Ordiziako Majori kiroldegia kudeatzen zuen Igeriketa Lantzen enpresarekin zuen kontratua bertan behera uztea erabaki du Ordiziako Udalak. Atzo arratsaldean egin zuen Majoriko administrazio kontseiluak gaiari buruz hitz egiteko bilera, eta kontseiluak aho batez erabaki zuen kontratua etetea. Uztailaren azkenaz geroztik hartzekodunen lehiaketan sartua dago Igeriketa Lantzen enpresa, galera ekonomiko handiak dituela argudiatuta. Egoera ikusita, udalak kontratua eten du, eta orain duen helburu nagusia kiroldegiaren zerbitzuei eustea da. Igor Eguren alkateak eta Juan Mari Gereñu kiroletako zinegotziak eman dute gaur erabakiaren berri. Udal arduradunek argi utzi dute Igeriketa Lantzen enpresaren egoera ekonomikoak ez duela lotura zuzenik Majori kiroldegiaren kudeaketarekin. “Beste arrazoi batzuengatik sartu da Igeriketa Lantzean hartzekodunen lehiaketan”. Enpresaren ordezkariei erabakiaren berri eman ondoren, langileekin bildu ziren atzo udal arduradunak. Egurenen arabera, orain arteko lan baldintza eta soldata berarekin jarraitzeko proposamena egin zieten langileei, eta langileek harrera ona egin zieten proposamenari. “Hainbat enpresarekin hitz egiten ari gara, eta enpresa horiei eskaintzen ari garena da kudeaketa hori egun dagoen lan-talde berarekin hartzea. Hori da itxiko duguna, argi eta garbi utzita baldintzak horiek direla”. Administrazio Kontseiluak sei hilabeteren buruan erabakiko du zein izango den kiroldegia kudeatzeko eredu berria, eta bien bitartean, “kiroldegiak egun bakar batean ateak itx ez ditzan” lan egingo du udalak. [...]
Zegamako Amezti Mendi Elkarteak bi irteera antolatu ditu irailerako. Igande honetan, hilaren 11n, eta irailaren 18an. Igande honetan etxetik gertu ibiliko dira Zegamako mendizaleak. Lizarrustiko gainetik abiatu, Altzolatik pasatu eta Larraitzen amaitu...
Asteburu honetan Agorreko Santikutz festak ospatuko dituzte Legazpin. Ostiral goizean hasiko dituzte ekintzak, eta igandean amaitu, Lakiolako erromeriarekin. Festek urteroko egitura aurkeztuko dute, baina edukietan berrituta. Hala, garai bateko jolasekin hasiko dituzte jaiak ostiral goizean. 20 jolas eskainiko dituzte aukeran, zirko jolasekin eta jolas erraldoiekin. Adin guztietarako jolasak direla esan dute antolatzaileek. Festen lehen egunak aukera gehiago eskainiko ditu, ordea. Ormazarreta zalditegiko arduradunek zaldi erakustaldia eskainiko dute eguerdian, eta animalia erakustaldiekin jarraituz, idi proben bi saio ere egingo dituzte egun honetan. Sei idi pare ariko dira lehian, Haztegiko jolastokian. Arratsaldean eta gauean egingo dituzte tiraldiak. Kanturako parada ere izango da lehen egunean. Bertso Olariek bertso saioa antolatu dute Arkaitz Estiballesekin eta Iker Zubeldiarekin. Saio hau apirilerako prestatu zuten, baina izena jende gutxik eman zuela eta, atzeratu egin zuten. Kantu Afaria ere etzi egingo da, Euskal Herria plazan. Doinua musika eskolak prestatuko du, eta aurten kantu liburuxkak bai, baina ogitartekoak ez dituzte salduko. Hauek inguruetako tabernetan eskuratu ahalko dira. Kontzertua eta erromeria Larunbatak ere ohiko festak eskainiko ditu. Txikienentzako ekintza ugari egingo dira egun honetan, hala nola motor txikien lasterketa edota kirol jolasak. 19:30ean Santikutz abesbatzak antolatu duen kontzertua izango da. Ahotsa eta pianoa izena eman diote eta bertan Mayca Teba [...]
D’elikatuz Gastronomia eta Elikadura Zentroak sukaldaritza osasungarriari buruzko ikastaroa antolatu du irailaren bukaerarako. Gipuzkoako lau sukaldaritza eskoletan emango dituzte ikastaroak: Zarauzko Aialan irailaren 9tik 22ra (15:30-18:00); Donosti...
Iparragirreren heriotzaren 130. urteurrenean, Urretxuko bardoa omentzea, eta Euskal Herriko kantu taldeen arteko harremanak sendotzea ziren, ZU kantarik antolatutako ekimenaren helburuak.
