Ordiziako Gaztetxeko kideek salatu dutenez, bart gauean herritarrez jantzitako bi ertzain “inongo identifikaziorik gabe” sartu ziren gaztetxera, musika altuegi zegoela esanez. Hori entzunda, gazteek musikaren bolumena jaitsi zuten, “o...
Hainbat goierritarrek bideoa grabatu dute, uztailaren 2an, Larraitzen, autodeterminazio eskubidearen alde Nazioen Munduak antolatu duen ekitaldira joateko deia eta gonbita eginez. Mosaiko erraldoia egin nahi dute, erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko ...
Lizarrustiko Parketxeak ekaineko igandeetarako antolatu dituen jardueretan azkena jai honetan izango da. Mendi ibilaldia da, artzaintza gai hartuta. Esnaurretako Joseba Intsausti artzainaren azalpenak entzunez ikasi ahalko dira Aralar aldeko jakingarri...
Uztailaren 9an eta 16an Organo Barrokoaren Nazioarteko V. Jaialdia ospatuko da Ataunen, Tourseko San Martin elizan. Hango organoak 250 urte ditu aurten. Uztailaren 9an musika barrokoa egiten duen hiruko taldea ariko da, eta 16an Letizia Romiti italiarr...
Asteburuan jaiak ospatu eta gero, Ataungo Arrondo auzoko bizilagunek gaurko prestatu dute azken jaialdia. 20:00etan kalejira egingo dute, soinujoleekin. 20:30ean auzo afarian elkartuko dira, Rafaelene tabernan. Bertsolariak eta trikitilariak izango dir...
Andraitz saskibaloi elkarteak bi talde berri atera nahi ditu datorren denboraldian. Haurren taldeak dira biak, 1998, 1999 eta 2000 urteetan jaiotakoenak: mutilena eta neskena. Bihar egingo dute lehen entrenamendu saioa, 18:30ean Bikuñan, eta interesa ...
Ordiziako Udaleko Merkataritza eta Turismo Sailak eta Ordizian Merkatari Elkarteak, herriko merkatariei eta ostalariei herriko historia, kultura, ondarea eta baliabide turistikoen berri emateko jardunaldia antolatu dute elkarlanean. Jardunaldiaren helburua merkatariak eta ostalariak Ordiziako «anfitrioi on» izatea da. Horrela, bezero-bisitariei ematen zaien ohiko kalitatezko arretari balio erantsia gehitu nahi diote. Ekimena Ordizian, Ate Irekiak lemapean egingo da. Gainera, Ordizako Azokare n V. mendeurrenean aurreikusten den bisitari gorakada prestatzeko ikastaroa ere izan nahi du ekimen honek. Azokaren V. mendeurrena, 2012an ospatuko da. Jardunaldia astelehen eguerdian egingo dute. 13;00etan D’Elikatuz Interpretazio Zentrora bisita gidatua egingo dute. Ordiziako merkatariek eta ostalariek turismo bulegoa, Goierriko Interpretazio Zentroa eta Elikadura eta Gastronomiaren Interpretazio Zentroa ezagutzeko aukera izango dute. Ondoren, bisita gidatua egingo dute kasko historikoan. Jardunaldian parte hartuko dutenek, bazkaria izango dute 14:30etan. Zubibi jatetxean elkartuko dira otordua egiteko. Ordizian elkarteko kideek 15 euro ordaindu beharko dituzte, eta gainerakoek 20 euro. Ordizia, oporretan ere irekita D’Elikatuz Zentroak eta ostalariek uztailerako eta abuzturako beste ekimen bat ere antolatu dute. Ordiziako tabernetan D’Elikatuz Zentroko sarrera aurkezten duenak, pintxo bat doan dastatzeko aukera izango du. Astezteazkenetan, Ordiziako azokaren jatoria eta bilakaera azaltzen duen bisita gidatuak antolatu dituzte. Bisitak, goizeko 10:00etan hasiko dira eta doakoak izango dira. Bisita horietan, azokari [...]
Ekain Mendizabal preso politiko ordiziarra gose greban dago ekainaren 20tik. Frantziar estatuan zegokion sei urteko kondena ekainaren 30ean beteko du, eta Frantziatik kanporatzean, Espainiako Polizia Nazionalaren esku gera daiteke. Hori salat...
