Ordiziako azokak bosgarren mendeurrena beteko du 2012an, eta Ordiziako Udala dagoeneko hasi da urteurrena ospatzeko ekitaldiak prestatzen. Bost mendez Goierriko ekonomiaren ardatzetako bat izan da Ordiziako feria, bai nekazaritzari eta baita merkataritzari dagokionean ere. Baina azokak, Ordiziaren «lurralde mailako erreferentzialtasuna» ere sendotu du. Hau guztia aitortu nahi diote azokari, eta bosgarren mendeurrenaren aitzakian, bere balioa goraipatu nahi dute. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Donostiako egoitzan bildu dira gaur erakunde horretako eta Ordiziako Udaleko ordezkariak, bosgarren mendeurrenaren berri emateko. Azokak urte hauetan guztietan izan duen garrantzia azpimarratzearekin batera, urteurrenaren logoa eta Ordiziako azokak aurrerantzean izango duen irudia aurkeztu dituzte. Azoka, webgune eta irudi berriekin Bosgarren mendeurrena dela eta, azokaren inguruan egin dituzten aurreneko berrikuntzak aurkeztu dituzte gaur. D’Elikatuz zentroko Leire Arandiak eman ditu webgune eta irudi berrien inguruko azalpenak. Urteurrenaren harira, azokaren «kontzeptualizazio berri bat» garatu nahi dute, «garai berrietara egokitzeko».Egokitzapen horri begira, D’Elikatuz zentroaren ardura, «azokaren fimentsio fisikoa eta birtuala bateratu, bultzatu eta sustatzeko ekintzen koordinazioa» izango dela azaldu du. Dimentsio birtualari begira, www.ordiziakoazoka.com webgune berria aurkeztu dute. Bertan sartzen denak, azokan egoten diren ekoizleen argazkiak eta fitxak, bideoak, prezioak, errezetak eta azokaren historia eta bitxikeriak biltzen dituzten atalak bilatuko ditu. Facebook eta Twitter sare sozialetan ere izango du presentzia Ordiziako feriak. [...]
Loinazko San Martin plaza azpian egongo dira bihartik aurrera asteartero azokan egoten diren baserritarrak, eta beraiekin batera baita bestelako jakiak saltzen dituztenak ere. Arropak eta gainerako osagarriak saltzen dituztenek berriz, Gernika pasealek...
Maria Leon legazpiarrak irabazi du Beasaingo Aterpe tabernako pintura lehiaketa. Estilo abangoardistako koadroa aurkeztu zuen Leonek lehiaketara eta epaimahia osatzen duten Maider Urretabizkaia eta Patxi Epelde artistek legazpiarraren lana aukeratu zu...
Udalbatza eta kaltetutako bizilagunek osatutako plataformak bilera ugari egin dituzten azken hilabeteetan eta azkenean Udalak proiektua bertan behera uztea erabaki du....
Zeraingo, Mutiloako eta Ormaiztegiko Udalek asteazkenerako, abenduaren 22rako, jardunaldia antolatu dute. Helburua arlo askotatik, Goierriko meatzeen etorkizun ekonomikoa lantzea da. Jardunaldian parte hartzen dutenek, garai batean burdinak egiten zuen ibilbide bera egingo dute eta besteak beste, hiru herriek meategia ardatz hartuta abian dituzten proiektuen berri jakingo dute. Zeraingo plazan elkartuko dira asteazkenean 9:00etan eta autobusez meategietara joango dira. 9:30ean Beatriz Herrera historialariak Ondare industrialaren turismoa lelopean hitzaldia emango du han bertan. Goizeko hamarretan, zeraindar batek, Zeraingo Udalak meategiak berreskuratzeko helburuarekin abian duen proiektuaren berri emango du. Zeraindik Mutiloara Aurkezpena bukatu eta gero, autobusean sartu eta guztiak Mutiloara joango dira. 11:00etan Arkaitz Orbegozo arkitektoak ondare industrialaren alderdi arkitektonikoaz hitz egingo du eta hogei bat minutu geroago, Asier Galdos paisajistak natura eta turismoa izango ditu hizpide. 11:45ean etenalditxo bat egin eta kafea hartzeko aprobetxatuko dute han bildutakoek eta eguerdiko hamabietan mutiloar batek hartuko du hitza, Mutiloako Udalak gai horrekin lotuta abian duen proiektuaren xehetasunak emateko. Mutiloatik Ormaiztegira Azalpenarekin bukatu eta gero, autobusean sartu eta denak Ormaiztegi aldera abiatuko dira. Han eguerdiko ordu batean ormaiztegiar batek Ormaiztegiko ikuspegiaren aurkezpena egingo du Zumalakarregi museoan. Azkenik, Goiturreko ordezkariak Niko Osinaldek hartuko du hitza eta Gure ondarea eta etorkizuneko turismoa gaitzat hartuta hitzaldia emango du. Besteak [...]
Areizaga-Kalebarren plazan dagoen Olentzero herritarren ''desioak'' jasoko ditu eta parte hartzen duten guztien artean herrian erosketak egiteko 100 euroko baleak zozketatuko dira.