Emaneurre peña realzaleak asteburu kulturala antolatu du hilaren 25 eta 26rako. Kirolarien mahai-ingurua, mendi irteera eta bazkaria egingo dituzte. Ekitaldi horiekin, «bazkide ez diren herritar guztiengana hurbildu» nahi dute, taldekideek azaldu du...
30-34 urte arteko mailan garaipena lortu zuen Hernandezek eta Muruak 79. egin zuen. Lortutako emaitzei esker Sorian egingo den Espainiako Txapelketan...
Zigor Lanpre DJak hitzaldia eta saio praktikoa egingo ditu gaur, Ordiziako Gaztetxean. Musika mahaia nola erabili erakutsiko du eta entzuleek ere parte hartu eta nahasketak egiteko aukera izango dute. Saioa arratsaldeko 18:30ean hasiko da eta irekia iz...
Hitzaldia Eire tabernan izango da eta xakearekin izango du zerikusia. Zine Forumean ''Una palabra tuya'' filma ikusteko aukera izango da Eraldatzen...
Astelehenean ekin zioten Santa Lutzi Zahar eraikina zaharberritzeko lanen hirugarren eta azken faseari eta martxoaren erdialderako lanik gehienak bukatuta egongo direla aurreikusten du Ezkio-Itsasoko Udalak. Hirugarren fasean igogailua jarriko dute eta solairu bakoitza kristalezko itxitura batekin itxiko dute, bata bestearengandik independentizatzeko. Eraikinaren aurrealdea ere berrituko dute. Tomas Etxaniz Ezkio-Itsasoko alkateak jakitera eman duenez, beheko partean esaterako harria jarriko dute eta hormak txukundu eta margotu egingo dituzte. Sarrerako arkupea ere konponduko dute. Lanak hiru fasetan Santa Lutzi Zahar eraikina berritzeko ideia aspalditxotik dator. Ezkio-Itsasoko zerbitzuen inguruan azterketa egin zuten herrian eta zera ondorioztatu zuten: auzo bakoitzean hainbat zerbitzu eskaintzea ontzat eman arren, herri osoari erantzuna emango zioten zerbitzuak eta ekipamenduak ere behar zirela herri erdian. Egungo udaletxearen gabeziak ikusita, berau berritzeko proiektua egin zuten. Euro askoko aurrekontua egin zieten eta diru hori beste modu batean erabiltzea erabaki zuten. Santa Lutzi Zahar eraikinean inbertitzea pentsatu zuten. Horrela hasi zituzten obrak. Lanen lehen fasean eraikinaren egitura guztia berritu zuten. Kanpoko paretak soilik utzi zituzten zutik eta proiektuan idatzi bezala, egurrezko egitura egin zioten. Eraikinak lehen zituen zutabe eta haga batzuk aprobetxatu zituzten horretarako. Teilatua eta zoruak ere berritu zizkioten. 2010. urtearen hasierarako jada bukatuta zeuden lehen faseko obrak. Bigarren fasea Bigarren faseko [...]
Igartubeiti baserri museoko arduradunek larunbatero antolatzen dituzten tailerren barruan, larunbat honetan (otsailak 19) mozorro festa egingo dute 17:00etatik 18:30era bitartean. 6tik 12 urte bitarteko haurrak dituzten familiek parte hartu ahal iza...
Legazpiko Agenda 21eko Herritarren Foroak 10 urte bete ditu. Eztabaida, akordio, plangintza eta batez ere, proposamen ugariren lekukoa izan da foroa, eta hori, lan eginez ospatuko dute. Datorren ostegunean, otsailak 24, bilkura bat egingo dute, hil honetako bigarrena. 2001 urtean sortu zen Legazpin Herritarren Foroa, otsailaren 20an. Norbanakoen, elkarteen eta entitate desberdinen parte hartzerako sortu zuten. Hasiera batean urteko bi bilkura egiten zituzten eta denborarekin maiztasuna irabaziz joan ziren. Udalak plan bat egin behar zuen eta foroaren bitartez herritarrek plan horren osatze lanetan lagundu zuten. «Lehen bi urteetan foroaren betebeharra ingurumen diagonsi bat osatzea izan zen, ekintza plan bat ere egituratuz» dio Agenda 21eko arduradun den Inma Hernandezek. Fase horren atzetik ordea, foroa desagertu beharrean suspertu egin zuten. Herritarrak izaten dira gainera foroak hurrengo urtean landuko dituen «intereseko gai orokorrak» erabakitzen dituztenak. Foroak Legazpiri «jendearen iritzia eta ikuspuntu desberdinak» ematen dizkiola dio Hernandezek. «Sentsibilizazioa eta jarrera aldaketak ere asko landu dira. Parte hartzerako toki bat da, gai bat ikuspuntu desberdinetatik aztertzerakoan, lortzen dituzun emaitzak hobeak izan ohi dira. Begiak irekitzen dituzu eta gaia aztertzeko ahalmenean irabazten duzu». Hala, Hernandezek bilkurak herritar guztiei irekita daudela gogoratzen du. Ostegunean paperontziak Urteurrena lan eginez ospatuko dute, ostegunean. Egun horretan foroaren bilkura ospatuko dute [...]
Haurralde Fundazioak antolatuta Afrikako errealitatea iruditan biltzen duen erakusketa irekiko dute bihar Usurbe antzokiko erakusketa aretoan. Erakundeak egindako ikerketa baten emaitzen arabera Euskal Herriko biztanleen erdiek Afrikaren inguruko irudi...
Ikus-entzunezko emanaldia egingo dute bihar Legazpiko kultur etxean. Josu Altzelai argazkilari legazpiarrak Mali izeneko irudi bilduma proiektatuko du, 20:00etan hasita kultur etxean.
Legazpiko udaltzaingotik azken asteetan Fleming eta Aizkorri kaleetako etxebizitza banatan eman diren lapurreten berri eman dute. Biak ere asteburuan, egunez eta etxeak hutsik aurkitzen zirenean gertatu dira. Gertakari hauen aurrean, ateak giltzaz ixte...
Segurarrek hurrengo literatura tertulia, zortzigarrena, apirilaren 5ean egingo dute 18:30ean Txanbolinpen. Saio horretarako Fernando Morilloren Bilbo samurai liburua aukeratu dute eta beraz, bertan parte hartu nahi duenak liburua eskuratu eta irakur...
2011an ateraldiak egiteko lekua mantentzen bada ere, ordutegian aldaketa txiki bat izan da. Pasa den hileaz geroztik ateraldiak 17:15etik 20:15era egiten...
Asteartean, euskarazko irakurle taldearen otsaileko bilkura izan zen Urretxuko liburutegian, eta bertan Ur Apalategi idazlearen “Fikzioaren izterrak” ipuin liburua izan zen aztergai....