Beasaingo Eder Altzariak dendan sukaldaritza ikastaroa antolatu dute. Iban Yarza okina izango da ikastaroa emango duena, eta okintza hastapen ikastaroa izango da. Ikastaroa datorren asteazkenean izango da, maiatzaren 25ean, 18:00etatik 20:00etara. B...
Ordiziako Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatutako VII. Piropo lehiaketaren sariak gaur banatu dituzte Oianguren institutuan. Lehiaketa bi mailatan banatuta zegoen, A maila (14-16 urte) eta B maila (16 urtetik gora), eta antolatzaileek nabarmendu dute A mailako piropoak B mailakoak baino hobeak izan direla orokorrean.Guztira 309 esamolde jaso dituzte, 186 A mailan eta 119 B mailan. A mailan, Jone Agirrek irabazi du Zer egiten du izar batek zerutik hain urrun? piropoarekin, eta bigarren saria Uxue Castellanok jaso du, Hire gorputza ikusita parkinsona sortzen zaidan! esamoldeagatik. Agirreren piropoa elastiko batean ere jarri dute. B mailan, berriz, Patxi Arbizak jaso du sari nagusia Izena: Antton. Adina: 18. Sexua: zurekin esalmodearengatik, eta bigarrena Jone Auzmendik, Nire Louibutonak baino gehiago maite zaitut lanarengatik. Inma Fernandez aktore lazkaotarrak egin ditu aurkezle lanak gaurko ekitaldian.
Pedro Jose Iguainek sortu zuen Beasaingo Loinaz Korala, 1939an. Hainbat urtez aritu ondoren, hamar urtean isilean egon zen abesbatza. 1986an, ordea, berriz ekin zioten. Joan Alkaiaga Loinaz Koralaren Elkarteko lehendakariak bultzatuta hasi zen berriz ere abesbatza kantuan. Josetxo Zufiaurrek Beasaingo Musikak liburuan jasota daukanez, 1985eko Gabonetan Olentzerorekin batera irteteko entseguak egiten ari ziren gazteei egin zien proposamena Alkaiagak. Beasaindarrek bikain erantzun zuten, garai hartan gaur egun bezala gazte askok egin baitzituzten solfeo eta koral ikasketak Beasaingo Musika Eskolan. Gazteek ez ezik, aurretik Loinaz Koralean aritu ziren hainbatek ere ekin zioten berriro kantatzeari. Gabonak igaro ondoren, 1986ko urtarrilean, hasi ziren abesbatza berriz ere martxan jartzeko bilerak egiten. Orduan erabaki zuten Loinaz Koralari Loinatz abesbatza izena jartzea. Izena aldatzearekin batera, Xabier Sarasola izendatu zuten zuzendari. Gaztea izan arren, hainbat ikasketa eginda zeuzkan ordurako Sarasolak, eta musika tresna batzuk jotzen ere bazekien. Abesbatza gaztea Abesbatza osatu, eta lehen entseguetan ehun lagun inguru elkartu ziren. Askok, ordea, denbora zeramaten abesbatzen mundutik kanpo, eta utzi egin zuten abesbatza. Kide helduenak izan ziren batez ere, entseguak maiz egin beharrak, kantu teknikak ikasi beharrak, bizioak zuzendu beharrak eta bestek nekatu egin baitzituzten. Abesbatzako kiderik helduenek abesteari utzita, Loinatz abesbatza batez ere pertsona gaztez osatuta geratu zen. Abeslari [...]
Hauteskunde kanpainan zehar, Urretxuko etxeetan banatutako foiletoetan. Hamaikabat alderdiak zabaldu duen mezua gezurtatzeko, agerraldia egin zuten atzo Iñaki Zabalak eta Gorka Garmendiak....
Datorren astean, Gipuzkoa plazan, Loinatz Jaietarako barrakak muntatzen hasiko dira eta, beraz, ibilgailurik ezingo da aparkatu bertan. Astearterako aparkalekua erabat hustuta geratu behar dela jakinarazi dute udaletik, eta astelehen arratsaldetik aur...
Ordizia Rugby Elkarteak antolatutako Haurugby Nazioarteko txapelketaren zazpigarren ekitaldia jokatuko da bihar Ordiziako Altamira estadioan eta Beasaingo Loinatzen. Biarno, Ipar Euskal Herria, Bizkaia, Aragoi eta Gipuzkoako 16 taldek neurtuko dituzte indarrak. “Hamalau eta hamabost urteko mutikoekin Euskal Autonomia Erkidegoan jokatzen den txapelketarik onena da Haurugby”. Lehen partidak 10:00etan hasiko dira, eta 17:30ak aldera bukatuko da txapelketa. Hauetxek dira Ordizian eta Beasainen elkartuko diren errugbi taldeak: Biarritz Olympique, Sara-Azkaine, Hernani, Gipuzkoako selekzioa, Bokale-Tarnos, Ondres, Biarno iparraldea, Larresoro, Kanbo, Uztaritze, Baiona, Ziburu, Bilboko Unibertsitatea, Stade Hendaia, Rugby Club Ejea eta Ordizia. Aurten Beasainen berriz ere Iaz bezalaxe, aurten ere Beasaingo Loinatzen jokatuko dira partida batzuk, Ordizia Rugby Elkarteak dituen helburuei segida emanez. Ordiziako klubak Goierri mailara zabaldu nahi du errugbia, argi duelako gaur egun klubaren egiturak Ordizia gainditu duela, eta eskualdea bera hartzen duela. Harrobia lantzen joateko ekimena ere bada Haurugby: “Harrobirik ez dago etorkizunik, eta klubean sortutako gazteek izan behar dute Ordiziako lehen taldearen oinarria”, adierazi du Aitor Araña presidenteak. Urtero antolatu nahi dute Haurugby, gazteen artean elkartasunaren eta lanaren moduko baloreak transmititzeko. Hamasei talde bi multzotan banatuta Hamasei taldeak bi multzotan banatuko dituzte, eta 10:00eta hasita hamar minutuko partidak jokatuko dituzte lehen fasean. Emaitza horien arabera, lehen sailkapena aterako da, [...]
