“Udal gobernu plural eta bateratzailea” nahi du Hamaikabatek Beasainerako
Hamaikabatek aniztasuna eta partaidetza bultzatu nahi ditu Beasainen, “ikuspegi abertzale batekin eta udal gobernu plural eta bateratzaile batean oinarrituta”. Helburu hori lotzeko, “gizon eta emakume talde konprometitu eta arduratsu baten alde” egin dute, hamazazpi hautagaietatik hamabi independenterekin. Josi Insausti zerrendaburu dela, udalaren zeharkako kudeaketaren alde lan egiteko asmoa agertu dute Hamaikabatek Beasainerako prestetau duten hautes programan. “Udaleko departamentuak elkarrekin harremanetan egonda”, herritarrei udalean gertatzen denaren berri emanda, eta parte hartzea bultzatuz lortu nahi dute hori. Haurren, nerabeen, emakumeen, hirugarren adinekoen, elbarrien… eskubideen edozein urraketa antzemateko sareak sortzea proposatzen du H1!-ek. Sare horiek sortzeko, gizarte eskubideei buruzko informazio-kanpainez baliatzea eta administrazio-izapideak erraztea pentsatu dute. Zirkulazioa eta aparkalekuak Beasainen alkatetzarako aurkeztu diren gainerako alderdiek bezala, Hamaikabet ere herrian dauden trafiko arazoak konpontzeko saiakera egin nahi du. Horretarako, zirkulazioaren eta aparkelekuen inguruan hainbat proposamen egin dituzte. Zirkulazio arazoak arintzeko, herriko sarreretan informazio panelak jarriko dituzte, eta Zaldizurreta eta Iturralde kaleetan bi norabideko zirkulazioa kendu egingo dute. Antzizarreko bidegurutzea kendu eta biribilgunea egitea ere proposatu dute. Aparkalekuei dagokionean berriz, tren geltoki inguruan, Erauskin eta Euskadi plazan eta Oriamendi kalean txandakako aparkalekuak eta TAOa jartzea da Hamaikabaten aukera. Bernedoenean aparkaleku bertikal bat egiteko aukera ere aztertuko dute, eta baterian aparkatzeko guneak sortuko dituzte. Udal eraikinetan [...]
Hamaikabatek aniztasuna eta partaidetza bultzatu nahi ditu Beasainen, “ikuspegi abertzale batekin eta udal gobernu plural eta bateratzaile batean oinarrituta”. Helburu hori lotzeko, “gizon eta emakume talde konprometitu eta arduratsu baten alde” egin dute, hamazazpi hautagaietatik hamabi independenterekin.
Josi Insausti zerrendaburu dela, udalaren zeharkako kudeaketaren alde lan egiteko asmoa agertu dute Hamaikabatek Beasainerako prestetau duten hautes programan. “Udaleko departamentuak elkarrekin harremanetan egonda”, herritarrei udalean gertatzen denaren berri emanda, eta parte hartzea bultzatuz lortu nahi dute hori.
Haurren, nerabeen, emakumeen, hirugarren adinekoen, elbarrien… eskubideen edozein urraketa antzemateko sareak sortzea proposatzen du H1!-ek. Sare horiek sortzeko, gizarte eskubideei buruzko informazio-kanpainez baliatzea eta administrazio-izapideak erraztea pentsatu dute.
Zirkulazioa eta aparkalekuak
Beasainen alkatetzarako aurkeztu diren gainerako alderdiek bezala, Hamaikabet ere herrian dauden trafiko arazoak konpontzeko saiakera egin nahi du. Horretarako, zirkulazioaren eta aparkelekuen inguruan hainbat proposamen egin dituzte. Zirkulazio arazoak arintzeko, herriko sarreretan informazio panelak jarriko dituzte, eta Zaldizurreta eta Iturralde kaleetan bi norabideko zirkulazioa kendu egingo dute. Antzizarreko bidegurutzea kendu eta biribilgunea egitea ere proposatu dute.
Aparkalekuei dagokionean berriz, tren geltoki inguruan, Erauskin eta Euskadi plazan eta Oriamendi kalean txandakako aparkalekuak eta TAOa jartzea da Hamaikabaten aukera. Bernedoenean aparkaleku bertikal bat egiteko aukera ere aztertuko dute, eta baterian aparkatzeko guneak sortuko dituzte.
Udal eraikinetan eguzki plakak jartzeko asmoa ere agertu du Insaustiren taldeak. N-1 errepidean pantaila akustikoak jartzea eta kostu txikiko argiztapen plana egitea ere bai.
Parkeak berritzea
Igartzako parkea berritzeko proposamena aurkeztu dute alderdiko kideek hauteskundeetarako prestatu duten programan, gune horrek, “aisiarako aukera handiak eskaini ditzakeelako”. Arana parkea berritzeko proiektua egitea eta Sagastigutin berria eraikitzea da parkeei dagokionean Hamaikabatek egiten dituen beste proposamenak.
Merkataritza eta osatalaritza bultzatzeko udalean ordezkaritza bat ere sortu nahi dute, eta kirola bultzatzeko klub txikiak babestuko dituzte, boluntarioak prestatu eta kiroldegiko ordutegia zabaldu. Olaran eraikinari dagokionez, kultur arloa garatzeko gune nagusi bihurtzea proposatzen dute. 2015eko apirilean 400 urte beteko ditu Beasainen, eta ospakizunetarako lan batzorde bat eta aurrekontu partida bat sortzea proposatu dute.