Kepa Solana eta Juani Delgado euskal preso politikoak etxetik urrundu egin dituzte. Asturiasko Villabona espetxean aurkitzen ziren biak eta Solana Lugora eraman dute eta Delgado, berriz, Salamancara. Legazpiko zingizango.com webguneak eman du Solana et...
Caf enpresatik jakinarazi dutenez, Txilerako beste 12 tren egingo ditu enpresa beasaindarrak, eta tren bakoitza 9 bagoiz osatuta egongo da. Santiago hiriburuko metrorako egingo ditu trenak, 2007an lortu zuen kontratua handituz. Orain lau urteko kontrat...
Santa Ana jaiak direla eta, Goierrialdeako autobusen geltokietan aldaketak izango dira Beasaingo noranzkoan. Tximista, Gudarien Etorbidea, Ordizia eta Urdaneta 40 pareko geltokiak ez dira erabilgarri egongo, eta autobusa Otegi-Enean hartu beharko da. B...
Euskadin egingo den nazioarteko VI. txapelketa izango da Eiztagako tiro zelaian asteburuan; tiratzaileak Euskal Herria, Espainia, Ingalaterra, Irlanda, Frantzia, Portugal, Hungaria...
Francisco Garmendia Aiestaran lazkaotarraren izena plaza bat jarri dio New Yorkeko udalak. 1947an Gasteizen apaiztu, eta New Yorkera 1964an iritsi zen; han bizi izan zen 2005ean hil zen arte, apaiz lana Bronx barrutian eginez batez ere. 1986-2001 aldia...
Ataungo Tourseko San Martin elizako organo barrokoa ardatz hartuta bi asteburutan gauzatuko den Organo Barrokoaren Nazioarteko V. Jaialdiak larunbatean izango du bigarren kontzertua. Letizia Romiti italiar organo-jotzailearen saioarekin. Etzi 20:00etan...
Urte hauetan guztietan klubari laguntzen ari diren babesle txiki eta handiei eskerrak emateko, eta Paul Healy kirol zuzendaria eta Gorka Nuñez kirol prestatzaile fisikoa aurkezteko ekitaldia egin zuen atzo Ordizia Rugby Elkarteak Olaberriako Castillo Hotelean. Mezu argia eman nahi zuen Aitor Araña klubeko presidenteak; betiko kirol balioei eutsiz lanean jarraituko dutela, eta bidean topatzen dituzten gabeziei aurre egiteko hobetzen saiatzen ari direla. «Aurrera egin beharra dago, hobetu egin nahi dugu, gure proiektua ez baita datorren denboraldiari begirakoa soilik, gure proiektua aurrera begirakoa da. Gure asmoa ahal dugun gorenean egotea da» . Healyren eta Nuñezen fitxaketekin helburu jakin bat lortu nahi du klubak, Arañak dioenez. «Harrobiko jokalari gehienak ohorezko mailara iristea nahi dugu. Klubak horra iritsi ahal izateko erremintak jarri ditu, eta tresna horiek fisikoki prestakuntza hobea izatea eta alderdi teknikoa hobetzea dira. Hortik aurrera jokalarien lana da tresna horiek erabiltzea». Jokalarien helburua «profesionalen moduan jokatzea» izan behar duela dio, «baina trukean ezer jaso gabe». Teknikariak lanerako gogoz Paul Healy eskarmentu handiko entrenatzaile eta kirol zuzendaria da. Besteak beste, Frantziako Top 14 ligako Stade Francais eta Uruguaiko selekzioa zuzendu ditu, eta azken urteetan goi errendimenduko zentro batean aritu da lanean bere herrialdean, Australian. «Hiru urterako fitxatu dut, eta lanerako eta irabazteko [...]
Julen Auzmendi legazpiarrak argazki erakusketa jarri du Ezkiaga auzoko Aterpe tabernan. Argazkigintzarako duen zaletasunak bultzatuta, inguruan zituen elementuei argazkiak ateratzen hasi zen, elementu horiek berari sortzen zizkioten sentsazioak besteei...
Beasain eta Real Sociedad futbol taldeek partida jokatuko dute etzi Loinatz futbol zelaian. Aurredenboraldiko lehen partida izango da bi taldeentzat, eta 18:00etan hasiko da. Sarrerak aurrez erosi nahi dituztenek, Beasaingo Seguros Bilbaoren egoitz...
Plaza Nagusiaren behe aldean, Kutxaren egoitzaren aurrean, jarriko du aurten tonbola Goierriko Bertso Eskolak Ordiziako Santa Ana jaietan. Uztailaren 17, 18, 20, 23, 24, 25, 26 eta 27an zabalduko dute, 18:00etatik 02:00ak arte. Ohi bezala, sari oparoak...
