Zegamako turismo bulegoak bi bisita gidatu antolatu ditu Aste Santurako, bata San Adriango kobara eta bestea, keramikaren ibilbidera. Ostiralean San Adriango kobara joango dira, goizeko bederatzietan Zegamako turismo bulegotik abiatuta. Ibilaldian parte hartzen dutenek, historiaurretik gaur egun arte San Adriango kobak izan duen garrantzia ezagutzeko aukera izango du. Erdi Aroan, Gaztelako erreinua kostaldearekin lotzen zuen errege bide nagusian zehar ibiliko dira, eta bide horrekin lotutako galtzada eta gotorlekuaren aztarnak ere ikusiko dituzte. Zegamako turismo bulegoko kideek jakitera eman dutenez, horretarako Aranzadi Zientzia Elkartekoek egin dituzten indusketetan oinarrituko dira. Bisita gidatu horrek hiru orduko iraupena izango du. Turismo bulegokoen arabera, helduek lau euro ordaindu behar dituzte eta haurrek berriz, hiru. Ibilaldian parte hartu nahi dutenek mendiko botak eta hamaiketakoa eraman behar dituzte. Keramikaren ibilbidean zehar Larunbatean keramikaren ibilbidean barrena egingo dute bisita gidatua. Turismo bulegokoek esan dutenez, bisita gidatu horren helburua Zegamak keramikarekin eta teilagintzarekin izan duen lotura erakustea da, Zegama buztingintza zentro garrantzitsu izan baita XIX.mendetik aurrera. «Horren erakusgarri ditugu Intxausti keramika errota eta Altzibargo teileria», diote turismo bulegokoek. Keramika ibilbidera joateko Zegamako turismo bulegoan jarri dute hitzordua, goizeko hamaiketan. Bi orduko iraupena izango du bisita gidatuak. Helduek hiru euro ordaindu beharko dituzte eta haurrek bi euro. Ibilaldi horietara joan [...]
Aste Santuko oporren ondoren, Trenbide parkea berrituko dute. Jolasguneko jokoak margotuko dituzte eta zorua berrituko dute, gaur egungo goma losak kenduz eta zoru jarraia jarriz. Lanak apirilaren 26an, asteartea, hasiko dira, eta eguraldiak laguntzen ...
Beasain eta Lazkao batuko dituen bidegorria amaitu dute Beasaingo zatian, eta Zaldizurretako biribilgunetik Senpereko merkatalgunera arteko zatia erabilgarri dago. Urte hasieran hasi ziren bidegorria egiteko lanak egiten, eta zehaztutako epean amait...
Donostiako Untzi Museoak Andres Urdaneta esploratzaile eta erlijioso ordiziarraren eskultura bat eman dio Ordiziako Udalari, dohaintza modura. Euskaldunak eta Pazifikoa erakusketak iraun duen bitartean museoaren balkoietako batean eduki dute Urdanetaren eskultura. Orain udalaren esku dago.
Ordiziako Hitzaro Euskara Elkarteak eta Jakintza dantza taldeak antolatutako euskal dantzen ikastaroan izena emateko epea zabalik dago astelehenaz geroztik. Matrikulak 35 euro balio du, eta maiatzaren 4rako eman behar da izena Hitzaro bulegoan (943 16 ...
Legazpiko Udalak legazpi 1936 izenpean burutu zituzten ekitaldiak www.legazpiko-udala.info webgunean jarri ditu ikusgai.
