Jardunaldia antolatu dute abenduaren 22rako, arlo askotatik Goierriko meatzeen etorkizuna lantzeko helburuarekin
Zeraingo, Mutiloako eta Ormaiztegiko Udalek asteazkenerako, abenduaren 22rako, jardunaldia antolatu dute. Helburua arlo askotatik, Goierriko meatzeen etorkizun ekonomikoa lantzea da. Jardunaldian parte hartzen dutenek, garai batean burdinak egiten zuen ibilbide bera egingo dute eta besteak beste, hiru herriek meategia ardatz hartuta abian dituzten proiektuen berri jakingo dute. Zeraingo plazan elkartuko dira asteazkenean 9:00etan eta autobusez meategietara joango dira. 9:30ean Beatriz Herrera historialariak Ondare industrialaren turismoa lelopean hitzaldia emango du han bertan. Goizeko hamarretan, zeraindar batek, Zeraingo Udalak meategiak berreskuratzeko helburuarekin abian duen proiektuaren berri emango du. Zeraindik Mutiloara Aurkezpena bukatu eta gero, autobusean sartu eta guztiak Mutiloara joango dira. 11:00etan Arkaitz Orbegozo arkitektoak ondare industrialaren alderdi arkitektonikoaz hitz egingo du eta hogei bat minutu geroago, Asier Galdos paisajistak natura eta turismoa izango ditu hizpide. 11:45ean etenalditxo bat egin eta kafea hartzeko aprobetxatuko dute han bildutakoek eta eguerdiko hamabietan mutiloar batek hartuko du hitza, Mutiloako Udalak gai horrekin lotuta abian duen proiektuaren xehetasunak emateko. Mutiloatik Ormaiztegira Azalpenarekin bukatu eta gero, autobusean sartu eta denak Ormaiztegi aldera abiatuko dira. Han eguerdiko ordu batean ormaiztegiar batek Ormaiztegiko ikuspegiaren aurkezpena egingo du Zumalakarregi museoan. Azkenik, Goiturreko ordezkariak Niko Osinaldek hartuko du hitza eta Gure ondarea eta etorkizuneko turismoa gaitzat hartuta hitzaldia emango du. Besteak [...]
Zeraingo, Mutiloako eta Ormaiztegiko Udalek asteazkenerako, abenduaren 22rako, jardunaldia antolatu dute. Helburua arlo askotatik, Goierriko meatzeen etorkizun ekonomikoa lantzea da. Jardunaldian parte hartzen dutenek, garai batean burdinak egiten zuen ibilbide bera egingo dute eta besteak beste, hiru herriek meategia ardatz hartuta abian dituzten proiektuen berri jakingo dute.
Zeraingo plazan elkartuko dira asteazkenean 9:00etan eta autobusez meategietara joango dira. 9:30ean Beatriz Herrera historialariak Ondare industrialaren turismoa lelopean hitzaldia emango du han bertan. Goizeko hamarretan, zeraindar batek, Zeraingo Udalak meategiak berreskuratzeko helburuarekin abian duen proiektuaren berri emango du.
Zeraindik Mutiloara
Aurkezpena bukatu eta gero, autobusean sartu eta guztiak Mutiloara joango dira. 11:00etan Arkaitz Orbegozo arkitektoak ondare industrialaren alderdi arkitektonikoaz hitz egingo du eta hogei bat minutu geroago, Asier Galdos paisajistak natura eta turismoa izango ditu hizpide.
11:45ean etenalditxo bat egin eta kafea hartzeko aprobetxatuko dute han bildutakoek eta eguerdiko hamabietan mutiloar batek hartuko du hitza, Mutiloako Udalak gai horrekin lotuta abian duen proiektuaren xehetasunak emateko.
Mutiloatik Ormaiztegira
Azalpenarekin bukatu eta gero, autobusean sartu eta denak Ormaiztegi aldera abiatuko dira. Han eguerdiko ordu batean ormaiztegiar batek Ormaiztegiko ikuspegiaren aurkezpena egingo du Zumalakarregi museoan.
Azkenik, Goiturreko ordezkariak Niko Osinaldek hartuko du hitza eta Gure ondarea eta etorkizuneko turismoa gaitzat hartuta hitzaldia emango du. Besteak beste, turismoari dagokionean etorkizuneko erronkak zein izango diren azalduko du Goiturreko kideak.
Jardunaldiari bazkari edo mokadutxo batekin emango diote bukaera.
Izen ematea
Aitziber Makazaga Aldabe Kooperatiba elkarteko kideak jakitera eman duenez, jardunaldia turismo bulegoetan, museoetan zein garapen agentzietan lan egiten duten teknikarientzat, politikarientzat zein herritarrentzat izango da. «Interesa eduki dezakeen edonorentzat, alegia», gehitu du Makazagak.
Parte hartzeko asmoa duenak, aldez aurretik izena eman behar du. Makazagak aipatu duenez, oraindik badago lekua eta beraz, goierritar guztiak animatu nahi dituzte bertan parte hartzera. Interesa duenak, Ormaiztegiko udaletxera (943 88 26 60), Mutiloako udaletxera (943 80 04 50) edota Zeraingo Turismo Bulegora (943 80 15 05) deitu behar du. Nahi duenak www.zerain.com webgunean sartu eta han ere eman dezake izena.