Berria.infok jakitera eman duenez, Lurra erakundeak eta Mallabia, Berriz eta Garaiko alkateek Gueñes (Bizkaia) eta Ezkio-Itsaso lotuko dituen goi tentsioko linearen aurka agertzeko, hautetsien biltzarra antolatu dute larunbat honetarako. Helburua, Gas...
Zumalakarregi museoak larunbatero antolatzen dituen tailerren barruan, larunbat honetan (apirilak 16) olinpiadetan parte hartzeko aukera izango dute 6tik 12 urte bitarteko haurrak dituzten familiek. Tailerra 17:30etik 19:00etara bitartean izango da,...
Liztormendiko kideek urteko batzar orokorra egingo dute larunbatean, apirilak 16, 11:30etatik aurrera. Urteko diru kontuak izango dituzte hizpide eta batzordeko kideak ere aldatuko dituzte.
Ordiziako Udalak jakinarazi duenez, kultura elkarte eta taldeentzako diru laguntzen arautegiak dioenez, elkarte horiek urteko ekintzen programa eta aurrekontua «ahalik eta azkarren» aurkeztu behar dituzte. Maiatzaren 4ra arteko epea izango dute hor...
Udaleko Euskara Zerbitzuak, aisialdian euskararen erabilera sustatzeko programen inguruko ikastaroa antolatu du. Batez ere, udaleku irekietako begiraleei, dinamizatzaile soziokulturalei eta euskara teknikariei zuzenduta dago. Ikastaroa apirilaren 26tik...
Igande honetan jokatuko dira finalak; Rodriguezek eta Zubiak lehenengo eta bigarren postuak jokatuko dituzte eta Gallegok eta Irurek hirugarrena eta laugarrena.
Guardia Zibilak asteartean Legorretan ETArekin lotuta hasi zuen operazioa gaur ari dira jarraitzen, hirugarren egunez jarraian. Goizean Legorretako Berostegi auzoko bi baserri miatu ditu Guardia Zibilak, eta arratsaldean Zegamara hedatu dute bilaketa. Otzaurteko mendi alde batean leherkari gordeleku baten bila dabiltza. Guardia Zibilaren 300 bat polizia Legorretako Olalde baserriaren inguruetan miaketan aritu dira gaur goizean. Trebatutako zakurrak eta helikoptero bat ere erabili dituzte. Asteartean baserrian bertan atxilotu zuten Aitor Esnaola Legorretara eraman dute, miaketetan presente egoteko. Jakinarazi dutenez, baserriko ikuiluan lurpean zulatutako gordeleku batean aluminio hauts “kopuru handia”, pentrita gehiago eta kordel detonatzailea zeuden. Baserri horren inguruan dagoen beste eraikin batera ere zabaldu dute araketa eremua. Albiste agentzien arabera, polizia iturriak aipatuz, han amonio nitrato “kopuru handia” eta arma motz bat zeudekeen. Legorretako miaketa 12:15 inguruan bukatutzat eman du Guardia Zibilak, eta jarraian Zegamara joan dira, Aitor Esnaolarekin. Otzaurtetik gorako inguru batean zulo bat aurkitu nahian dabiltzala aipatzen dute albiste agentziek. Tortura saihesteko neurririk ez TAT Torturaren Aurkako Taldeak inkomunikazioa kentzeko exijitu zuen atzo Donostian, Gernikako Akordioa sinatu zuten eragileek sustengatuta. EA, ezker abertzalea, Alternatiba, Aralar, EHNE, ESK, EILAS, Hiru eta Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren ordezkariak Espainiako Gobernuaren Donostiako ordezkaritzan izan ziren, Esnaola anaien senitartekoekin batera. TATeko abokatu Ane Ituiñok eskatu [...]
I. Gazte Eguna ospatuko dute larunbatean (apirilak 16) Bele Gazte gaztelekuko partaideek antolatuta. 16:00etan emango diote hasiera egitarauari. Haurrek hainbat jolasetan parte hartzeko aukera izango dute lehendabizi. 17:30etan buruhandiak ibiliko d...
Igartubeiti baserri museoak antolatzen dituen tailerren barruan, larunbatean, apirilaren 16an antzerkia ikusteko aukera izango dute 6tik 12 urte bitarteko haurrak dituzten familiek. Antzerkia 17:00etatik 18:30era bitartean izango da, doan.