Legazpiko Zorrotz enpresako langileek lantokiaren itxieraren aurkako protestan jarraitzen dute. 64 langileri etengo diete kontratua. Langileek bidali duten ohar batean diotenez «Etxeberria-Lizarazu familiak orain dela bi urte utzi zuen enpresaren kudeaketa, eta ez zien langileen ordezkariei komunikatu, ez kudeaketa utzi zutenik, ez fabrika isteko asmoa zutenik». Ugazabak «denbora guztian gezurretan» ibili direla salatu dute, «enpresari bultzada berri bat emango ziotela eta berau zuzendu eta buru izateko gaitasuna eta gogoak bazituztela esanez». Bost hilabetetik hona Duela bost hilabete, egoera «benetan jasanezina zenean, nagusiek konkurtso-legearen beharra jarri zuten mahai gainean». Orduan jabetu ziren langileak enpresa itxiko zutela. «Familia hau aurreko krisialdian aberastu zen, gaur egungo Zorrotz enpresaren ondarea, 5.400.000 euroan baloratua, 35.000.000 pezetetan eskuratu baitzuten». Honetan «instituzioen laguntza» izan zutela azaldu dute, «langileoi ere Zorrotzen proiektuarekin bat egiteko eskatu zitzaigun, soldatak jaitsiz, aparteko pagaren bat ez kobratuz eta ordu batzuk kobratu gabe lan eginez». Langileen ustetan «familiak bazekien zertan ari zen, izan ere, pabiloi eta bulegoak Placas y Moldes izeneko enpresa baten izenean jarri zituzten». Orain, langileak «inongo kalte-ordainetarako eurorik jarri gabe» kaleratu nahi dituztela salatu dute, «pabilioi eta bulegoak eurentzat hartuz». Langileek soldata berme funtsak (FOGASA) ordaintzen duen kalte-ordaina jasoko dutela azaldu dute. «Honek ez dakar urteko 20 eguneko ordainik ere» [...]
Bihar eta etzi egingo dituzte Seguran Aste Santuko prozesioak. Aldez aurretik lan asko egin behar izan duten arren, jada dena prest dago. 250-300 lagun inguruk parte hartuko dute aurten ere, haurrek zein helduek. Horietatik asko fededunak dira, baina beste asko ez. Garbi dago beraz, fedeaz haratago, beste hainbat arrazoiek bultzatzen dutela segurar asko prozesioan irtetzera. Gipuzkoan egiten ziren prozesioetatik urteen joanean mantendu den bakarrenetakoa da Segurakoa. Noiz hasi ziren egiten ez dakite zehazki, baina XVII. mendeko lehenengo hamarkadan dago dokumentatuta Segurako Aste Santua. Ordutik aldaketa bat edo beste izan dira (lehen adibidez Ostegun Santu gauean ateratzen ziren bakarrik) baina oinarrian bere horretan jarraitzen du. Jesus giltzapetu Bihar, Ostegun Santu Eguna, udaletxetik txistulariak, penitenteak, nazarenoak eta soldadu erromatarrak atera eta elizara abiatuko dira, funtzioan parte hartzeko helburuarekin. Mezari 17:00etan emango diote hasiera. Bertan, Jesus giltzapetuko dute eta sagrarioko giltza Segurako alkateari ezarriko diote lepotik zintzilik. Giltza berak izango du Ostiral Santu Egunean Jauna hartu eta aldarera eramaten duten arte. Meza ondoren, 18:15etan emango diote hasiera prozesioari, eta Segurako kaleak zeharkatuko ditu. Urteetako ohiturari jarraituz, Jauna giltzapetuta dagoen bitartean bela egingo diote. Osteguneko prozesioaren ondorenean sakristian egingo dute zozketa, eta modu horretan antolatuko dituzte bela egiteko txandak. Ostiral Santuko prozesioa Etzi nazarenoak, [...]
