Zegamako Udalak antolatutako Xabier Azurmendi bekaren bidez, Errege bidea, Santiago bidea: Igartzatik San Adrianeraino liburua idatzi du Isabel Elortzak. Goizean egin du liburuaren aurkezpena Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundian, eta bertan azaldu due...
Ordiziako Mendizaleek, San Donatora antolatu dute hurrengo irteera. Igande goizean izango da, 07:30ean abiatuta. Dorraotik abiatuko dira oinez, eta Unanuera jaitsiko dira. Hurrengo asteko irteera berriz, Oriora egingo dute.
Urola Garaiko udaletako euskara zerbitzuek ostalariei egin dizkieten eskaintzek erantzun «eskasa» izan dute. Proposatu zizkieten lau ikastaroetatik bi ez dituzte egingo: idazmenean trebatzeko ikastaroa eta euskararen hastapenekoa. Arduradunek «balorazio ezkorra» egin dute. Kanpaina duela hilabete batzuk hasi zuten. Tabernetako eta jatetxeetako langileen euskararen ezagutza eta erabilera neurtzeko inkestak egin zituzten, eta emaitzak aztertu ondoren, maiatzean Urretxuko, Zumarragako, Legazpiko eta Ezkio-Itsasoko ostalariei lanean hasteko eskaintzak egin zizkieten. Euskararen ezagutzaren diagnosiko datuak eskuetan, idazmena lantzeko bi orduko ikastaroa, euskararen ezagutza maila baxua dutenentzako hastapeneko ikastaroa (ekainean), eta irailean hasiko diren mintzalagun taldeetan parte hartzeko eskaintza egin zizkieten ostalariei. Erantzuna, ordea, ez da esperotakoa izan, eta idazmenean trebatzeko ikastaroa eta hastapenekoa, esaterako, ez dituzte egingo. Egingo ez duten lehen ikastaroa euskara jakin arren idazterako garaian zalantzak izaten dituzten langileentzat zuzendurik zegoen, baina ez dute talde bat osatzeko adina eskaririk jaso. Gauza bera gertatu da euskararen ezagutza maila baxua duten langileentzat prestaturiko ikastaroarekin. Mintzalagun taldeak irailean hasiko dira lanean berriro, eta orduan gogoratuko dizkiete berriz ere ostalariei zeintzuk diren ekimen honen ardatz nagusiak. Azkenik, Goierriko Hitzarako hiru hilabeteko harpidetzak eskaini dituzte doan. Ekainaren 7an hasi ziren banatzen 47 tabernetan eta jatetxetan: 17 Legazpin, 14 Urretxun eta 16 Zumarragan. Banatuko diren ale hauez gain beste [...]
Aurten, 500 urte beteko dira Noaingo gudua gertatu zela; garai hartako gertakizunak gogora ekarri eta hildakoak omentzeko ekitaldiak antolatu ditu Nabarraldek...
«Hesiak apurtuz» leloa jari diote Ordiziarrock jaialdiaren VIII. edzioari. Hesiak apurtzeko eta ordiziar guztiengana iristeko, gorrek sentitzeko moduko kontzertua eskaianiko du Malagako Funky Punkie Party Clowns taldeak, ostiral gauean. Kontzertu hori herri antzokian izango da, gaueko hamarretan. Astebururako ordea, beste saio batzuk ere antolatu dituzte, tartean, larunbatean gaztetxean egingo dituzten kontzertuak. Malagatik datorren taldea Funky Punkie Party. Bere zuzenekoetan, hainbat sistema erabiltzen ditu gorrengana iristeko. Besteak beste, bibrazio sistema, bluke magnetikoa, interpretea, irudiak, argiztapen berezia eta gorputz espresioa lantzen dituzte. Hamabost laguneko taldea da, eta egiten duten ikuskizunak, musika, antzerkia eta umorea uztartzen ditu. Ikuskizunean, musikarekin batera, bideoklipak ere sartuko dituzte; bideo guztiak euskarazko eta gaztelaniazko azpitituluekin emango dituzte. Ikuskizuna, adin guztietako pertsonei zuzenduta dago. Jaialdiaren antolakuntza lanetan dabilen Urko Ruz de Apodakak azaldu duenez, «Ordiziarrockek mundu guztiarengana iritsi behar zuela konturatu ginen; gorrengana orain arte ez ginen iristen». Pertsona guztiengana iristeko ostiraleko kontzertua «gorrei egokitua» dela aipatu du Ruiz de Apodakak, gorrez gain itsuek eta protesiren bat dutenek ere gozatuko dute kontzertua. Kontzerturako sarrerak herriko tabernetan salgai daude ostiralera bitartean, 5 euroan. Kontzertu egunean, Herri Antzokiko lehiatilan ere izango da sarrerak erosteko aukera. Ostitaleko ekitaldi nagusiaren atariko lanak egiteko, munduko musika instrumentuen erakustaldi didaktikoa egingo dute gaur, D’Elikatuz zentroan. [...]
Ordizian Kirolean asteko egitarauaren barruan, Denboraren kudeaketa eta elikadura osasuntsua izeneko mahai-ingurua egingo dute bihar. Bertan, Piek etxeko Marian Ijurjok eta D’elikatuz zentroko Idoia Noainek parte hartuko dute. Saioa 19:00etan izango ...
25 urtetik gora duten 80 auto inguru iritsiko dira Euskadi plazara, aurreko aldietan baino ''auto gutxiago, baina bereziagoak'' izango omen dira,...