Idiazabal gazta eta Guardiako ardoa ardatz hartuta, asteburuan Idiazabalen egindako ekitaldiek “erantzun ona” izan dute antolatzaileen iritziz. Ioritz Imaz Idiazabalgo alkateak jakitera eman duenez, herrian horrelako zerbait antolatzen duten lehendabiziko aldia da, eta “uste baino hobeto” joan da dena. “Eguerdi partean herritar dezente irten da kalera eta kanpoko jendea ere ikusi ahal izan dugu. Giro polita sortu da, eta upategietako kideak zein gaztagileak gustura daude izandako salmentekin”. Helburua Idiazabal-Guardia topaketak urtero antolatzea da, “baina egitarau osatuagoarekin, aurtengo programa oinarrizkoa izan baita”, dio Imazek. Larunbatean eman zioten hasiera egitarauari, ardo eta olio dastaketarekin. Ekitaldi mugatua zen eta aldez aurretik izena eman beharra zegoen. Horregatik, 30 lagunek bakarrik parte hartu zuten. Dena den, Imazek esan duenez, beste hainbat lagunek ere agertu zuten interesa, eta datorren urtean berriz antolatzeko asmoa dute. Ardoa eta gazta jateko eta erosteko aukera Igandean tabernetan Guardiako ardoa edateko aukera izan zuten herritarrek zein bisitariek, taberna bakoitzean upategi bateko ardoa. Herriko plazan berriz, hainbat postu zeuden jarrita. Batzuetan ardoa edan eta eros zitekeen, beste batzuetan gazta. Imazek azaldu duenez, hasiera batean olio postuak jartzeko asmoa ere bazegoen. “Azken uneko salmenta bat dela eta, produktu oso gutxirekin geratu dira, eta ezin izan dute etorri. Pena eman digu, olioa erosteko gogoarekin [...]
Joan den ostegunean egin zen Ordizia Barnetik herritarren parte hartzean oinarritzen den gazte heziketa programaren azken bilera Barrena kultur etxean. Oianguren Institutuko 4. DBH-ko ikasle talde batek sei hilabete egin ditu parte hartze prozesu prop...
zingizango.com • ETB1eko Finlandia saioan Brinkola eta Legazpiren arteko desapiyua bota zuten larunbatean. Bideoa ikusteko sakatu hemen.
Oripavi elkarteak hezitzaileei zuzendutako programako saioa egingo du bihar arratsaldean Legazpin. “Akademikoki hezteko lana” izena eman diote saioari eta 18:00etan hasiko dute kultur etxean.
Etzi, apirilak 13, Yurre Ugarte idazlearekin solasaldia egingo dute Legazpiko batxilergoko ikasleek. “Gasolindegian” liburuaren inguruan ariko dira. 10:30ean hasiko dute tertulia, kultur etxeko areto nagusian.
Xabier Montoiaren ''Gasteizko hondartzak'' liburua izango dute aztergai, bihar, arratsaldeko zazpietatik aurrera Urretxuko liburutegian.
Gipuzkoa osoan zehar, herriz-herri ibilida Markel Olano Gipuzkoako Diputatu Nagusia, herri horietan Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin egin diren berrikuntzak ikusten. Gaur Beasainen izan da, Gipuzkoa osoan zehar egin duen itzuliari amaiera emanez. Patxi Plazaola alkateak egin dio ongietorria, udaletxeko beste hainbat ordezkarirekin batera. Karlos Ormazabal Garapen diputatua ere Olanorekin batera egon da Beasainen. Udaletxe aurrean egindako harreraren ondoren bilera egin dute, eta ondoren herrian zehar ibilalditxoa egin dute. Herri erdigunean hasi dute paseotxoa, kaleak oinezkoentzako egokitzeko egindako lanak ikusiz. Olaran lantegia ikusten ere izan dira, etorkizunean lantegi izandako eraikinean zer egin daitekeen eztabaidatzeko. Handik Ezkiaga auzoko zaharren egoitzara joan dira eta ondoren Arangoiti egoitzara. Igartza jauregiaren inguruetan eman diote amaiera bisitari. Elkarlana eskertu du Plazaolak Eguneko bi zentro ditu Beasainen Foru Aldundiak eta kulturalki ere hinbat inbertsio egin ditu Igarza inguruan. Patxi Plazaolak berrikuntzarekin lotutako beste ipamen bat ere egin nahi izan du gaurko bisitan, Goierriko Berritze Gunearen inguruan, “Foru Aldundiak apostu handia egin duelako”. Laguntza horiengatik guztiengatik eskerrak eman dizkio Olanori, eta aurrera begira dituzten erronkei elkarrekin aurre egiten jarraitzeko nahia azaldu du Beasaingo alkateak. Aurrentzean ere, gai horietan eta bidegorri sarearen zabalkundean, Eusko Jaurlaritzarekin lan egiteko beharraz ere hitz egin du Plazaolak: “Beasainen sarea amaitzeko CAF aurreko zatia, eta [...]
