Gipuzkoako Foru Aldundiak ‘Ez adarrik jo’ kanpaina egin du gazteen artean bertako turismoa sustatzeko helburuarekin eta horretarako Zegamako herriaren izena erabili dute. “Berlinen, Amsterdamen, Londresen egon zara eta ez duzu Zegama ...
Atzo arratsaldean banatu zituzten Usurbilen (Gipuzkoa) CAF-Elhuyar sariak. Dibulgazio-artikulu orokorraren saria Jose Maria Rivadeneyra informatikari usurbildarrak jaso du, Merezi ote digu banda-zabalera handitzea? izenburupean aurkeztutako arikuluare...
Lau legealdi egin ditu Beasaingo Udalean Patxi Plazaolak (Legorreta, 1944). Bi legealditan, Euskara eta Hirigintza zinegotzi izan da, eta azken zortzi urtetan, berriz, alkatea, EAJren ordezkari. Adinean aurrera egin duela dio, eta horregatik erabaki duela politikagintza uztea. «60 urtetik aurrera, jarrera, ohitura, pentsaera eta erreakzioak aldatu eta harremanak zaildu» egiten direla dio. Alkatetza utzitakoan herriari lotuta jarraitzeko asmoa du. Zergatik erabaki duzu politikagintza uztea? Adinagatik, 67 urte egitera noalako. Zortzi urte nahikoa dira geneuzkan asmoak betetzeko, eta atzetik jendea oso prestatuta dago. Lau urte gutxi dira alkatetza baterako, baina nik hasitako etapa amaitu da. Lehengo alkatetzak egindako lanari jarraipena eman diogu urte hauetan; orain, atzetik datozenek jarraituko dute. Pentsatu al duzu zer egingo duzun? Oraindik ez; herriarekin lotuta jarraituko dut, hemen bizi naizelako eta iniziatiba interesgarriak sortuko direlako. Ekainean izango da aldaketa, eta ordura bitartean, nahiko lan badut. Gero zer etorriko den ikusiko dugu, baina gizarte lanetan murgilduta jarraituko dut. Krisi ekonomikoarekin, inbertsioak egiteko aukerak murriztu egin dira, eta hainbat proiektu E Planetik jasotako laguntzekin egin dira. Nola hartu dituzue laguntzak? E planetik jasotako dirua eskertzekoa bada ere, proportzioan ez da hain esanguratsua izan, eta proiektu txiki asko egiteko aukera eman digu . Proiektu handiak udalaren baliabideei esker eta Eusko [...]
Zeraingo Ostatuak mus azkar txapelketa antolatu du biharko, larunbata, martxoak 26. Jatetxean bertan izango da saioa. Bikoteko 20 euro ordaindu behar da sarrera. 16:00etan zabalduko dute izen-ematea, eta jokoan 16:30ean hasiko dira.
Unai Baztarrika da Beasaingo Udalerako Aralarrek osatu duen zerrendako burua. Aurten lehen aldiz aurkeztuko du Aralarrek bakarka Beasaingo alkatetzarako hautagaia. Atzo egindako aurkezpenean adierazitakoaren arabera, Aralar “proiektu abertzale eta ezkerrekoarekin aurkeztuko da datozen udal hauteskundeetara”. Beasainen ezkerrekoa eta abertzalea den alternatiba bat posible dela uste dute, “haize berriak, kudeaketa eredu berriak eta politika egiteko molde berriak behar dituelako” herriak. Olaia Duarte da bigarrena Aralaren zerrendan eta hirugarrena Mikel Zurbano. Patxi Aierbe Oria bailarako Batzar Nagusietarako hautagaia eta Laida Elizegi Iratzarri Aralargo gazte taldeko arduraduna ere Beasainen izan ziren atzo, hautagaiei babesa adierazten. Gobernu aldaketa Aralargo kideen iritziz, “Beasaingo Udalak aldaketa behar du” eta aldaketa horretan Aralarren lehentasuna herri ekologiko eta berde bat eratzea izango da, eskualdeko mugikortasun plan bat eratzea, gizarte politikak sendotzea, benetako parte-hartzea bultzatzea eta pribatizazioari mugak jartzea. Hirigintza pertsonen eskura jartzeko lan egingo dutela zehatzu dute eta gazteek Beasaingo politikan parte aktiboa izatea nahi dutela. Beasaingo lehen hizkuntza euskara izateko pausoak emateko prest agertu dira Aralar alderdiko hautagaiak. Herri ekologiko eta berde baten alde Eskualdeko herriak ingurumena hobetzeko “esparru ezin hobeak” direla azaldu du Baztarrikak, eta tartean baita Beasain ere. Horregatik, herri osasuntsuagoak, bizi-kalitate hobeagokoak eta inguruarekin errespetuzkoak eraiki nahi dituzte. Hiri hondakinak kudeatzeko ziklo osoa aztertuko [...]
