Ekaina ere oparo hasi da ferian
Kostaldean ez bezala, Ordizian, euripean eman zitzaion hasiera feriari, eta fresko, 12 gradu baitziren 08:00etan. Gero atertu eta epeldu zen nabarmen. Botatako euri gozoa baratzeari zein lagungarri gertatuko zaion, ahoz aho zebilen kontua zen. Produktu berrien artean, aipatzekoak dira lehen andere mahatsak (groseilak), urtero bezala Aramako Zurutuza ahizpen postuan, 10 euroan kiloa salgai ziren. Egun hauetan hainbeste zer esan ematen ari diren pepinoak ere hasi dira, negutegikoak oraindik, ez dira hemengo saltzaileek beldur, «orain gehiago estimatuko dute hemengoa» entzun diogu Edurne Jauregiri. Bere salmahaian, errepoilo azaz gain, lehenengo aza kixkurra ikusi dugu (1-1,5 euro buruko). Ez garaia orain hasi delako, baina Ordizian orain arte, hemengo zainzuririk ez da izan salgai. Hernialdeko Izaskun Amiamak ekarri ohi ditu eta «orain artekoak Tolosara eraman izan ditut, han gehiago saltzen da-eta. Aurten oso urte ona izaten ari gara, beste ateralditxo bat geratuko da, besterik ez. Martxoan hasi ginen eta etxean ere pilaka jan dugu. Neguan ez du hotz handirik egin eta aurreratuago etorri dira asko» aitortzen zigun. Kiloa 8 euroan zuen salgai, bere postuan. Prezio aldaketei dagokionez, tomatea aipatu beharrean gaude, ugaritu eta prezio esparrua zabaldu egin baita (3-3,25 euro/kg.). Patata berriz merkatu egin da, garestiena 2,5 euroan aurkitu dugu, eta ez 3an, orain [...]
Kostaldean ez bezala, Ordizian, euripean eman zitzaion hasiera feriari, eta fresko, 12 gradu baitziren 08:00etan. Gero atertu eta epeldu zen nabarmen. Botatako euri gozoa baratzeari zein lagungarri gertatuko zaion, ahoz aho zebilen kontua zen.
Produktu berrien artean, aipatzekoak dira lehen andere mahatsak (groseilak), urtero bezala Aramako Zurutuza ahizpen postuan, 10 euroan kiloa salgai ziren. Egun hauetan hainbeste zer esan ematen ari diren pepinoak ere hasi dira, negutegikoak oraindik, ez dira hemengo saltzaileek beldur, «orain gehiago estimatuko dute hemengoa» entzun diogu Edurne Jauregiri. Bere salmahaian, errepoilo azaz gain, lehenengo aza kixkurra ikusi dugu
(1-1,5 euro buruko). Ez garaia orain hasi delako, baina Ordizian orain arte, hemengo zainzuririk ez da izan salgai. Hernialdeko Izaskun Amiamak ekarri ohi ditu eta «orain artekoak Tolosara eraman izan ditut, han gehiago saltzen da-eta. Aurten oso urte ona izaten ari gara, beste ateralditxo bat geratuko da, besterik ez. Martxoan hasi ginen eta etxean ere pilaka jan dugu. Neguan ez du hotz handirik egin eta aurreratuago etorri dira asko» aitortzen zigun. Kiloa 8 euroan zuen salgai, bere postuan.
Prezio aldaketei dagokionez, tomatea aipatu beharrean gaude, ugaritu eta prezio esparrua zabaldu egin baita (3-3,25 euro/kg.). Patata berriz merkatu egin da, garestiena 2,5 euroan aurkitu dugu, eta ez 3an, orain arte zen moduan.
Baratzeko lanak etenik ez
Askotan aipatu dugu baratzeko lanak ez duela etenik; horren adibide da zabaltzen ari den eskaintza. Orain artean puri-purian izan diren tomate eta piper landareen eskaria gutxitu da eta aldiz, uda bukaeran eta udazkenean jateko prest egongo diren aza, azalore eta kardo landareak salgai ziren. Azken asteetako bolada bixia pasatu dela nabarmen zen.
Mikologia arloan berriz eskaintza handia baina ia dena kanpotik ekarria izan zen. Udaberriko zizen boladarik handiena ere pasatu da, oraindik asko izan arren, atzo 300 kilo zenbatu genituen guztira, 600 kilotik gorako asteak izan direla ezin ahaztu.