Zaldibiako Txamarretxe auzune zaharra dantzarekin lotuta dago, ezinbestean. Inguruko Kanpandegi kale-etxean jaio, eta auzoko plazatxoko Aztiriagan bizi eta hil zen Juan Inazio Iztueta idazle eta dantzari ospetsua (1767-1845). Gaur egun auzoan bueltatxo bat egitea nahikoa da zaldibiar ezagunenetarikoari dioten kultuaz eta oroimenaz jabetzeko. Oroitarri, plaka eta idatzi ugari daude Txamarretxeko etxeen hormetan. Lauzpabost etxe dira, plazatxo baten bueltan, baina historia mamitsua duena. Urteko festa larunbatean ospatuko dute bizilagunek. Arratsean hasiko dute egitaraua, herriko Iztueta dantza taldearen emanaldiarekin, nola ez. Auzoko beste dantzari iaio baten berri ere ematen du Iturritza etxeko inskripzioak: Iztuetaren jarraitzaile izan zen Jose Antonio Olano 1821ean jaiotako tokia da. Iztuetaren heriotzaren mendeurrenean udalak Iztueta Plaza izendapena eman zion Txamarretxeko zabalune bati, 1945ean jarritako beste plaka batek dioenez. 1929koak bi oroitarri daude: Eusko Ikaskuntzak Gipuzkoako dantzak liburuaren egileari gorazarre egin zionekoa, eta Olanoren jaioetetxean udalak jarritakoa. Donostiako Goizaldi elkarteak Iztuetaren jaiotzaren bigarren menduerrenean, 1967an, eskaini zion beste oroitarri bat. Artzainak eta errekarderak Zaldibiako pertsonaia ospetsuen sehaska eta museo bizi izateaz gain, auzoaren izenak ere iradokitzen du Txamarretxeren izaera: zamarra-etxe izenetik datorkio deitura Goiko Kaleren buruko etxe multzoari, antza denez garai batean zamarrak eta kapusaiak egiten zituztelako Elosegi-Enea etxean, agiri zaharrek diotenez. Artzaintzari estu lotuta dago, ez baita alferrik [...]
Zaldibiako Udalak sortu dituen bost udal batzordeetan izena emateko epea zabalik dago hilaren lehenetik. Bihar, ostirala, bukatuko da, eta udaletxean eman behar dute izena interesatuek. Kultura, Hirigintza, Zerbitzuak, Ingurumena eta Parte-hartzea Sust...
Uztailaren 23tik 25era izango da irteera, Aigüestortes i Estany s. Maurici Parke Nazionala ezagutzeko aukera eskainiko duena; izena emateko epea jada...
Segurako Erdi aroko II. Aste Kulturalaren barruan, Segura Bere Erroetan Murgilduz DVD berria aurkeztu zuten asteartean Plaza Zaharreko Lagunek. Grabazio horretan Segurako Erdi Aroko Festaren momenturik ikusgarrienak biltzen dira. Aurten argitaratutak...
Bere egunerokotasuna kirolari lotuta egotetik, politikara lotuta egotera igaro da. Izan ere, Bilduko hautagaia Beasaingo alkate izendatu zutenetik Koldo Agirreren (Beasain, 1985) eguneroko lanak aldatu egin dira; baina lan berrian ere, «ilusioz eta aurrera egiteko gogoz» dago. Hilabete igaro da alkate izendatu zintuztenetik. Nola joan dira lau aste hauek? Poliki politiki lan berrira ohitzen ari naiz. Teknikariekin bildu, udala nola dagoen ikusi, presazko gaiak aurrera atera… Politikariak aldatzen gara udaletxean, baina teknikariak ez, eta bertan dagoen lana aurrera atera behar da. Orain arte lehenengo osoko bilkurari begira aritu gara lanean, eta orain herri mailan hasi beharko dugu. Alkate izendatu zintuzten egunean bertan hasi behar izan zenuen lanean, herriko festetan. Sari banaketak, ezkontzak, aurkezpenak… egin ditut, eta uda garaia izanda, ekintza ezberdin asko dago, San Joan dela, Arriarango festak… Ekintza horietan guztietan bakoitzari dagokion presentzia ematen saiatu gara. Nola ikusten zara lanpostu berrian? Lan berri bat da, eta erantzukizun handia eskatzen duena. Egunerokotasuna aldatzen da, baina taldekoen eta udaletxeko teknikarien laguntzak, eta kalean jasotako animoek, aurrera egiteko indarra ematen dute. Momentuz behintzat, ilusioz eta aurrera egiteko gogoz nago. Herritarrak udalera gerturatzeko beharra azpimarratu duzue. Hasi al zarete aldaketarik nabaritzen? Horrek luze joko du, baina lehen pausoak ematen hasi gara. Osoko bilkurak [...]