Heziketa Bereziko ikasketak egin ondoren ikasi zuen zeinu hizkuntza Ainhoa Moiuak (Beasain, 1982). Mundu horrek liluratu egin zuela dio eta orain bideoklipak ekarritako famak utzi du liluratuta. Zeinu hizkuntzaren bidez zer egin daitekeen erakutsi nahi izan du beasaindar segurartuak, eta Zea Mays taldeari eta dagoeneko bideoa ikusi duten milaka ikusleri eskerrak ematea besterik ez zaiola geratzen dio orain. Zer sentitzen duzu bideoklipa milaka pertsonek ikusi dutela jakitean? Ez nuen uste halako oihartzunik izango zuenik. Azken egunetan hara eta hona nabil, komunikabide batetik bestera, eta sinistea ere kosta egiten da. Nolatan grabatu duzu bideklipa? Betidanik izan naiz Zea Mays taldearen jarraitzaile eta Bonberenean (Tolosa) kontzertua eman behar zutela jakin nuenean taldearen myspacean sartu eta abestia entzun nuen. Kontzertua eman behar zuten egun bera zen eta musika jarri eta etxean irudi batzuk grabatu nituen, bideoklipean ikusten direnen antzekoak. Gauean taldekideengana gerturatu nintzen eta zeinu hizkuntzako itzultzailea nintzela azaldu nien. Etxean grabatu nituen irudiak oparitu nizkien eta handik hiru egunera deitu zidaten bideoklipa grabatuko nuen galdezka. Nola hartu zenuen gonbidapena? Oso ondo eta oso pozik. Zea Maysekoak beti daude ideia berrietara irekita eta mugarik ez zidaten jarri grabatzerakoan. Sentimendu guztiak atera zitzaizkidan eta bikain geratu da. Lan oso ona egin dute irudiekin. Abestian [...]
Azken urteetan hankamotz egon da Goierri Kirol Elkartearen txirrindulari eskola. Orain, bi herrietako hamar gazte arituko dira txirrindu gainean maillot txuri urdinarekin.
Ospitalaren aurrean egin zuten elkarretaratzea Osakidetzak egin dituen murrizketak salatzeko.
Gaur gimnasioko lanak inauguratu dituzte Zegaman. Gimnasioak 200 metro koadroko bi solairu ditu eta beste 140 metro koadrotan berriz, aldagelak eta komun publikoak eraiki dituzte. 474.000 euroko kostua izan du eta Iparragirre eraikuntza enpresak egin ditu lanak, Natxo Ibarretxe arkitektoaren proiektua jarraituz. Ura berotzeko pelet bidezko galdara jarri dute. Inaugurazio ekitaldian Iñaki Galdos Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirolak eta Kanpo Ekintzak Saileko diputatua, Edurne Albizu Zegamako alkatea eta Zegamako Udaleko zenbait zinegotzi izan dira. Edurne Albizu Zegamako alkateak aipatu duenez, 2007ko maiatzaren 27an, zegamarrek herrian bozka eman ondoren, Arantzazurako bidea hartu zuten eta zegamar talde batek, bildutako 200 bat sinadura eman zizkioten bidean, gimnasioa egin zedin eskatuz. “Beraz, uste dut zegamar askoren ametsa gauzatzea lortu dugula guztion artean”. Hilabete barru erabilgarri Albizuk aitortu zuen obrak luze joan direla. Espainiako Gobernuaren Fondoetako diru laguntzaren zati handiena eraikin horri beste solairu bat ematen erabili zuten. Ondoren, Zegamako Udalak, Iñaki Galdos Foru diputatuak zuzentzen duen Kirolak eta Kanpo Ekintza Sailarekin sinatutako akordioari esker, 100.000 euroko diru laguntza eskuratu zuen gastuei aurre egiteko. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza saileko Erein programatik berriz, beste 153.000 euro jaso zituen. Udala orain gimnasioa ustiatuko duen enpresa aukeratzeko baldintzen plegua lantzen ari da eta Albizuren hitzetan [...]
