Gazte urretxuar baten aurkako epaiketa atzeratu egin dute
Gaur goizean 29 urteko gazte urretxuar bat epaitu behar zuten Donostian, 2008ko irailean emandako gertakari batzuei lotuta. Hala ere, auzitegian izandako prozedura akats bat medio, epaiketa atzeratu egin diote.
2008ko irailean Ordiziako saihesbidean ertzainek «geldiarazi, kolpatu eta atxilotu» egin zutela salatu zuen gazteak. Bi orduz egon zen atxilotuta. Ertzainei eraso egitea leporatu zioten gero.