Elkarretaratzea Urretxun.
Madrilgo Auzitegi Nazionalean gaur hasi duten
Bateragune auzia salatzeko elkarretaratzeak egin dituzte gaur goizean Euskal Herriko udaletxeen atarietan. Auzi honetan zortzi pertsona epaituko dituzte, besteak beste Arnaldo Otegi, Txelui Moreno edota Rafa Diez. Eleak plataformak deitu ditu protestak, eta Bilduk bat egin du hauekin. Hala, Goierriko udaletako ordezkari ugari izan dira kontzentrazioetan.
Urretxuko alkate Oihane Zabaletak esan duenez, “Bilduk bat egin du protestarekin. Bide demokratikoak eta politikoak proposatzen ari ziren pertsonak epaitzen hasi dira. Epaiketa bidegabea dela salatu nahi dugu guk ere, eta ez dugu auzi koherente bat bezala ikusten”.
• Epaiketaren jarraipena:
Berria.info
• Informazio gehiago:
Eleakmugimendua