Bertsolari gazteei bertsotan aritzeko aukera ematen zien txapelketarik ez zegoela eta, hasi ziren duela 40 urte Osinalde bertso sariketa egiten Gabirian. Antolatzaile lanetan besteak beste, Alegi auzoko Joxe Mari Landa eta Gabiriako Eusebio Igartzabal ibili ziren. «Jende askori entzuten genion gazteek irtetzeko aukerarik ez zutela eta beraz, aurrerantzean ez zela bertsolari gazterik izango. Kezka horretatik abiatuta txapelketa antolatzen hastea pentsatu genuen Gabirian» dio Igartzabalek. Zumarragako Galeperra elkartean egiten zuten orduan egungo Osinalde sariketaren antzeko ezaugarriak dituen norgehiagoka bat. Igartzabalek kontatu duenez, zazpi urtetan segidan antolatu zuten lehiaketa hori. «Zortzigarrena antolatzekotan zirela elkarteko batzordean jende erdalduna sartu zen, bertsoak ezer esaten ez dion jendea, eta bertan behera geratu zen». Zumarragako txapelketa antolatzen zuen Luzio Gabiria gabiriarrarengana jo zuten Igartzabalek eta Landak haien ideiaren berri ematera. Sekulako poza hartu zuen hark. «Geroztik bizi zen artean, beti etorri izan zen gaiak jartzen laguntzera edo epaile lanetan aritzera». Lehen lehiaketa 1971an 1971an egin zuten lehendabiziko txapelketa. Erbie elkartean antolatu zuten, baina garai hartan nahiko txikia zen, artean obrarik egin gabe baitzegoen, eta beste guztiak Osinalde elkartean egin dituzte. Ordutik behin bakarrik kale egin dute, 1972an. «Osinalde elkartea egiten ari ginen orduan. Denbora gainera etorri zitzaigun eta jada berandu zela eta, azkenean ez egiteko erabakia [...]
2009an Igartza Saria eskuratu zuen Uxue Apaolazak, eta atzo aurkeztu zuen sariketara eramandako proiektuaren azken idatzitik osatu duten liburua: Mea culpa. Hernaniarrak azaldu duenaren arabera, «iraganetik baletorkio bezala, metroan doala argazki bat ikusten du Lurrek egunkari baten azalean. Argazki horrek ondo itxi gabe zituen zauriak irekiko dizkio, eta kulpak sortutako amorruzko erreakzioa izango du». Erru sentimendu horrek eraginda, gaztaroko lagunekin geratuko da protagosnita, banan-banan hiltzeko. Baina pertsona horiek erahilda, Lurrek bere burua hilko duela dio Apaolazak. Gustatzen ez zaionarekiko amorru erreakzio horregatik aukeratu du idazleak hilketaren estruktura, «liburua kulparen inguruan dagoelako osatuta». Apaolazak dio Mea culpa ez dela nobela poliziakoa, baina irakurleari kuriositatea sortzea espero du. Hernaniarraren arabera, «idazlea bera da bere liburuaz hitz egiteko pertsonarik desegokiena». Horregatik, liburuaz hitz egiteko Anjel Errok hartu zuen hitza liburuaren aurkezpenean. Erroren ustez, «Mea culpa mugarri bat izango da, nahiz eta oraindik ez den jendearengana iritsi». «Barne thiller bat» Sei urte igaro dira Apaolazak Umeek gezurra esaten dutenetik liburua argitaratu zuenetik, baina Erroren arabera, atzo aurkeztutako liburua ere, aurrekoa bezala, «min eta amildegi berberetara gerturatzen da, baina bestelako heldutasun batekin». Protagonista hiltzailea dela aurreratu du Errok, «hala sentitzen delako eta bera hala sentiarazi dutenekiko hala izan nahi lukeelako». Horregatik, «hiltzera ausartzen ez den [...]
Ordiziako udalbatzak, euskara rloko diru laguntzak emateko deialdirako oinarriak onartu zituen, azken osoko bilkuran. Bertan, euskara ikasteko laguntzak ez ezik, euskarazko errotuluak jartzeko edota EBPNko egitasmoak antolatzen dituzten elkarteentzako diru sariak aurreikusten dituzte. Dagoeneko zabalik dago laguntza horiek eskatzeko epea. Deialdi horretan, euskara ikasi eta hobetzeko ikastaroak egiten dituztenentzako laguntzak jasotzen dira. HABEk homologatutako ikastaroren bat egiten dutenek jaso ahal izango dituzte; baldintza nagusiak, Ordizian erroldatuta egon edo bertan lan egitea, eta eskolen %85eko asistentzia egiaztatzea dira. Gehienez, urteko 400 euroko laguntza jaso ahal izango da. Behin ikastaroa bukatutakoan egin behar dira eskaerak, Herritarren Arretarako Udal Bulegoan. Deialdi berean, merkataritza, ostalaritza eta enpresa alorrean, euskarazko errotuluak, irudi korporatiboa eta webguneak euskaraz jartzeagatik lor daitezkeen diru laguntzak ere jasota daude. Hala, errotuluen kasuan, euskara hutsez jarriz gero, kostuaren %50 ordainduko du Udalak; laguntza, gehienez, 300 eurokoa izango da. Irudi korporatiboari dagokionean ere, kostuaren erdia bere gain hartuko du Udalak, muga, 120 euroan jarrita. Azkenik, webguneen kasuan, gehienez ere 350 euroko laguntza emango dute. Eskaerak, urtea bukatu aurretik egin behar dira. Diru laguntzen inguruko araudiak, laugarren puntuan, EBPNko kudeaketa plana garatzeko egitasmoak antolatzen dituzten elkarteentzako laguntzak ere jasotzen ditu. Helburua, euskararen normalizazioaren aldeko eta erabilera bultzatzeko ekintzak laguntzea izango da. Laguntzak ematerako [...]
Gaur Boluntariotzaren Nazioarteko Eguna da eta gobernuz kanpoko erakundeetako ordezkariak doaz Uglera.
Neurtutako datuen arabera, PM10 osagaiak bi egunetan maila ''arriskutsua'' gainditu dutela, eta beste lautan, maila ''oso txarra'' izan dela adierazi dute...