Zaldibian bizirik iraun duen Alamartxo ohitura gaur arratsean gorpuztuko dute, ohitura den bezala San Joan bezperako suarekin hornituta. Arratsaldean 18:30ean hasiko da egitaraua, eta gauera arte jarraituko du festa giroak Zaldibiako plazan. Herriko txistulariak kalean barrena ibiliko dira aurrena, kalejirarekin festarako deia zabaltzen. 19:00etan Xapre eta Furrielaren txanda izango da; herriko trikiti-pandero jotzaile bikoa ere kalerik kale ibiliko da. Alamartxoko ohiturari eutsiz, ardo eta sagardo barrika bana irekiko dituzte, 19:30ean, plazan. Tragoxka batzuk hartu ondoren, 21:00etan herri afaria izango da. Alamartxo festa bera 22:30ean hasiko da. Iztueta dantza taldeko haurrek eta gaztetxoek saioa egingo dute. Ondoren San Joan sua piztuko dute, ikuskizunean parte hartzen duten partaideek eurek. Beste inork ez diezaiola su eman eskatu dute antolatzaileek. Eskolan ikasturte bukaera Garaiari dagokion bezala, Lardizabal herri eskolak ere bukatu du ikasturtea. Oporretara alde egin aurretik, kurtso amaierako festatxoa egingo dute gaur, goizean hasi eta eguartera. 10:00etatik aurrera jolasean aritzeko hamaika jarduera ipiniko dizkiete eskola-umeei, ikastetxean bertan. Bazkalondoan, 14:30ean, ikuskizuna izango da Resti pilotalekuan. Gelaka banatuta, ikasle talde bakoitzak prestatu duen ikuskaria eskainiko du, guraso, aitona-amona eta gainontzeko herritarrentzat. Haurrentzat ezezik, Zaldibiako adinekoentzat ere antolatu dute irteera bat, ekainaren 29rako, datorren asteazkena. Ibilaldia eginez Larraitzera joango dira, goizean abiatuta, egun pasa. Beti Gazte [...]
Altzagan San Joan bezperako suaren inguruan festatxoa antolatu du Udalaren Kultura Batzordeak, gaur gauerako. Giroa jartzeko, lehenik, 20:30ean sardina erreak jateko aukera izango da, baita hirugiharrea eta txorizoa ere; edateko, sagardoa. Helduak 5 eu...
San Joan bezperako ospakizuna janzteko, Gaintzako Udalak herri afaria antolatu du gaurko. On-Bide elkartean izango da oturuntza, 21:00etan hasita. Izena astearterako eman behar zen; helduaren otorduarena 7 euro da, haurrena doan. Sua piztuko dute ondor...
Azentzio jaiak ospatu zituztela hiru aste bete direnean, Legorretan aste honetan beste bi jai egun izango dituzte. Gaur, Goierriko gainontzeko herri guztietan bezala, San Joan bezpera egitarau osotuarekin igaroko dute, arratsalde partean. Etzi, berriz, herrian estimu handia duen Korpus eguna ospatuko dute, antzina herri guztietan oso zabaldua zegoen festaldiaren aztarren bakarrenetakoari legorretarrek sendo eusten baitiote. Urteko egunik luzeenaren eta udaren etorreraren jairako arratsalde osoan jarri ditu Udalaren Kultura Batzordeak ekitaldiak, gaurko. 18:00etan pilota erakustaldiarekin hasiko da giroa berotzen; pilota eskolako haurrek jokatuko dute. Iluntzean, 20:00etatik aurrera, Udalak ardoa jarriko du. Bien bitartean Solano musika eskolako trikitilariak jardungo dira musikarekin, erromeria giroan. San Joan sua 21:00etan piztuko dute. Elekun abesbatzak eta Irrintzi Alai dantza taldeak parte hartuko dute. Azentzioetan udaletxeko balkoian egon zen Gizon Pikua sutan erreko dute gero. Bestetik, udalak eskainitako ardoarekin batera, herriko dantza taldearentzat dirua biltzeko sardina erreak ere salduko dituzte. San Joan gaua trikitilariekin luzatuko dute gero. Korpus, bigarren festak Tradizioari eutsi izateaz gain, legorretar askorentzat urteko festa onena ere bada Korpus egunekoa. Larunbatean, etzi, jardunaldi betea izango dute, beraz. Ehunka lagunek parte hartu ohi duten krosa jokatuko da goizean, eta arratsaldean ardoak dastatzeko lehiaketa herrikoia, 22. aldia du aurten. Hainbat ardo mota itsu-itsuan dastatu, eta haien [...]