Santa Isabel jaiak hastera doaz. Jaietako egitaraua gero eta gehiago zabaltzen badute ere, festak, ofizialki, bihar hasiko dira Zumarragan. Egitarauak berrikuntza berezirik ez badakar ere, aurreko urtearekin alderatuta, aldaketa nabarmenena Antioko egoera da, interpretazio zentroko lanak hasita baitaude. Lanen hasierak Santa Isabel eguneko, herri bazkarian parte hartu ohi duten zenbait koadrillei eragin die. Hala eta guztiz ere, udalak bilerak egin ditu koadrillekin eta beste toki bat bilatu die. Ingurua aldatuta egongo bada ere, erromeria izango da Antion; urtero bezala, hori izango da Zumarragako jaietako gailurra. Egitarauari dagokionez, berritasun azpimarragarriena Eraldatzen elkarteak eta Irrintzi dantza taldeak egindako elkarlanari esker, berdintasunaren kultura arteko jaialdia izango da. Uztailaren 3an, goizean irekiko dituzte artisautza postuak, bertako zein kanpoko artisauek parte hartuko dutelarik: Aspace, Hare Haizeak sahararren artisautzak jarriko ditu, Legazpiko Goienetxe zentroa, Juan Elgarresta abarka-egile gabiriarra eta Maider eta Bixen Uli artisau zumarragarrak, besteak beste. Bilbotik ekarriko dituzte Afrikako artisautzak. Izan ere, kontinente afrikarrak presentzia nabaria izango du jaialdian. Musika eta dantza uztartuta, Afrik&blai perkusio eta dantza taldea eta Artexivu afrikar dantza taldea izango dira Lurra, Irrintzi, Boreal, Jose Mari Orbegozoren taldea eta Cañizalesetik (Zamora) etorriko den emakumezkoen dantza taldearen bidelagun. Bihar, Urretxun eta Zumarragan berriki sortutako kantujira taldea kaleetan izango da jaiei hasiera [...]
Zumarragako Santa Isabel jaiak direla eta, autobus zerbitzu berezia egongo da Legazpitik. Uztailaren 1ean eta 2an, ostirala eta larunbata, gauez, ibiliko da autobus hau.. Ordu erdiz behin irtengo da autobusa, bai Legazpitik eta bai Zumarragatik, 23:30...
Antioko zelaietan interpretazio zentroaren lanen hasierak ekarriko du aurten jaietako aldaketarik handiena, Santa Isabel egunean; egitarauan dagoen berritasuna berdintasunaren kultur-arteko jaialdia da....
Garagardo txuria, horia, gorria, iluna, beltza, alkoholik gabea eta aurten, aurrenekoz, zeliakoek edan dezaketen garagardoa dastatzeko aukera izango da Ordizia Rugby Elkarteak antolatutako XII. Garagardo Ferian. Gaur arratsaldean, 18:00etan, zabalduko dute feria Beti-Alai pilotalekuan, eta gauerdian itxiko dute. Bihar eta etzi ordutegi bera izango du, baina igandean 13:00ean irekiko dute eta 23:00etan itxi. Jaian, gainera, bazkariak ere emango dituzte antolatzaileek. Ekonomiarentzat ez dira garairik onenak, eta azokara hurbiltzea da, antolatzaileek diotenez, herritarrek Ordizia Rugby Elkarteari laguntzeko duten modurik eraginkorrena. Txerri ukondoa, saltxitxak, oilaskoa, kalitate goreneko 28 garagardo marka, postreak eta kafea. Ohiko eskaintzari eta egiturari eutsiko dio aurten ere garagardo feriak, eta berritasun nagusia prezioetan dago: garagardo pitxarrak lau euro balioko du, eta menu osoak 25 euro. Garagardo aukera ere zabaldu egin dute, eta iazko 26 marketatik aurtengo 28ra pasa dira. Haziz doan topalekua Aitor Araña klubeko presidenteak ondo gogoan du nola hasi ziren feria antolatzen: «Klubak dirua behar zuen, eta horretarako hasi ginen antolatzen. Ordura arte Donostian eta Tolosan soilik antolatzen zen, eta gu izan lehenak ekitaldi hau Goierrira ekartzen». Arañak nabarmendu du borondatezko lana ezinbestekoa dela feria egin ahal izateko: «Kadeteak eta jubenilak muntaian aritzen dira, eta haien gurasoak, talde nagusietako jokalariak eta hainbat zaletu garagardoa eta janaria [...]
Santa Isabel jaiak hasi ez badira ere, haurrentzako ekintza ugari daude asteburuan hasi eta aste guztian zehar; haur parkeak gaur izango...
Frantziako Fresnes espetxean 2006. urtean geroztik preso egon ondoren, gaur arratsaldean, 15:45 aldera, utzi dute aske Ekain Mendizabal ordiziarra. Frantziako justiziak jarritako zigorra bete eta gero, Paristik Madrilera eraman dute gaur Mendizabal. Ma...
Uztaila Kulturala egitarauaren barruan bihar Kontsumo Arduratsuaren Eguna ospatuko dute Legazpin. Goizean, 10:00etatik 13:00etara, Euskal Herria plazan: Bidezko Merkataritzako produktuak erosteko eta dastatzeko aukera egongo da Legazpiko Garaguneak azo...
Gaur arratsaldean, Korpus zortzigarren eguna, Oilar jokoa egingo dute Legazpin. 19:00etan hasiko dute jolasa, Euskal Herria plazan. Mendez mende, etenik gabe mantentzen dute ohitura hau Legazpin. Kultura zerbitzutik azaldu dutenez, “Joko hau da mantendu zaigun garai bateko Korpus Zortzigarreneko jai giro eta egitarauaren adierazle bakarra: egun horretako alarde, suziri festa, dantzarien emanaldi eta abarrak desagertuz joan baitira urteen poderioz”. Ez ordea, Oilar Jokoa. Jokoaren nondik norakoa ilun samarra da. “Batzuk “antzar jokoa” bezala, gure hau ere, Europatik ekarria eta gure herrietan XVIII. mendean zabaldua izan zela diote. Besta batzuk aldiz, joko hauek aurretik ere izan zirela baieztatzen dute”. Dena den, XVIII eta XIX. mendeetan hain hedatua zen joko hau dagoeneko desagertu da herriko plazetatik eta Legazpi da ohitura hori oraindik mantentzen duen herri bakarrenetakoa, bakarra ez bada. Jokoa honela egiten zen: Herriko plazan, Udaletxe parean, sokaz markaturiko bide bat egiten zen pasillo moduan, eta bide horren punta batean oilar bat jartzen zen kaxa betan barruan. Kaxari zulo bat egiten zitzaion goialdean eta oilarraren burua ateratzen zen zulotik. Pasilloaren besta puntan, lehiakidea jartzen zen, begiak estalirik eta sorbaldan ezpata zuen gaztea, agintariaren aginduarekin bat oilarraren bila abiatuko zena. Zailtasun gehiago izan zezan, bidea zig-zagean markatzen zen eta gazteak soka ukitzen zuen [...]
zingizango.com• San Juan jaiak ospatu dituzte asteburuan Telleriarten. Auzotarrentzat eta bisitarientzat ekitaldi ugari izan dira, tartean herri kirol apostuak ere. • Ikusi galeria •
Martxoan egin zen taldea osatzeko lehendabiziko bilera, eta Eitzagako jaietan egin zen lehendabiziko saioa, Santa Isabel jaietakoa bigarren hitzordua izango da....