Upabia baserria bota ondoren, Agirrebidea berritzeko lanak hasi dira. Lazkaibar eta N-1 errepidea lotuko dituen bide berriak bi noranzko izango ditu, eta lanak hiru fasetan egingo dituzte. Lehen fasean trenbidearen gaineko zubia ordezkatuko dute. Eusko Jaurlaritzak egingo ditu lanak, datorren irailean hasita. Zubi berria jarrita, Lazkaibar eta zubiaren arteko zatia berrituko du CAF enpresak. Gipuzkoako Diputazioak zubiaren beste aldetik Goierriko industrialderaino igotzen den bidegurutzerainoko bidea zabalduko du. Errepideak 11 metroko zabalera izango du eta berritze lanak amaituta Ordiziara eta Beasaina eta CAFera doan trafikoa arinduko da. Goierriko eta Mallutz industriagunetara eta suhiltzaileen parkera joateko komunikazioa hobetzea ere espero dute. Errepidearen ondoan bidegorria ere eraikiko dute, eta, horregatik, zubiak 14 metroko zabalera izango du. Jose Miguel Santamaria Ordiziako alkatearen arabera, errepidea zabaltzeko proiektua estregikoa da, “trafikoa arintzeaz gain, N-1etik Ordiziara sartzeko bi sarbideak, San Bartolome eta San Joanekoak, zubien azpitik pasatzen direlako”. Urte bukaerarako lanak amaituta egongo direla aurreikusi dute Ordiziako Udalean. Upabialdeko urbanizazioan skate pista Upabia baserria botata, inguru horretako urbanizazio lanak egiteko erraztasun gehiago ere izango dutela adierazi dute Ordiziako Udaletik. 2008an udalak eta CAFek sinatutako hitzarmenaren ondoren eraikiko da urbanizazioa eta guztira 42.918 metro koadro izango ditu. Udalak eraikitako skate parke berriaren eta Upabi baserria zegoen tokiaren artean [...]
Gaur iluntzean Gartzela film laburra aurkeztuko dute Legazpin. Iban Lizarraldek grabatu du eta bertan Eneko Aseginolaza legazpiarra ere aritu da lanean, zuzendari laguntzaile eta muntalari gisa. Filmerako hainbat irudi ere Legazpin grabatu dituzte. 20:...
