Ostalariekin euskara lantzeko planak erantzun «eskasa» izan du
Urola Garaiko udaletako euskara zerbitzuek ostalariei egin dizkieten eskaintzek erantzun «eskasa» izan dute. Proposatu zizkieten lau ikastaroetatik bi ez dituzte egingo: idazmenean trebatzeko ikastaroa eta euskararen hastapenekoa. Arduradunek «balorazio ezkorra» egin dute. Kanpaina duela hilabete batzuk hasi zuten. Tabernetako eta jatetxeetako langileen euskararen ezagutza eta erabilera neurtzeko inkestak egin zituzten, eta emaitzak aztertu ondoren, maiatzean Urretxuko, Zumarragako, Legazpiko eta Ezkio-Itsasoko ostalariei lanean hasteko eskaintzak egin zizkieten. Euskararen ezagutzaren diagnosiko datuak eskuetan, idazmena lantzeko bi orduko ikastaroa, euskararen ezagutza maila baxua dutenentzako hastapeneko ikastaroa (ekainean), eta irailean hasiko diren mintzalagun taldeetan parte hartzeko eskaintza egin zizkieten ostalariei. Erantzuna, ordea, ez da esperotakoa izan, eta idazmenean trebatzeko ikastaroa eta hastapenekoa, esaterako, ez dituzte egingo. Egingo ez duten lehen ikastaroa euskara jakin arren idazterako garaian zalantzak izaten dituzten langileentzat zuzendurik zegoen, baina ez dute talde bat osatzeko adina eskaririk jaso. Gauza bera gertatu da euskararen ezagutza maila baxua duten langileentzat prestaturiko ikastaroarekin. Mintzalagun taldeak irailean hasiko dira lanean berriro, eta orduan gogoratuko dizkiete berriz ere ostalariei zeintzuk diren ekimen honen ardatz nagusiak. Azkenik, Goierriko Hitzarako hiru hilabeteko harpidetzak eskaini dituzte doan. Ekainaren 7an hasi ziren banatzen 47 tabernetan eta jatetxetan: 17 Legazpin, 14 Urretxun eta 16 Zumarragan. Banatuko diren ale hauez gain beste [...]
Urola Garaiko udaletako euskara zerbitzuek ostalariei egin dizkieten eskaintzek erantzun «eskasa» izan dute. Proposatu zizkieten lau ikastaroetatik bi ez dituzte egingo: idazmenean trebatzeko ikastaroa eta euskararen hastapenekoa. Arduradunek «balorazio ezkorra» egin dute.
Kanpaina duela hilabete batzuk hasi zuten. Tabernetako eta jatetxeetako langileen euskararen ezagutza eta erabilera neurtzeko inkestak egin zituzten, eta emaitzak aztertu ondoren, maiatzean Urretxuko, Zumarragako, Legazpiko eta Ezkio-Itsasoko ostalariei lanean hasteko eskaintzak egin zizkieten. Euskararen ezagutzaren diagnosiko datuak eskuetan, idazmena lantzeko bi orduko ikastaroa, euskararen ezagutza maila baxua dutenentzako hastapeneko ikastaroa (ekainean), eta irailean hasiko diren mintzalagun taldeetan parte hartzeko eskaintza egin zizkieten ostalariei. Erantzuna, ordea, ez da esperotakoa izan, eta idazmenean trebatzeko ikastaroa eta hastapenekoa, esaterako, ez dituzte egingo.
Egingo ez duten lehen ikastaroa euskara jakin arren idazterako garaian zalantzak izaten dituzten langileentzat zuzendurik zegoen, baina ez dute talde bat osatzeko adina eskaririk jaso. Gauza bera gertatu da euskararen ezagutza maila baxua duten langileentzat prestaturiko ikastaroarekin.
Mintzalagun taldeak irailean hasiko dira lanean berriro, eta orduan gogoratuko dizkiete berriz ere ostalariei zeintzuk diren ekimen honen ardatz nagusiak.
Azkenik, Goierriko Hitzarako hiru hilabeteko harpidetzak eskaini dituzte doan. Ekainaren 7an hasi ziren banatzen 47 tabernetan eta jatetxetan: 17 Legazpin, 14 Urretxun eta 16 Zumarragan. Banatuko diren ale hauez gain beste taberna eta jatetxe batzuetan ere aurkitu ahalko dituzte bezeroek Hitza egunkariaren aleak.
Ekimenak eman dituen emaitzak ikusita, Urola Garaiko euskara zerbitzuek gogoeta egin eta beste asmo batzuk jarriko dituzte martxan, beti ere ostalaritza eta merkataritza euskalduntzera bidean.
Legazpin gehien
Urola Garaiko ostalarien artean euskara maila ezagutzeko egin zuten ikerketan Legazpi izan zen maila onena erakutsi zuen herria. 100etik 69 langilek daki euskaraz hemen. Urretxun eta Ezkio-Itsason egoera antzekoa da (%67 bietan) baina Zumarragan, ordea, maila baxuagoa da. Hemen, arlo honetan lan egiten duten langileen erdiak ere ez dakit euskaraz. Ulertu ere Legazpin egiten da gehien (100etik 75ek), eta Zumarragan gutxien. Euskaraz idatzi eta irakurri, azkenik, Legazpin Urretxun eta Ezkio-Itsason antzeko egiten da (%67).