Maiatzaren 31n hasi eta ekainaren 4a bitarte Nanoteknologiari eta Nanomagnetismoari buruzko Nazioarteko Kongresua egingo dute Ordizian. Kongresua datorren ostegunean aurkeztuko dute Donostian, baina horren aurretik, hilaren 24an, gaiarekin lotura duen lehen ekitaldia izango da Barrena kultur etxean. Julian Gonzalez Estevezek eta Juan Jose del Val Altunak hitzaldi bana egingo dute hilaren 24an Ordizian. Gonzalezek Magnetismoa, makro ingurunetik nano ingurunera igarotzea hitzaldia emango du, eta Del Valek Ikerketa-karrera eta zientzia-lana zientzian. Lehen hitzaldia 19:00etan hasiko da. Ekainaren 2an edo 3an Ekainaren 2an, berriz, Ordiziako Herri Antzokian izango da hitzaldia, 10:00etan hasita. Albert Fert irakasle eta Fisika Nobel Sariduna, eta Antonio Hernando irakaslea izango dira hizlariak. Karrera zientifiko ikertzailearen estimuluak eta motibazioak gaiaren inguruan ariko dira hizketan. Hitzaldia ingelesez izango da, baina euskararako aldibereko itzulpena egongo da. Hurrengo egunean Goierri Berrikuntza Gunea izango da elkargunea. Stuart Parkin eta Kaneo Mohri irakasleak ikerketari eta garapenari buruz ariko dira, 10:00etan hasita. Hitzaldi haur ere ingelesez izango da, eta gaztelaniarako aldibereko itzulpena egongo da.
Garabi Ordizia errugbi taldeko infantilak Valladolidera (Espainia) joango dira, asteburuan bertan jokatuko baita Espainiako Txapelketa. Zortzi talde ariko dira nor baino nor, bi multzotan; Ordiziak Marbella, Majadahonda eta CAU Valencia izango ditu aur...
Maiatzaren 29an jokatuko dute Zegama-Aizkorri mendi maratoia. Aurtengoa antolatzen duten 10. aldia da, eta Alberto Aierbe mendi maratoiko zuzendari teknikoak lasterketaren hasiera eta bilakaera izan ditu hizpide. Baita antolaketa lanak ere. Aurten 10 urte beteko ditu mendi maratoiak. Zerk bultzatuta egin zenuten lehendabizikoa? Zegama herri txikia da. Biztanleak galtzen ari zen garai hartan eta Zegamako Udalak herria bultzatzeko eta ezagutzera emateko zenbait ekimen abian jartzea erabaki zuen. Gure altxorra Aizkorri denez, Aizkorriko Lagunen Eguna antolatzeko erabakia hartu genuen. Erromeri gisako bat izan zen, eta horren bueltan sortu zitzaigun 2002. urtean Zegama- Aizkorri mendi maratoia antolatzeko ideia. Nola atera zen lehen proba hura? Ezer gutxi genekien guk mendi lasterketa bat zer zen. Hori bai, Aizkorri ondo ezagutzen genuen, eta ibilbide zirkular bat prestatzea bururatu zitzaigun, herrian hasi eta herrian amaituko zena. Interresgarria iruditu zitzaigun ibilbide horri maratoiko distantzia ematea, eta behin hori erabakita neurketak egin genituen. Negu osoa pasatu genuen lan hori egiten eta gainerako detaileak lotzen. Eta hori guztia zer aterako zen oso ondo jakin gabe! Iritsi zen azkenean egun seinalatua. Uztaileko lehen igandean egin genuen mendi maratoia, hasiera batean uztailean egiten baikenuen. San Fermin eguna zen eta goizean hotz egiten zuen. Urbian 0 gradu zeuden, baina eguerdirako asko igo [...]
45 lagunek hartuko dute bihar parte Pista Jokoan. 27 neska eta 18 mutil izango dira. Azokan elkartuko dira, bihar, maiatzak 21, 17:00etan. Sorgintxulo aisialdi taldeko begiraleek prestatutako probei aurre egin beharko diete gaztetxoek. Pista Jokoa kale...
Asteburu osoko irteera izango da, ekainaren 11an eta 12an; izena emateko epea jada ireki dute, ekainaren 3ra bitartean.