Larunbatean Larraitzen egingo duten mosaikoan parte hartzera gonbidatu dituzte herritarrak
Nazioen Munduko Beasaingo taldeko kideek, larunbatean, Larraitzen, egingo den erabakitzeko eskubidearen aldeko mosaikoan parte hartzera gonbidatu dituzte herritarrak. Bi mila pertsonek irudi ezberdinak osatuko dituzte larunbatean Txindokiren magalea...
Nazioen Munduko Beasaingo taldeko kideek, larunbatean, Larraitzen, egingo den erabakitzeko eskubidearen aldeko mosaikoan parte hartzera gonbidatu dituzte herritarrak. Bi mila pertsonek irudi ezberdinak osatuko dituzte larunbatean Txindokiren magalean, Euskal Herri osora eta mundu osora autodeterminazio eskubidearen aldeko aldarria zabaltzeko. Mosaikoan herritarrak izango dira protagonistak, eta horregatik, beasaindarrei deia egin diete “aldarrikapen koloretsuan” parte hartzera.
Larunbatean, 10:30ean hasiko dira mosaikoak osatzen. Hainbat irudi osatu ondoren, Gero eta Argiago jaialdiak Abaltzisketan jarraituko du. Pilotalekuan bazkari herrikoia egingo dute, eta ondoren kantua, txaranga, musika, bertsolariak… egongo dira jaialdiari jarraipena emateko. Bazkarira joateko txartelak, Arrano, Batzoki, Basakana eta Antzizar tabernatan daude salgai.
Larunbatean Larraitzera eta Abaltzisketara joateko deia egiteaz gain, taldeko argazkia ere atera dute Beasaingo Nazioen Munduko kideek.