Ekimena ez antolatzearen arrazoia ekonomikoa baino, antolakuntzaren aldekoa dela esan du Mikel Serrano alkateak.
Gizartean ohiturak aldatzen ari dira eta jendeak, ospakizunak egiteko gero eta gutxiago jotzen du elizara. Ezkio-Itsasoko Udalak ospakizun zibilak eta batez ere hiletak egiteko areto baten beharra ikusten zuen. Hainbat herritarrek ere eskatu zuten zerbitzu hori. Eskaera horri erantzun nahian, udalak Santa Lutzi auzoan egin duten udal eraikin berriko lehenengo solairuko areto bat prestatu du, zerbitzu hori eman eta ospakizun zibilak egiteko. Aretoa kultur ekintza ezberdinak egiteko erabili izan da orain arte. Tomas Etxaniz, herriko alkatearen arabera, «aretoa ospakizun zibilak egiteko ere aproposa» dela iruditu zaie eta ospakizun horiek egin nahi dituenak aretoa eskuragarrai izango duela azaldu du. Ospakizun zibilen artean gehien egiten direnak hiletak dira. Ezkio-Itsasoko Udalak ordea, ez du aretoa erabilera horretara mugatu nahi; oraindik bataio zibil gutxi egiten direla badakiten arren, aurrera begira haur jaio berriei ongietorri ospakizunak egiteko aukera ere eskainiko du Ezkio-Itsason prestatu duten aretoak. Ezkontzei dagokionean, udaletxeko areto nagusian egin dituzte orain arteko ospakizunak. Areto berri horrek ezkontzeko ere balioko duen arren, ezkontideei utziko zaie ospakizuna udaletxeko zein aretotan egin nahi duten erabakitzen. Ezkontza bakoitzean izaten den gonbidatu kopuruaren arabera areto bat edo bestea erabili ahal izango dute. Ospakizun zibilak egiteko aretoa udaletxeko beheko solairuan dago. Aretora sartu eta zabaltasuna eta erosotasuna nabarmentzen du [...]
Pirritx eta Porrotx pailazoek bi emanaldi egingo dituzte irailaren 17an Beasaingo Antzizar kiroldegian. Txernobilgo Lagunak elkarteari laguntzeko dirua biltzeko emanaldiak izango dira, eta sarrerak bihartik aurrera egongo dira salgai Mirentxu liburudendetan (Nafarroa Etorbidean eta Kale Nagusian). Ikuskizunetan Lore eta Pupu, Pirritxen umeak, ezagutzeko aukera egongo da, eta emanaldietan izango dira Irrien Lagunak klubeko gainerako laguntzaileak ere: Tiritatxo, Largabista, Marikalanbre, eta Martinbertso. Lagun guztiek elkarrekin, osasuna, natura, zientzia, kultura eta, batez ere, elkartasuna balioak landuko dituzte ikuskizunetan, Txernobilgo istripuaren ondorioek, arlo horietan izan dutelako eragina. Irailaren 17ko ikuskizunetan nabarmenduko duten balioa, ordea, elkartasunarena da: «Abestian esaten den bezala, eman eta jaso, jaso eta eman, hori da elkartasuna, eta guk modu batean ematen dugu, baina haiek ere asko ematen digute», zehaztu du Joxe Mari Agirretxe Porrotxek. Elkartasuna irria eta herria elkartuz adieraziko dute, «irriz ere izan daitekeelako eskuzabala», eta herriz, «Euskal Herriak beti erakutsi duelako herri eskuzabala dela, eta elkarte asko daudelako laguntzeko prest. Horietako bat da Txernobilen Lagunak elkartea». Hogehita bost urte laguntzen Txernobilen Lagunak elkarteak 25 urte daramatza Ivankov herriko haurrak udan Gipuzkoara ekartzen, «hemen igarotzen dituzten bi hilabetean indarrak berreskuratzen dituztelako eta ondoren Ukrainako negu gogorra hobeto igarotzen dutelako», jakinarazi du Jon Ezenarrok, Txernobilen Lagunak elkarteko kideak. [...]
Ordiziako Mendizaleak elkarteak ez du ohiko mendi irteerarik antolatu asteburu horretarako. Horren ordez, Murumendira joango dira, bertako bideak garbitzera. Larunbat goizeko 10:00etan elkartuko dira, ohiko lekuan.
EGA, HABE eta Hizkuntza Eskakizunak prestatzeko aukera eskeiniko da aurten ere; matrikulazio epea hilaren 20ra arte egongo da zabalik.
