Ferando Boada (Donostia, 1961) izango da Beasaingo alkatetzarako PSE-EEren hautagaia maiatzaren 22an egingo diren Udal eta Foru hauteskundetan. Gaur goizean eman dute jakitera Boadak berak eta Julio Astudillok, alderdiak Gipuzkoako Batzar Nagusietan duen bozeramaileak. Boada hiru legegintzalditan izan da Beasaingo Udalean zinegotzi. 1983-1987 legegintzaldian sartu zen udaletxean eta 1991-1995 eta 1995-1999 legegintzaldietan errepikatu zuen. 1997an kargua uzti egin zuen “Euskal Sozialistak” taldearekin Gipuzkoako Batzar Nagusietara joateko. 1999 eta 2003 bitartean zinegotzi izan zen Olaberrian eta Beasainen jarraitu zuen ondoren. Egun alderdi sozialistaren bozeramailea da Beasaingo Udalean eta Diputatua Madrilgo Kongresuan. Gaur egun PSE-EEko bost zinegoti daude Beasaingo Udalean, eta datorren legegintzaldirako osatu duten zerrendan horietako lauk jarraituko dutela aurreratu du Boadak. Ana Crespo, Alfonso Segade, Pilar Vispo eta Boada dira. Manoli Urangak utzi egingo du Beasainen duen zinegotzi postua, “bere herriko zerrendan joango delako”. Zerrenda osatzeko bosgarren kidea zein den zehaztuta dutela aurreratu du Boadak, baina ez du jakitera eman nahi izan, “oraindik hori jakinarazi ahal izateko prozesu legala ez delako amaitu”. Lan ildoak “ia” zehaztuta Beasaingo errealitatea ezatuzen duela aipatu du Boadak eta hori garrantzitsua da zinegotziaren ustez, “herriak izan duen garapenaren testigu izan naizelako eta iritsi ez diren proiektuak zein diren ere badakidalako”. Sozialistek gobernu dinamiko eta eraginkor bat [...]
Irungo (Gipuzkoa) Ados taldeko Iñaki Morten eta Mercedes Marinas artistek egindako piezekin osatutako erakusketa ikusgai dago Ezkiaga auzoko Aterpe tabernan. Guztira 15 lan daude ikusgai, denak 2010ean eginak. Sormenezko zeramika piezak egiten dituzt...
Donostiako Atletiko taldearekin aritzen den Alazne Furundarena abiadura-lasterkari ordiziarrak zilarrezko domina lortu du Espainiako pista estaliko txapelketaren 200 metroko proban. Furundarenak 24:38ko denbora egin du, eta larunbatean Maitane Iruretag...
Mikel Iturriotz urretxuarra izan da saria eraman duen herritar bakarra, 16 urte artekoen mailan bertsopaper onenak izan dira bereak.
Amaia Rodriguez, Paulo Albisua eta Marina Romon izan dira aurten, epaimahaiaren iritziz saria merezi izan duten parte hartzaileak.
Pasa den astelehenean hasi zituzten lanak, hormigoia kendu eta erraila asfaltatu egingo dute Soraluzera arte.
Euskadi Irratiak antolatutako Emakumezkoen herri arteko Trindoor txapelketan Ordiziak eta Abadiñok neurtu zituzten indarrak larunbatean, eta garaipena bizkaitarrentzat izan zen. Maider Gaztañaga –ergometroan–, Nekake Kerejeta –bizikletan– eta Irene Irastortza –korrika– izan ziren ordiziarren ordezkariariak. Hiruren lana batuta, 15:32ko denbora egin zuten, aurtengo laugarren denborarik onena. Jaione Arana –ergometroa–, Eneritz Iturriagaetxeberria –bizikleta– eta Oihana Azkorbeitia –korrika– izan zen Abadiñokoen hirukoa, eta aurtengo bigarren markarik onena ezarri zuten (14:20). Iturriagaetxeberriaren lanak erabaki zuen lehia. Lau kilometro egiteko 5:25eko denbora erabili, iazko errekorra hiru segunduan hobetuz.
Donostiako gotzainak topaketa egin zuen atzo, Zumarragan katekesia egiten dabiltzan haurrekin eta euren familiekin.
Puntu bateko aldearekin. Hala galdu zuen atzo Ampo Ordiziak Valladoliden (18-17), VRAC Quesos Entrepinares taldearen kontra. Liga irabazteko ametsari agur esan diote ordiziarrek, baina burua makurtu gabe datoz, denboraldi bikaina egin baitute aurten. U...