra-Hegoako kideek aipatu dutenez, gauza jakina da Euskal Herrian mus txapelketa asko egiten direla «eta beraz, gure helburua ez da lehiaketa horiek ordezkatzea, indartzea baizik. «Eta bide horretan, Euskal Herriak bizi duen zatiketa gainditu, zazpi herrialdeetako muslariak elkartu eta gure izatea eta nortasuna aldarrikatzea». Bestalde, urratsez urrats Euskal Herriko Mus Federazioaren oinarriak jartzea eta lortzea ere helburuen artean dute. «Musa guk uste baino hedatuago dago. Lau urtez behin esaterako mundu mailako txapelketa egiten dute eta munduaren aurrean Euskal Herria ordezkatzeko federazioa behar dugu. Berau sortzeko urratsak ematen ari gara». Edonork parte hartu dezake Euskal Herriko zazpi herrialdeetako edonork parte hartu dezake txapelketan. Bere herrian antolatzen duten lekuan agertzearekin eta izena ematearekin nahikoa du. Bikote bakoitzak 20 euro jarri beharko ditu. Txapelketaren barruan, lehendabizi herrietako kanporaketak egingo dituzte. Goierrin ere herri askotan antolatuko dituzte mus txapelketak. Antolatzaileen ustez kanporaketa horiek oso garrantzitsuak dira. «Gure helburua ahalik eta herri gehienetan antolatzea eta partaidetza kopuru txukunak lortzea da». Herrietako kanporaketek urtarrilaren 31rako bukatuta egon behar dute. [...]
Abenduko lehen feriak gabonetako lehen zantzuak ageri zituen: pazko loreak. Egia esan moda kontua gehiago dela esan daiteke garai honi dagokion landarea baino, izan ere «oso delikatua eta kapritxosoa da» Maria Dolores Mendizabalek esaten zuen moduan; «oraindik garaiz da ekartzeko gabonak arte iraungo duen ziurtasunik ez duzu». Ez da neguko lorea, ikusgarria bai erosterakoan baina gero laster galtzen da etxe gehienetan. Lehenak Zaldibiako Azanza lorezalearen postuan ikusi ditugu 6,70 euroan bakoitza. Arkume denboraldia aldiz, badela esan daiteke, asko jaiotzen ari dira eta gehienak eguberritarako salduak izan nahiko lituzkete artzainek, eskaera handiena hortxe dagoelako eta ondorioz, preziorik gorenena ere garai berean. Ahaztu gabe gaur egungo artzantzaren etekinik handiena gaztak ematen duela, eta behin arkumea kenduta gazta egiten hasiko direla. Bada gaztarik egin ez eta ardi esnea saltzen duenik ere, hala atzoz geroztik bi postuetan lor daiteke ferian. Zaldibiako Axun Etxeberriak badu eta Ordiziko Arramendikoek ere bai. Abenduko lehen ferian eguraldiak ez du lagundu, garai honetan produktuen eskaintza mugatuagoa izaten da eta datorren asteko jai egunak ez dira feriaren aldekoak, bat baino gehiago kexu antzeman ditugu. Hilbeltza ere ez dela hobea izango entzun dugu, neguan sartu aurretik udaberri gose somatu dugu jendea. Hala ere neguko hotzei aurre egiteko, xarma berezia du gaztain [...]
Katxalin elkarteak hainbat hitzaldi antolatu ditu Goierrin. Emakume Mastektomizatuen Gipuzkoako Elkartea da Katxalin, bularreko minbizia duten edo izan duten emakumeei laguntzea helburu duena. Tumoreak aurrikusteko eta atzemateko informazio iturri izatea da elkartearen xedea, Gipuzkoan tratamenduei, heziketari, laguntza-taldeei eta abarri buruz eskura dauden baliabideak zabalduz. Osakidetzarekin elkarlanean aritzen da Katxalin elkartea eta, hala, Osakidetzak Tratamendu Goiztiarra kanpaina hasi baino lehen elkarteak hainbat hitzaldi antolatzen ditu kanpaina egingo den eskualdean. Oraingoan Goierriren txanda da Osakidetzaren zerrendan, eta horregatik sei hitzaldi antolatu ditu Katxalinek eskualdean. Seguran egin zuten lehena aurreko astean, eta atzo Beasainen. Gaur izango da hirugarren hitzaldia Idiazabalen, 15:30ean. Abenduaren 14an Ataunen izango dira Katxalin elkarteko kideak, abenduaren 15ean Lazkaon eta abenduaren 20an Ordizian. Hitzaldi horietara Donostia Onkologikoa ospitaleko mediku bat joango da, bertaratzen direnei bularreko minbiziaren inguruko informazioa eta Tratamendu Goiztiarraren beharraz hitz egitera. Bihar Goierriko Hitza egunkariko papereko edizioan Arrate Plazaola onkologoari egindako elkarriaketa kaleratuko da. Hona elkarrizketaren aurrerapena: Zergatik bularreko minbiziari buruzko hitzaldiak eta ez beste minbizia mota batzuei buruzkoa? Bularreko minbizia delako diagnostiko goiztiarra egin daitekeen gaitz bakanetako bat, eta zenbakiak ere hor daudelako. Kalkulatzen da bizitzan zehar zortzi emakumetatik batek bularreko minbizia izango duela. Zer lortzen da diagnostiko goiztiarraren kanpainarekin? Gaixotasunaren pronostikoa egin ahal izatea, garaiz [...]