Zaldibiako Udalak aurreko ostegun arratsean azaldu zuen hasi berri den legealdian zein funtzionamendu izango duen. Batzordeak arloka banatu, arduradunak izendatu eta osaera finkatu ondoren, esku artean dituzten gaien errepasoa egin zuten lehenbiziko herri batzarrean, 42 herritarren aurrean. Irailean ekingo die batzorde bakoitzak bilerei. Udal gaiak lantzeko funtzionamendu-modua bost batzordeetan oinarrituko da, nagusiki. Herritarrek osatutako lan-talde horietan gaiak «planteatu, eztabaidatu eta erabakiko» dira. Ostegunean jakinarazi zituen udal batzordeen arduradun zein zinegotzi izango diren, eta talde bakoitza zenbat herritarrekin osatuta dagoen. Denera 56 dira. Udal gobernua osatzen dute Bilduko zazpi zinegotziek gidatuko dituzte lan-taldean; Zaldibian Herrigintzan taldeak bi ordezkari ditu, eta batzorde guztietan parte hartuko dute. Udal Herri Batzarrak egiteko asmoa ere bada. Bi motatakoak lirateke. Batetik, batzordeen eta udalaren lanaren berri emateko urtean «gutxienez» bi batzar ireki antolatuko ditu Udalak, informazioa zuzenean emateko. Horiez gain, gaiaren garrantziaren arabera, «behar adina» udal herri batzar deitzea da asmoa, «gaiak hala eskatzen duen bakoitzean». «Herriaren etorkizunerako garrantzitsu diren erabakiak hartzeko, nahiz udalean erabaki garrantzitsuen inguruan desadostasun handiak daudenean argitzeko» lirateke batzarrak. Alkatetzan, bestetik, herritarrak hartzeko ostegunero egongo da ordezkariren bat, egun osoan. Lanak eta proiektuak Herri batzarrean errapasatu zituzten udalkideek hasitako edo buruan dituzten lanak zeintzuk diren. Egitasmoen arloan, udala Herri Antzokia berritzeko proiektua [...]
Olaberriko Udalak aurreko astean Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zuen iragarkiaren arabera, trafikoko isunetan 20.000 euro ditu kobratzeko, 2010eko urteari dagozkionak. Arau hauste «oso larriak» egin zituzten gidarien 40 isun ordaintzeke d...
Lazkaoko udaletxearen atzean zegoen Zubiaurre etxea desagertu da. Aurreko astean eraitsi zuten lau solairuko etxebizitza, XIX. mendearen bukaera alderako bazena. Alboan zeuden komun publikoen etxetxoa ere bota egin dute. Komunentzat areto berria egokit...
Eguraldiak asko lagundu ez badu ere, giro ederrean igaro dituzte asteburuan Beasainmendiko jaiak. Larunbatean egin zuten auzotarren arteko mus txapelketan Ander Otaegik eta Esteban Aranburuk jantzi zuten txapela. Igandean egindako VII. Usurbeko Igoeran berriz, Hassan Ait villabonarrak eta Nerea Amilibia aiarrak jantzi zuten txapela. Villabonarrak 22 minutu eta 28 segundo behar izan zituen Agortara iristeko. Juan Mari Garinek 2005ean jarritako errekorrik (21 minutu eta 24 segundo) ezin izan zuen gainditu Aitek, beasaindarrak baino minutu bat gehiago behar izan baitzuen lau kilometro eta erdi pasatxo aldapan gora egiteko. Guztira, 58 korrikalari iritsi ziren Agortako helmugara, horietatik zazpi emakumeak. Iaz bi emakumek bakarrik parte hartu zuten proban. Lehen herritarrak, berriz, Imanol Etxeberria eta Itziar Andueza izan ziren. Urtero bezala, aurten ere goierritar ugarik parte hartu du lasterketan. Guztira, 38 izan dira eskualdeko korrikalariak, eta herritarrak 22. Errifek badituzte saridunak Auzoko festak antolatu ahal izateko saltzen dituzten errifa sarituen zenbakiak ere jakinarazi dituzte Beasainmendi elkartekoek. Arkumea, otarrainska kaxa eta xanpain kaxa 358 zenbakidun errifadunak jasoko ditu. Urdaiazpikoa 238 zenbakidun errifa duenak eta baserriko bi oilaskoak 568 zenbakia duen errifaren jabeak jasoko ditu. SAILKAPENA (Sailkapen osoa Lasterketak.com helbidean) GIZONEZKOAK: 1. Hassan Ait (Villabona) ………. 22:28 2. Imanol Etxeberria (Beasain) …. [...]
Espainiako Vuelta Euskal Herritik igaroko dela protesta egiteko ekimena izan zen larunbatean Esaitek antolatuta; bizikleta martxa Urretxutik ere igaro zen.