Bertso Eskolak tonbola jarriko du aurten ere

Plaza Nagusiaren behe aldean, Kutxaren egoitzaren aurrean, jarriko du aurten tonbola Goierriko Bertso Eskolak Ordiziako Santa Ana jaietan. Uztailaren 17, 18, 20, 23, 24, 25, 26 eta 27an zabalduko dute, 18:00etatik 02:00ak arte. Ohi bezala, sari oparoak...

Plaza Nagusiaren behe aldean, Kutxaren egoitzaren aurrean, jarriko du aurten tonbola Goierriko Bertso Eskolak Ordiziako Santa Ana jaietan. Uztailaren 17, 18, 20, 23, 24, 25, 26 eta 27an zabalduko dute, 18:00etatik 02:00ak arte. Ohi bezala, sari oparoak izango dira jokoan (urdaiazpikoak, iberiko-sortak, kafe-makinak…) eta zozketa bereziak ere egingo dituzte. Txartelak euro batean egongo dira salgai, eta bildutako dirua bertso eskolari laguntzeko izango da.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa