Galiziar festa asteburuan Beasainen
Galiziar produktuak dastatzeko aukera egongo da asteburu honetan Beasainen. Atzo hasi zen jaia, eta ingadera arte, Galiziako hainbat produktu probatu ahalko dira Loinazko San Martin plaza azpian. Udalak, Plazape tabernak eta Ehunmilak probako antola...
Galiziar produktuak dastatzeko aukera egongo da asteburu honetan Beasainen. Atzo hasi zen jaia, eta ingadera arte, Galiziako hainbat produktu probatu ahalko dira Loinazko San Martin plaza azpian. Udalak, Plazape tabernak eta Ehunmilak probako antolatzaileekin batera, Pulpalia enpresak antolatu du jaia.
Gaur arratsaldean, Lugoko Chantada herriko sagardo ekologikoa doan dastatu ahalko da. Bihar gauean queimada banatuko dute doan, eta igandean Guinnes errekorrerako prestatuko duten Galiziar erako olagarroa. Bihar eta etzi Triskele folklore taldeak emanaldia ere egingo du.
Denetariko produktuak
Doan banatuko dituzten produktuez gain, Galiziako beste hainbat produktu jateko aukera ere egongo da asteburuan Loinazko San Martin plazan: Olagarroa, txorizoa, piperrak, ardoa, urdaiazpikoa, patata egosiak…
EGITARAUA
BIHAR: 19:00etan, sagardo ekologikoa doan.
ETZI: 12:00etan Triskele folklore taldearen emanaldia. 22:30ean queimada dastaketa doan.
IGANDEAN: 12:00etan, Guinnes errekorrerako prestatutako olagarro dastaketa doan eta Triskele folklore taldearen emanaldia.