Adelaida Prieto eta Jose Ramon Ibeas• Adelaida Prieto eta Jose Ramon Ibeas 36ko Gerrako biktimen senitartekoak dira. Prietoren amonak hamabi senitarteko galdu zituen; Ibeasek, berriz, amona bera galdu zuen. Adelaida Prieto (Legazpi, 1949) eta Jose Ramon Ibeas (Irun, 1934) 36ko Gerran hildako pertsonen senitartekoak dira. Prietoren amonak 12 senide galdu zituen, eta Ibeasek, berriz, amona bera galdu zuen. Bien familiek, elkar ez ezagutu izanagatik ere, bide bertsua jarraitu zuten deserrian, lehenago Frantziar Estatuan eta Gero Katalunian. [Adelaida] Zure amonak 12 senitarteko galdu zituen 36ko gerran… Prieto: Josefa Zufiaurre zen nire amona. Gerran galdu zituen zuzeneko senitartekoak 12 dira. Bi anaia galdu zituen, Eloy eta Isidro. Eloy guduan hil zen, baina Isidro ez, nahiz eta historiak hori dioen. Loiolako koartelera joan zen, anaia han zegoela esan ziotelako. Koartelean sartu egin nahi izan zuen, baina ez zion utzi. Sarreran bertan metrailatu zuten. Amona, haurdun joan zen ihesi, nire amarekin eta beste haur txiki batekin. Haurra gaixo hil zen, Frantzian. Espero zituen bikiak ere galdu egin zituen. Obus baten leherketak nire ama harrapatuta utzi zuen. Emakume bat bere gainera bota zen, eta bizitza salbatu zion. Amonak, ordea, bere alaba hil zegin zela uste zuen eta andrea gainean zuenez, ez zuten nire ama aurkitzen. [...]
20:00. Sukaldaritza lehiaketa herrikoia. 22:00. Playbacka. Ondoren. Elortza anaiak trikitilariekin erromeria.
Boxeoaren zaleek urteroko zita dute asteburuan. Izan ere, Boxing Ciclo Club elkarteak Ordizia Sutan jaialdia antolatu du ostiral gauerako. Aurten ere, jaialdi betea antolatu dute eta boxeolari profesional eta neo profesionalekin batera, kick boxing eta vale tudo erakustaldiak ere izango dituzte. Aurtengo berrikuntza, ordea, emakumeen arteko borrokaldia izango da. 23:00etan izango da, Beti Alai pilotalekuan. Aurtengo jaialdiak, boxeo lehia profesional bat, neo profesional mailako hiru, beste hiru kick boxing borrokaldi eta vale tudo erakustaldia izango ditu. Profesional mailan, Guga eta Nicky boxeolariak ariko dira. Guga Nathisvilli ezaguna da Ordizian, iazko jaialdian ere parte hartu baitzuen, artean ordea, neo profesional mailan. Antolatzaileek azaldu dutenez, «borroka ikusgarria» eskaini zuen gainera. Georgiar jatorria badu ere, KO Verdun taldean ikasitakoa da. Parean Nikolai Nicky Zabalovsky izango du. Hau ere jatorriz ekialdekoa bada ere, Paco Buenoren eskolan hezitakoa da, Donostian. Ordizian egingo du debuta. Edizio honetako berrikuntza nagusia emakumeen arteko borroka izango da, Ordiziako jaialdian aurreneko aldiz, bi emakume ariko baitira aurrez aurre. Contact taldeko Ana Isabel Sordo eta Verdum elkarteko Lurdes Nuñez izango dira Ordizian. Kick boxingean berriz, Kuraia, Contact eta Talka elkarteetako lau boxeolari ariko dira. Vale tudoan, Mikel Kortes donostiarrak Jean Tourouch frantziarraren kontra jokatuko du. Sarrerak salgai daude Jaialdirako sarrerak dagoeneko [...]
Ordizian errugbiaren inguruko zaletasuna urtez urte zabaltzen ari da. Orain arte partidak ikustera joan diren zaleek, zelaira atera eta jokatzeko aukera ere izango dute aurten, izan ere, Rugby Tokata txapelketa herrikoia antolatu dute aurreneko aldiz. ...
