Fernando Boada izango da PSE-EEren hautagaia Beasaingo alkatetzarako
Ferando Boada (Donostia, 1961) izango da Beasaingo alkatetzarako PSE-EEren hautagaia maiatzaren 22an egingo diren Udal eta Foru hauteskundetan. Gaur goizean eman dute jakitera Boadak berak eta Julio Astudillok, alderdiak Gipuzkoako Batzar Nagusietan duen bozeramaileak. Boada hiru legegintzalditan izan da Beasaingo Udalean zinegotzi. 1983-1987 legegintzaldian sartu zen udaletxean eta 1991-1995 eta 1995-1999 legegintzaldietan errepikatu zuen. 1997an kargua uzti egin zuen “Euskal Sozialistak” taldearekin Gipuzkoako Batzar Nagusietara joateko. 1999 eta 2003 bitartean zinegotzi izan zen Olaberrian eta Beasainen jarraitu zuen ondoren. Egun alderdi sozialistaren bozeramailea da Beasaingo Udalean eta Diputatua Madrilgo Kongresuan. Gaur egun PSE-EEko bost zinegoti daude Beasaingo Udalean, eta datorren legegintzaldirako osatu duten zerrendan horietako lauk jarraituko dutela aurreratu du Boadak. Ana Crespo, Alfonso Segade, Pilar Vispo eta Boada dira. Manoli Urangak utzi egingo du Beasainen duen zinegotzi postua, “bere herriko zerrendan joango delako”. Zerrenda osatzeko bosgarren kidea zein den zehaztuta dutela aurreratu du Boadak, baina ez du jakitera eman nahi izan, “oraindik hori jakinarazi ahal izateko prozesu legala ez delako amaitu”. Lan ildoak “ia” zehaztuta Beasaingo errealitatea ezatuzen duela aipatu du Boadak eta hori garrantzitsua da zinegotziaren ustez, “herriak izan duen garapenaren testigu izan naizelako eta iritsi ez diren proiektuak zein diren ere badakidalako”. Sozialistek gobernu dinamiko eta eraginkor bat [...]
Ferando Boada (Donostia, 1961) izango da Beasaingo alkatetzarako PSE-EEren hautagaia maiatzaren 22an egingo diren Udal eta Foru hauteskundetan. Gaur goizean eman dute jakitera Boadak berak eta Julio Astudillok, alderdiak Gipuzkoako Batzar Nagusietan duen bozeramaileak.
Boada hiru legegintzalditan izan da Beasaingo Udalean zinegotzi. 1983-1987 legegintzaldian sartu zen udaletxean eta 1991-1995 eta 1995-1999 legegintzaldietan errepikatu zuen. 1997an kargua uzti egin zuen “Euskal Sozialistak” taldearekin Gipuzkoako Batzar Nagusietara joateko. 1999 eta 2003 bitartean zinegotzi izan zen Olaberrian eta Beasainen jarraitu zuen ondoren. Egun alderdi sozialistaren bozeramailea da Beasaingo Udalean eta Diputatua Madrilgo Kongresuan.
Gaur egun PSE-EEko bost zinegoti daude Beasaingo Udalean, eta datorren legegintzaldirako osatu duten zerrendan horietako lauk jarraituko dutela aurreratu du Boadak. Ana Crespo, Alfonso Segade, Pilar Vispo eta Boada dira. Manoli Urangak utzi egingo du Beasainen duen zinegotzi postua, “bere herriko zerrendan joango delako”. Zerrenda osatzeko bosgarren kidea zein den zehaztuta dutela aurreratu du Boadak, baina ez du jakitera eman nahi izan, “oraindik hori jakinarazi ahal izateko prozesu legala ez delako amaitu”.
Lan ildoak “ia” zehaztuta
Beasaingo errealitatea ezatuzen duela aipatu du Boadak eta hori garrantzitsua da zinegotziaren ustez, “herriak izan duen garapenaren testigu izan naizelako eta iritsi ez diren proiektuak zein diren ere badakidalako”. Sozialistek gobernu dinamiko eta eraginkor bat eratu nahi dute, herriak eskatzen dituen proiektu anitzak gestionatzeko gai dena. Horretarako lan ildoak “ia” zehaztuta dituztela jakinarazi du, eta guztiz erabakitakoak emango dituztela jakitera.
Herrian eman diren aldaketak nabarmenak izan direla aitortu du Boadak, eta aldaketa horren oinarri izan dela azken bi urteetan E Planetik Beasainek jaso duen laguntza, guztira 3,8 milioi euro. Boadaren ustez, gaur egun Beasaingo Udala gestionatzen duen taldeak ez dio eman behar adinako baliorik ekintza honi eta “inbertsio horien jatorria herriari ezkutatu” diola gaineratu du.
Babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzeko eta krisiaren eraginez egoera okerrenean dauden kolektiboen alde lan egiteko prest agertu da bozeramaile sozialista. Olaran lantegiaren inguruan egungo alkatetzak dituen irizpideak ez dituztela konpartitzen ere jakinarazi du eta Gizarte Zerbitzuetan eta kultura alorrean lan egingo dutela aurreratu du.