Museoen Nazioarteko Eguna ospatu dute Zumalakarregin
Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko gynkana, ate irekien jarduna eta tailerra egin dituzte egunotan Zumalakarregi museoan. Ostiralean 16:30etik aurrera Museoari bira 80 minututan gynkana egin zuten. 42 haur zeuden izena emanda, eta bi taldetan banatu zituzten guztiak. XIX. mendeko bi euskal esploratzaileren izena hartu zuten: batzuk Iradiertarrak ziren eta besteak aldiz, Abbadietarrak. Frogak herrian zehar zeuden ipinita, forma zirkularrean, museoa bidaiaren zentro bilakatuz. Jokua Julio Verneren Munduari bira 80 egunetan liburuan oinarrituta zegoen. Horrela, istorio horretako zortzi hiriburu nagusiak izan ziren esploratzaileen bidaietako zortzi geldiune nagusiak. Geldiune horietako bakoitzean galdera eta froga bana gainditu behar izan zituzten. Bidaiaren bukaeran bi esploratzaile taldeek gozokiak jaso zituzten, 80 minuturen barruan bira emateko gai izan zirela ospatzeko. Horrez gain, parte hartzaile guztien artean Gipuzkoako Historia ipuinen bidez liburu eta DVD bildumako bi ale zozkatu zituzten. Tailerra Zumalakarregin Larunbatean, Museoan Nazioarteko Eguna ospatzen tailerra egin zuten. Parte hartzaileek nazioarte mailako hainbat museo ezagutu ahal izan zuten, horietako batzuk ordenagailuaren laguntzarekin. Haurrek museo birtualak nolakoak ziren ikusi ondoren, margotzeari ekin zioten, Zumalakarregiren irudi birtuala sortu nahian. Horrela museoaren ikuspegi desberdinak lortu ahal izan zituzten, bakoitzak bere ukitua emanda. Asteburuan ate irekien jardunaldia ere egin zuten, eta beraz, doako sarrera zein bisita gidatuak egin zituzten museoan. Igartubeiti [...]
Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko gynkana, ate irekien jarduna eta tailerra egin dituzte egunotan Zumalakarregi museoan.
Ostiralean 16:30etik aurrera Museoari bira 80 minututan gynkana egin zuten. 42 haur zeuden izena emanda, eta bi taldetan banatu zituzten guztiak. XIX. mendeko bi euskal esploratzaileren izena hartu zuten: batzuk Iradiertarrak ziren eta besteak aldiz, Abbadietarrak.
Frogak herrian zehar zeuden ipinita, forma zirkularrean, museoa bidaiaren zentro bilakatuz. Jokua Julio Verneren Munduari bira 80 egunetan liburuan oinarrituta zegoen. Horrela, istorio horretako zortzi hiriburu nagusiak izan ziren esploratzaileen bidaietako zortzi geldiune nagusiak.
Geldiune horietako bakoitzean galdera eta froga bana gainditu behar izan zituzten. Bidaiaren bukaeran bi esploratzaile taldeek gozokiak jaso zituzten, 80 minuturen barruan bira emateko gai izan zirela ospatzeko. Horrez gain, parte hartzaile guztien artean Gipuzkoako Historia ipuinen bidez liburu eta DVD bildumako bi ale zozkatu zituzten.
Tailerra Zumalakarregin
Larunbatean, Museoan Nazioarteko Eguna ospatzen tailerra egin zuten. Parte hartzaileek nazioarte mailako hainbat museo ezagutu ahal izan zuten, horietako batzuk ordenagailuaren laguntzarekin. Haurrek museo birtualak nolakoak ziren ikusi ondoren, margotzeari ekin zioten, Zumalakarregiren irudi birtuala sortu nahian. Horrela museoaren ikuspegi desberdinak lortu ahal izan zituzten, bakoitzak bere ukitua emanda.
Asteburuan ate irekien jardunaldia ere egin zuten, eta beraz, doako sarrera zein bisita gidatuak egin zituzten museoan. Igartubeiti baserri museoan ere egin zuten ate irekien jardunaldia, larunbatean zein igandean.