Larraizko ekitaldiaren aurkezpena egingo du bihar Beasaingo Nazioen Munduak
Beasaingo Nazioen Munduak, uztailaren 2an Larraitzen autodeterminazioaren alde egingo duten mosaiko erraldoiaren aurkezpena egingo du bihar. Zubimuzu plazan egingo dute aurkezpena, 19:45ean. Aurkezpenaz gain, Beasaingo Nazioen Munduak taldeko argazkia ...
Beasaingo Nazioen Munduak, uztailaren 2an Larraitzen autodeterminazioaren alde egingo duten mosaiko erraldoiaren aurkezpena egingo du bihar. Zubimuzu plazan egingo dute aurkezpena, 19:45ean. Aurkezpenaz gain, Beasaingo Nazioen Munduak taldeko argazkia ere aterako du bihar, eta beasaindar guztiei dei egin diete Zubimuzu plazara gerturatu eta argazkian ateratzeko.
Nahi duenak, Nazioen Munduko kamisetak ere erosi ahalko ditu bihar Zubimuzu plazan, 18:00etatik 19:00etara bitartean. Uztailaren 2an Abaltzisketako (Gipuzkoa) pilotalekuan egingo duten bazkarirako txartelak Beasainen ere erosi daitezkeela esan dute, Arrano, Batzokia, Baxakana eta Antzizar tabernetan.
Uztailaren 2an goierritar guztiak Larraitzera joateko deia egin diete Beasaingo Nazioen Munduko kideek.