Azokaren bosgarren mendeurrena dela eta, Ordiziako feriaren iragana gogoratu eta irudia berritu nahi dute
Ordiziako azokak bosgarren mendeurrena beteko du 2012an, eta Ordiziako Udala dagoeneko hasi da urteurrena ospatzeko ekitaldiak prestatzen. Bost mendez Goierriko ekonomiaren ardatzetako bat izan da Ordiziako feria, bai nekazaritzari eta baita merkataritzari dagokionean ere. Baina azokak, Ordiziaren «lurralde mailako erreferentzialtasuna» ere sendotu du. Hau guztia aitortu nahi diote azokari, eta bosgarren mendeurrenaren aitzakian, bere balioa goraipatu nahi dute. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Donostiako egoitzan bildu dira gaur erakunde horretako eta Ordiziako Udaleko ordezkariak, bosgarren mendeurrenaren berri emateko. Azokak urte hauetan guztietan izan duen garrantzia azpimarratzearekin batera, urteurrenaren logoa eta Ordiziako azokak aurrerantzean izango duen irudia aurkeztu dituzte. Azoka, webgune eta irudi berriekin Bosgarren mendeurrena dela eta, azokaren inguruan egin dituzten aurreneko berrikuntzak aurkeztu dituzte gaur. D’Elikatuz zentroko Leire Arandiak eman ditu webgune eta irudi berrien inguruko azalpenak. Urteurrenaren harira, azokaren «kontzeptualizazio berri bat» garatu nahi dute, «garai berrietara egokitzeko».Egokitzapen horri begira, D’Elikatuz zentroaren ardura, «azokaren fimentsio fisikoa eta birtuala bateratu, bultzatu eta sustatzeko ekintzen koordinazioa» izango dela azaldu du. Dimentsio birtualari begira, www.ordiziakoazoka.com webgune berria aurkeztu dute. Bertan sartzen denak, azokan egoten diren ekoizleen argazkiak eta fitxak, bideoak, prezioak, errezetak eta azokaren historia eta bitxikeriak biltzen dituzten atalak bilatuko ditu. Facebook eta Twitter sare sozialetan ere izango du presentzia Ordiziako feriak. [...]
Ordiziako azokak bosgarren mendeurrena beteko du 2012an, eta Ordiziako Udala dagoeneko hasi da urteurrena ospatzeko ekitaldiak prestatzen. Bost mendez Goierriko ekonomiaren ardatzetako bat izan da Ordiziako feria, bai nekazaritzari eta baita merkataritzari dagokionean ere. Baina azokak, Ordiziaren «lurralde mailako erreferentzialtasuna» ere sendotu du. Hau guztia aitortu nahi diote azokari, eta bosgarren mendeurrenaren aitzakian, bere balioa goraipatu nahi dute.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Donostiako egoitzan bildu dira gaur erakunde horretako eta Ordiziako Udaleko ordezkariak, bosgarren mendeurrenaren berri emateko. Azokak urte hauetan guztietan izan duen garrantzia azpimarratzearekin batera, urteurrenaren logoa eta Ordiziako azokak aurrerantzean izango duen irudia aurkeztu dituzte.
Azoka, webgune eta irudi berriekin
Bosgarren mendeurrena dela eta, azokaren inguruan egin dituzten aurreneko berrikuntzak aurkeztu dituzte gaur. D’Elikatuz zentroko Leire Arandiak eman ditu webgune eta irudi berrien inguruko azalpenak. Urteurrenaren harira, azokaren «kontzeptualizazio berri bat» garatu nahi dute, «garai berrietara egokitzeko».Egokitzapen horri begira, D’Elikatuz zentroaren ardura, «azokaren fimentsio fisikoa eta birtuala bateratu, bultzatu eta sustatzeko ekintzen koordinazioa» izango dela azaldu du.
Dimentsio birtualari begira, www.ordiziakoazoka.com webgune berria aurkeztu dute. Bertan sartzen denak, azokan egoten diren ekoizleen argazkiak eta fitxak, bideoak, prezioak, errezetak eta azokaren historia eta bitxikeriak biltzen dituzten atalak bilatuko ditu. Facebook eta Twitter sare sozialetan ere izango du presentzia Ordiziako feriak.
Bosgarren mendeurreneko irudia, «500ak» hitzarekin eta «OK» siglekin jokatuz osatu dute. Sigla hauek, «Ordizia eta Kalitatea» irudikatzen dituzte. Aurkezpenean azaldu dutenez, «hasieran Ordizia hitza eramango du logoak, baina gerora, jendea ‘500ak’ horrekin gelditzea lortu nahi dugu».