Hirugarren urtez jarraian irabazi du Trigoi Triatloi Taldeak Duatloiko distantzia luzeko taldekako Euskadiko txapelketa. Asteburuan jokatu da lehiaketa, Arrigorriagan (Bizkaia), eta goierritarrek proba «bikaina» egin zuten, «taldeak maila altua ematen jarraitzen duela erakutsiz», taldekideek adiaerazi dutenez. Emaitza bikain horren erakusgarri dira Leire Etxezarretak bigarren postua lortu izana, eta mutiletan Luis Mari Urizar hirugarren sailkatu izana. Bizikletan egindako lan onari esker lortu zuen Urizarrek hirugarren postua. Taldeka Euskadiko txapela lortu izana ordea, «talde lanaren emaitza» izan dela azpimarratu dute Trigoikoek, Etxezarretak eta Urizarrek lortutako postuez gain, gainontzeko taldekideek lortutako postuei eta denbora onei esker lortu baitute txapela. Joxi Garmendiak eta Aitor Azurmendik egindako lana azpimarratu dute Trigoikoek. Parte hartzaile horiekin batera lehiatu ziren Arrigorriagan Naroa Arrieta, Iban Iturri, Harkaitz Arruti, Gorka Insausti eta Andoni Ibarbia taldekideak ere. Bizkaian jokatutako proban, 12 kilometro egin behar izan zituzten lehenengo kirolariek. Ondoren 76 kilometro bizikleta gainean, «aldapaz beteriko ibilbide batean», eta amaitzeko, beste 12 kilometro korrika. Egindako lanaren saria Duatloiko distantzia luzean hirugarren urtez jarraian txapela lortu izana, «kirolariak egiten ari diren lan handiaren saria» dela esan dute Trigoikoek. Izan ere, denboraldia hasi denetik, euskal zirkuituko lasterketa guztietan parte hartu dute goierritarrek, eta proba guztietan «presente eta punta-puntan» egon dira. «Taldean gauzak ondo egiten [...]
Ordiziako Udalbatzak maiatzaren 22an egingo diren Udal eta Foru Hauteskundearekin zerikusia dute bi gaien inguruan ez ohiko osoko bilkura egingo du datorren asteartean, hilak 26, 12:00etan. Lehen puntuan hautes-mahaikideak aukeratuko dituzte, eta bigar...
Serrano alkateak azaldu duenez, altzairutegian ''grafitoz betetako tobera apurtu eta tonak erori ziren''.
Luis Katarain (Idiazabal, 1926) artzaina da umetatik, eta bolada batzuetan lanbide gogorra dela aitortu arren, berak oso gustuko du. Maiatzean mendira joango da eta han igaroko du uda, ardien eta artzain txakurraren konpainian. Aldez aurretik, ordea, Gazta Egunean parte hartuko du Idiazabalen, egun hori oso garrantzitsua baita berarentzat. Noiz hasi zinen artzain lanetan? Hamalau bat urte nituela hasi nintzen. Gure aitak eta aitonak ardi zahar batzuk erosi zituzten. Artean eskolan nenbilen, baina ardi haien arkumeak ikusi nituenean kitto nire eskolarako gogoa! Izugarri gustatu zitzaizkidan, eta horrela hasi nintzen ardiak zaintzen. Eta mendira joaten noiz hasi zinen? Handik urte pare batera, udaran, ardiak Irumugatako mendira eraman nituen. Egunean bi buelta egiten nituen ardiak zeuden lekura, gutxi gora behera ordu eta erdiko bidea eginez. Handik lau urtera berriz, Arantzamendira joan nintzen. Hutsik zegoen txabola baten jabeari baimena eskatu, berritu bat eman eta han hasi nintzen lanean. Ordutik 60 uda pasatu ditut bertan lo eginez. Nolakoa zen han zure bizimodua? Goizean 07:30ak edota 08:00ak aldera jaikitzen nintzen. Artaldea zegoen lekura joan, ardiak bildu eta jaitzi egiten nituen. Batzuetan zeuden lekuan bertan eta beste batzuetan txakurren laguntzarekin bildu, txabola ondora eraman eta han jaizten nituen. Gauean berriz jaizten nituen. Eta zer egiten zenuen egunean [...]
Ordiziako Udaleko Euskara Zerbitzuak erronka jarri dio bere buruari, eta baita herritarrei ere. Astelehenean abiatu zen 2010 urteari dagokion errenta aitorpenaren ekitaldia, eta helburu argia du euskara zerbitzuak: iaz euskaraz egindako errenta aitorp...
Euskarazko komunikazioa eta elkarbizitza bultzetzeko asmoz, Beasaingo film laburren lehiaketa antolatu dute Akkua eta taZEBAez enpresek. Txapelketan Beasaingo ikastetxeetan ikasten duten D.B.Hko 3. eta 4. mailetako eta batxilergoko ikasleek parte h...