Gaur haurrak dira protagonistak Seguran, Iparra-Hegoa kultur astearen barruan beraien eguna ospatzen ari baitira goizean hasita. Antolatzaileen iritziz Haurren Eguna ere “oso garrantzitsua da, Segurako eta Iparraldeko haurren esamolde eta euskalki desberdinez elkar ezagutzeko eta aberasteko aukera baitute”. Hamaikak aldera iritsi dira Segurara Hiriburu eta Angeluko ikastoletako 3, 4 eta 5. mailako ikasleak. Guztira 38 bat haur eta Iparra-Hegoako antolatzaileek zein Segurako Laiotz herri eskolako 5. eta 6. mailako ikasleek eta irakasleek harrera egin diete. Ondoren bi taldetan banatu dira. Talde bateko haurrek Ardixarra ikusi dute Aldabe kooperatiba elkarteko kideak gidari lanetan zituztela eta besteek berriz, herrian zehar buelta bat eman dute bertako ateak , jauregiak eta eraikinak ikusteko. Ondoren lehendabiziko taldekoek herria ikusi dute eta besteek, Ardixarra. 12:15ak inguruan Iparraldetik Segurara joandako 6-8 ikasle Segura irratira joan dira eta Lierni Elorza buru zutela irratsaioa egin dute Iparraldeko hiru euskal irratirekin bat eginda. Beste haur guztiek bazkaldu egin dute plazan jarritako karpan. Makarroiak eta xolomoa jan dituzte eta postrean berriz, pastak. 13:20ak aldera Segurako Jai Alai pilotalekura joan dira guztiak. Eñaut Telleria gidari lanetan zela lauzpabost Xiba jokotan parte hartu dute umore ezin hobean. Giro oso polita sortu da. Arratsaldean ere festa giroa nagusi Arratsaldean 14:30ean Laiotzeko Haur Hezkuntzako eta [...]
Hainbat astetako atzerapenen ondoren, gaur egin du Ordiziako Udalak 2011. urteko udal aurrekontuak onartzeko osoko bilkura. Batzar luzea izan da, bi ordu pasatxo iraun ditu, eta udalbatzako alderdi ezberdinen arteko desadostasunak agerian gelditu dira. Baita udal gobernu taldea osatzen dutenen artekoa ere. Izan ere, aurrekontuak EAJ eta PSE-EEren aldeko botoekin onartu dituzte. EAk berriz kontra bozkatu du. Hainbat gairen inguruko desadostasuna eta beste bi alderdiek “aurrekontuak gurekin adosteko inongo erakutsi duten interes falta” izan dira ezezkoa emateko arrazoi nagusiak. EB-Aralar taldeko bi zinegotziek ere, aurrekontuen kontrako botoa eman dute. PPko zinegotzia ez da osoko bilkurara joan. Ordiziako Udalak 24 milioi euroko aurrekontua onartu du 2011. urterako. Horietatik 11 milioi dagozkio berez udal korporazioari. Ordizia Lantzenek (10,2 milioi), San Jose egoitzak (2,5 milioi), Majori kiroldegiak (1,1 milioi) eta Herri Antzokiak (157.000 euro) osatzen dute gainontzeko zatia. Udalaren inbertsio errealetarako, 614.000 euro bideratu dituzte. Santamaria alkateak, “orain artekoekin alderatuta, sekula egin ditugun aurrekontorik ezberdinenak” direla azaldu du. Bere ustez, “aurrekontu sozialagoak” dira orain artekoekin alderatuta, “udal zerbitzuen kalitatea eta gizarte beharrei erantzuna ematea” bermatuko dutelako. Alkateak aitortu du aurrekontuak osatzeko “arazoak” izan dituztela, “baina bitxia izan arren, aurtengo aurrekontua %1,8 handiagoa da”. Alde txarren artean, aurten “85.000 euroko aurrezpena besterik ez” dutela [...]
Mondragon Unibertsitateak, Goierriko campusa ezagutzeko ate irekien jardunaldia egingo du bihar, martxoak 26. 11:00etan hasita, Ingeniaritza Eskolako hezkuntza eredua azalduko dute, Goierriko campuseko areto nagusian egingo duten ekitaldian. Bertara jo...
Areto futboleko Estanda Ordiziak, zilarrezko mailako bosgarren postua izango du bihar jokoan, Errioxako (Espainia) Camino Cienta taldearen kontra. Jaitsiera postuetan daude errioxarrak eta printzipioz irabazteko moduko partida dirudi, baina Emilio Orti...
Formatu txikiko lehenengo kontzertua eskainiko du Bergarako blues taldeak Zelai Arizti kultur etxean, bihar 20:30etik aurrera.
Iazko etenaldiaren ondoren itzuliko da aurten txapelketa. Kadeteek, jubenilek eta seniorrek jokatuko dute. Partidak Ederrenan eta zapatu eta igande goizetan jokatuko dituzte....