Ordiziako Udaleko Merkataritza eta Turismo sailak herriko hainbat elkarte eta erakunderen laguntzarekin antolatutako Ordiziako azokan izeneko I. Argazki Lehiaketaren sariak atzo iluntzean banatu zituzten D’elikatuz gunean. Guztira 20 argazkizalek ha...
13. urtez argitaratu dute euskarazko produktuen katalogoa, aurten 200.000 ale banatuko dituzte, baita Zumarragan eta Urretxun ere.
Zintzo Mintzo euskara elkarteak egindako gogoeta baliatu dute Kongresurako ponentzia egiterakoan.
Lazkaon gaur eguerdian inauguratu dute Beneditarren artxibategi historikoaren eraikin berria. Duela 40 urtetik Joan Joxe Agirre artxibozainaren eskuz osatutako agiritegia “altxorra” dela esan dute bertaratu diren agintariek. Eraikin berriak 540 metro koadro ditu, bi solairutan banatuta. Lehenagoko egoitzatik artxiboa eta hemeroteka aldatu dituzte berrira. Euskal Herriko historia garaikidearekin zerikusia duten 6.000 liburu eta aldizkari, 18.000 kartel, 25.000 eranskailu, pertsona eta erakundeen artxiboak, eta gai askotarikoen 100 bilduma dokumental daude. “Herri baten historia egin behar bada azkeneko panfletoa ere beharrezkoa da”, esanez laburbildu du Agirrek lau hamarkadako lana. Inaugurazio ekitaldian izan dira Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia, Patxi Albisu Lazkaoko alkatea, Maria Jesus Aranburu Kulturako foru diputatua, Rufino Mujika beneditarren Lazkaoko burua eta Joan Joxe Agirre artxibozaina. Guztiek goratu diote Agirreri burututako bilketa. Etorkizunean ere dokumentuak, bibliografia eta euskal gaiekiko sortzen den edozein argitalpen jasotzen segitzeko konpromisoa erakutsi dute beneditarrek. Eraikin berriko goiko solairuan 22 apalategi luzek eta kaxoi ugarik gordetzen dituzte agiriak. Beheko oinean ikertzaileentzat kontsulta gela zabala, artxibozainaren bulegoa eta bilera gelak daude. Goian erakusketa puntualak jartzeko aretoa ere egokitu dute. Artxibategiaren izaeraren erakusle izan daitezkeen adibideak ipini dituzte gaurko, 1970eko egoera politikoaren erreferentziak, Ekin aldizkariaren sorrerako aleak, Euskaldunon Egunkaria-ren 0 zenbakia, alderdi politikoen deialdi-kartelak edo eranskailuak, tartean. Artxibategiaren eraikin [...]
Goierriko herririk hazienetakoa da Ordizia. Ikastola du joan deneko berrogei urte eta gehiagotan, orain hamasei urte Hitzaro euskara elkartea sortu zuten, eta azken urteetan Euskara Zerbitzua ere martxan jarri du Ordiziako Udalak. EBPN Euskara Biziberritzeko Pla Nagusia ere badago Ordizian. Ia erabat euskaldunak diren herriak ditu inguruan, eta faktore horiek batuta euskarak buruhauste gutxi sortu beharko lituzkeela dirudi. Baina ez da hala, zoritxarrez. Bihar Euskararen Eguna dela eta, herriko hiru euskaltzale ezagun elkartu ditu Goierriko Hitza-k euskararen egoerari, kezkei eta erronkei buruz haien iritziak eta usteak parteka ditzaten. Belen Maiza (Ordizia, 1946) Euskara zinegotzia, Joxe Antonio Mujika (Ordizia, 1938) eta Joxe Mari Barandiaran (Ataun, 1947) dira. Ondorio argia atera daiteke hiruen hitzak aditu ondoren: erabileran dagoela gabeziarik nabarmenena, eta jendea euskaraz egitera bultzatzeko premia sentitzea bezalakorik ez dagoela. Adinak eman dien eskarmentutik eta ikuspuntutik hitz egin dute. Baserri girotik modernitatera «Ezagutzaren aldetik aurrerapen handia eman dela uste dut, baina orain dela berrogei urte pentsatzen genuena ez da betetzen ari. Orduan uste genuen euskararen ezagutzak erabilera ekarriko zuela, baina orain ohartu gara euskarak ezin diola honi buelta eman. Hizkuntza batek ez badu erabilpenik, bere horretan hilko da». Maizaren hitzak dira horiek. Mujikak eta Barandiaranek bezalaxe, etxean ikasi zuen euskaraz, horixe zuten [...]
Pagoetako lanak Santa Lutzitarako amaituta egongo dira. Intermodala berriz, atzerapenak atzerapen otsailerako egongo da erabiltzeko moduan, lanak abenduan amaituko dituzten arren.
Euskarazko irakurle taldea atzo bildu zen hirugarren aldiz Urretxuko liburutegian. “Katu jendea” liburua izan zuten mintzagai, Eider Rodriguez, idazlea bertan zela.
Butak 21 zine klub taldeak antolatutako Pier Paolo Pasoliniri eskainitako zikloko azken filma izango da gaur proiektatuko dena. Filmak Erroman bizi...