Ataungo Jon Ander Albisu pilotariak profesionaletako lehenbiziko txapela jantzi du asteburuan. Bigarren Mailako Promozio Txapelketaren finala irabazi zuen larunbatean Beotibarren, Mikel Olaetxea lizartzar aurrelaria bikote zuela. Gorka-Merino biko erri...
Goierri behealdeko beste 11 herritatik bezalaxe, Aramatik ere asteazken goizean –09:45ean– pasatuko da euskararen aldeko Korrika 17, Maitatu, ikasi, ari… euskalakari lelopean. Lasterketa herrikoia girotzeko aurreko asteburuan talo jana egin zuten; etzi Korrikarekin bat egingo dute, baina ondorenerako beste hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Ostiral arratsaldean herriko plazan elkartu ziren aramarrak. Taloak bertan egin, erre eta jan zituzten. Aste honetarako, berriz, ostiralean Korrika Txikia egingo dute haurrek, Aramatik Itsasondora. Larunbat goizean lipduba grabatuko dute, eta eguerdian Arrikutz elkartean lagunarteko bazkaria egingo dute, bildutako dirua Korrikarentzat bideratzeko. Bazkaltzera joan nahi dutenek Aramako tabernan jarritako orrian apuntatu behar dute, edo udaletxera hots egin bestela, osteguna baino lehen.
Extremadurako gastronomia eta bertako kultura ezagutzera ematea izan zen atzoko eguna antolatzearen helburu nagusiena.
Markel Olano Gipuzkoako Ahaldun Nagusia Mirandaolan izan zen herenegun goizean, hauteskundeetara begirako EAJren ekitaldi batean. EAJk krisiari aurre egiteko «gogor» lan egin duela nabarmendu zuen, krisia Gipuzkoara iritsi zenerako lurraldeak eta enpresek «etxeko-lanak eginak» zituztela adieraziz. Krisiaren aurrean, «berrikuntza» aipatu zuen alternatiba gisa, «energiaren, mugikortasunaren edo bioinjeniaritzaren moduan, nabarmentzen ari diren sektoreak indartuz». Zapateroren eta Patxi Lopezen ereduak «huts egin duela» ere esan zuen, EAJk industriaren, lehiakortasunaren, berrikuntzaren eta internazionalizazioaren alde egin duela azpimarratuz. Gipuzkoan berrikuntzarako eta garapenerako PIBaren %2,41 bideratzen dutela ere jakinarazi zuen Olanok, Espainiar Estatuak bideratzen duen %1,38arekin alderatuz.
EAEko maila nagusira igotzeko faseko bigarren partida jokatu du asteburuan Biok Zerbitzuak OKE-k EHU Arabaren aurka, eta lehenegoan ez bezala, oraingoan irabazi egin du (74-64). Majori kiroldegia bete-bete eginda zegoela jokatu zen partida, garai onene...
400 haurretik gora batu ziren herenegun Legazpin, Gipuzkoako Bertso Eskolen VII. Egunean. Lurralde osoko 30 herritatik etorri ziren bertsolari gazteak Legazpira eta «giro ederrean» ospatu zuten jaialdia. Goiz goizetik, taldeka banaturik, bertsogintz...