Zaldibiako Bildu koalizio abertzale eta ezkertiarrak ere aurkeztu du datozen udal hauteskundeetarako zerrenda, «Zaldibiako herria biltzeko asmoarekin». Josean Etxabe da alkategaia eta harekin batera, Eñaut Hernandez, Mari Karmen Irastortza, Ibai...
Galiziar produktuak dastatzeko aukera egongo da asteburu honetan Beasainen. Atzo hasi zen jaia, eta ingadera arte, Galiziako hainbat produktu probatu ahalko dira Loinazko San Martin plaza azpian. Udalak, Plazape tabernak eta Ehunmilak probako antola...
Itsasondoko Urkia auzoan urteko aurreneko festa egingo dute asteburuan, Gurutze deunaren aitzakian. Zapatu arratsaldean bilduko dira auzotarrak. 18:00etan, suziria bota eta mus txapelketa jokatuko dute elkartean. Segidan, afaria izango dute, Laja eta M...
Ordizian «herri giroa indartu» egin behar dela eta Udalak, gazteentzako «gauza gutxi» antolatzen dituela uste dute herriko gazteek. Haien kezkak eta iritziak jasotzeko Ordizian egin duten inkestatik ateratako ondorioetako bat da hori. Marasma saret...
Maiatzaren 15ean ospatuko da mendi ibilbide honen XV. edizioa. 32 kilometro pasatxoko luzera du ibilbideak eta izena emateko epea maiatzaren 2an...
Tradizioak eta festa giroak bat egin dute gaur Lazkaon San Prudentzio egunean, besteak beste, prozesioa eta soka-dantza egin baitute. Txistulariak izan dira egitarauari hasiera ematen lehendabizikoak. Goizeko bederatzietatik aurrera goizeresia egin dute. Ordu eta erdi beranduago eman diote hasiera prozesioari. Lazkaotar talde bat zaindariaren irudia bizkar gainean hartu eta elizatik San Prudentzio ermitara abiatu da. Dantzariak eta txistulariak ere bertan izan dira. Behin ermitara iritsitakoan, dantzariek Agurra dantzatu diote, eta ondoren bertan bildutakoak meza entzutera sartu dira ermitara. Soka dantza Eguerdiko ordu batean udal agintariek soka dantza egin dute zenbait dantzarirekin batera. Musika berriz, herriko txistulariek jarri dute. Plazaren bueltan jende mordoxka zegoen borobilean jarrita, agintarien pausoak jarraitu helburarekin, eta txalo zaparrak ere egiten dituzte tarteka. Plazatik aparte herriko beste zenbait gunetan ere festa giroa izan da nagusi. Jendea tabernaz-taberna ibili da tragoxkak hartuz eta haurrik gehienak berriz, barraketan. Adin eta gustu desberdinetako haurrak asetzeko adina barraka dago Lazkaon, eta ederki pasatu dute umeek. Eguerdiko ordubiak eta erdietarako jada jende gehiena erretiratu egin da bazkaltzeko asmoz. Arratsaldean, Dantza Libreko Txapelketa ziren egitekoak eta gauean berriz, Korrontzi musika taldearen eta Oinkari dantza taldearen saioa. Parke erraldoia haurrentzat Bihar haurrek parke erraldoian ibiltzeko aukera izango dute Lazkao Txiki Zelaian, Hirigoien 4-6ko plazan [...]
Maiatzaren 2tik 13ra bitartean zabalik egongo da Haurreskolak Partzuergoko haurreskoletan izena emateko epea, datorren irailetik aurrera hasteko. Legazpiko San Juan Haurreskolan 26 plaza libre egongo dira: 16 plaza 0 eta 1 urte arteko umeen gelan eta ...
Legazpiko Bildu koalizioak udal hauteskundeetarako taldea aurkeztu du. “Udaletxea herritarrekin egin nahi” dutela azaldu dute: “Ez dugu udal itxi bat nahi, guztiok parte hartuko dugun herri bat nahi dugu. Eta hortik etorriko zaio her...
Egun, Pasaiako Portuko Agintaritzako presidentea da, baina aurretik Cebanc, Grupo Juvesco edo CCOOen lan egin izan du. Urretxun, enplegua sortzea izango...