Legazpiko Bilduk hauteskundeetarako taldea aurkeztu du
Legazpiko Bildu koalizioak udal hauteskundeetarako taldea aurkeztu du. “Udaletxea herritarrekin egin nahi” dutela azaldu dute: “Ez dugu udal itxi bat nahi, guztiok parte hartuko dugun herri bat nahi dugu. Eta hortik etorriko zaio her...
Legazpiko Bildu koalizioak udal hauteskundeetarako taldea aurkeztu du. “Udaletxea herritarrekin egin nahi” dutela azaldu dute: “Ez dugu udal itxi bat nahi, guztiok parte hartuko dugun herri bat nahi dugu. Eta hortik etorriko zaio herri honi hobekuntza”.
Mugikortasun plana bultzatuko dutela azaldu dute, “kaleak oinezkoentzat izan daitezen”. Horretarako, Latxartegiko aparkalekuak egitea eta Kale Nagusia oinezkoentzat bihurtzea “garrantzitsutzat” jo dituzte. “Herriko txoko guztiak lotuko dituen autobusa” ere martxan jarri nahi dute.
Zaldutik bide berri bat eraikitzea, Babestutako Etxebizitzak bultzatzea eta legazpi “herri bizi bat” izatearen beharra azpimarratu dituzte. Agirre-Etxeberriu eraikina “herritarren eta herriko taldeen erabilerarako” izan behar dela ere nabarmendu dute, “ez erakunde pribatuentzako”.