Gipuzkoako Ur Kontsortzioak jakinarazi du uztailaren 15etik hilaren 30era bitartean kobratuko diela Ataungo zergadunei uraren, arazketaren eta saneamenduaren tasa. Aurtengo bigarren hiruhilekoari dagokion zenbatekoa ordaindu behar da hamabostaldi honet...
Bildu koalizioak lehen batzarra gaur egingo du, Lazkao mailan, 19:00etan hasita. Udal batzordeen osaketa eta irizpide orokorrak izango dituzte hizpide. Deialdia irekia da, herritar guztiei zuzendua.
Udazkenean bildutako sagar uztatik ateratako sagardoa puntu-puntura iritsi da. Udaberrira bitarte barrikan ondu, botilatu, eta zentzumen guztiak betetzeko lain gorputz hartu du dagoeneko. Baita Zaldibian ere. Ohitura handia dago etxeetan sagardoa bertan egiteko, eta langintza hori baliatuz herritar gehiagori eskainiko die Zubi-Buru elkarteak herrian ekoitzitako sagardoa dastatzeko aukera, urteroko legez. Etzi, ostirala, sagardo lehiaketa herrikoia izango da, elkartean. Afaria egingo dute aurrez txartelak erosi dituztenek, eta etxean sagardoa egin eta lehiaketan parte hartu nahi duten zaldibiarrek aurkeztutako edariak probatuko dituzte. Puntu gehien biltzen duenak jasoko du Zaldibiako sagardo onenaren egile izatearen ohorea, bestelako saririk ez baita egoten. Zaldibiako hamar bat etxetatik eramango dituzte sagardoak, etzi, Zubi-Buru elkarteko zuzendaritza batzordeko kide Lierni Irastortzak aurreratu duenez. «Urtero egin ohi dugu lehiaketa hau herriko sagardogileen artean. Jende askok egiten du Zaldibian sagardoa, etxerako. Herritarren aldetik ere harrera ona edukitzen du lehiaketak, mahaiaren bueltan elkartu eta dastatzeko», esan du Irastortzak. Afari txartelak salgai Elkartearen jangela bete-bete egingo da. Afaltzera joan nahi duenak txartela erosi behar du aurretik. Arreserenean, Joxepanen eta Uriko tabernan utzi dituzte elkartekoek, saltzeko. 15 euro ordaindu behar da. «60-70 txartel atera ditugu. Jendeari asko gustatzen zaio ekitaldi hau». Bihar arte utziko dituzte, lehenago agortzen ez badira. Ostiralerako plana xumea bezain goxoa [...]
Bihar eguerdian, Ilinti merkatari elkartearen fidelizazio txartela aurkeztuko dute Legazpin. Prentsa agerraldia 14:30ean zen egitekoa, baina azkenean 12:00etara aurreratu dute. Udaletxeko batzar aretoan aurkeztuko dute Legazpiko dendetan erosketak egit...
Beasaingo CAF enpresak San Pauloko metrorako (Brasil) 26 tren egiteko kontratua lortu du. Tren bakoitzak sei bagoi izango ditu, eta denak tren ekoizleak Brasilen, Hortolandian, duen lantegan egingo dituzte. Trenak 276 milioi euroren truke saldu ditu. ...
Abuztuaren 6an, Navarreten (Errioxan) izango dira, eta irailaren 3an Zaragozan (Aragoi) egingo den Nazioarteko Folklore jaialdian hartuko dute parte.
Lizarrustiko Parketxeak bihar, osteguna, Akait Txikiko kobara espeleologia irteera antolatu du. 09:00etan irtengo da taldea (9 euro da pertsonako), eta 13:30ean izango da itzulera. Aldagarria, ura, hamaiketakoa eta esku-argia eraman behar du norberak. ...
Herriko festa nagusiak abuztutik irailera aldatu zituztela urte batzuk badira Itsasondon. Iraileko hirugarren asteburua hornituko dute ekitaldiz, agorraren 16tik 18ra. Zaindariaren data ere ez dute ahaztu, ordea, eta Andre Mari egunerako ere prestatu d...
Gizon ezaguna zen Zumarragan, batez ere, Andra Mari Jasokundekoaren elizan egindako lanagatik eta Antzinako Ama txistulari elkarteko sortzaile izateagatik batez ere....