Egunotan Urretxun eta Legazpin erakusketa banaz gozatzeko aukera dago. Urretxun Oscar Pereiraren Portraits I izeneko argazki bilduma jarri dute Juan de Lizarazun. Legazpiko kultur etxean, berriz, 20 urte hegaletan erakusketa dago ikusgai. Oscar Pereira Goierri Garaiko hainbat artista ere biltzen dituen Txo Kolektiboko kidea da. Portraits I izena eman dio erakusketari eta bertan pertsonen argazkiak bildu ditu, zuri-beltzean. Mundu osoan zehar atetarakoak dira: New Yorken, Pragan, Burgosen, Lazkaon edota Zumarragan, eta irudi askotan rock musika estiloa presente dago. Gorka Salmeron argazkilari legazpiarrak erakusketako katalogoaren hitzaurrean aurkezten duenez, bilduma «azken lau urteetan egindako aurrez aurreko erretratuek» osatzen dute. «Hemen ere rokanrola antzematen da, baina gaur arte bere argazkietan ezezagunak ziren gaiak ere aurkezten dizkigu» dio. Irudiak ere definitzen ditu Salmeronek: «irudi hauek hitz egiten digute, beraien atzean dagoen argazkilariaren ispilua dira: izaera dute». Erakusketa Juan de Lizarazu aretoan ikus daiteke, irailaren 11ra arte, 17:30etik 20:30era. Legazpiko erakusketa, berriz, Benito Cantero eta Joxe Agustin Gurrutxaga bergararrek prestatu dute. 20 urte hegaletan izena eman diote eta mendiari lotutako irudiak bildu dituzte bertan. Astelehenetik ostiralera dago ikusgai, 17:30etik 20:30era Legazpiko kultur etxean. Hilaren 16ra arte egongo da irekita. Beste alde batetik, Urretxuko Buhame tabernan ere erakusketa bat jarri zuten ikusgai larunbatean. Lourdes Larrañaga zumarragarraren [...]
Erakusketa: ’20 Urte hegaletan’ Egileak: Benito Cantero eta Joxe Agustin Gurrutxaga 17:30etik 20:30era Legazpiko kultur etxean. Hilaren 16ra arte egongo da irekita.
Beasaingo Udaletik jakinarazi dutenez, Lorategi kalerako sarbidea kontrolatzeko semaforo sistema jarri zutenetik, hainbat gora-behera gertatu dira, eta horregatik, asteburuetan kalea ibilgailuentzako erabat itxi egingo dute. Aurrerantzean beraz, ostiral arratsaldeko 18:00etatik astelehen goizeko 07:00etara bitartean, Lorategi kalea piboteekin itxiko dute. Urtean zehar jai egunak diren gainerako aste egunetan eta zubietan, asteburuetarako ezarritako ordutegia aldatu egin daitekeela ere jakinarazi dute udaletik.
Euste-hormak egiteko ingurua industen ari dira une honetan; akats bat tarteko lur-jausi txiki bat izan da, baina lur-eremua eusteko lanak eginda,...
Ostiral gauean profesionalen arteko pilota partidak jokatuko dituzte Urretxuko Ederrena pilotalekuan.
Ordiziako D’elikatuz Elikadura eta Gastronomia Zentroko areto nagusia bete-bete eginda dago. Astelehena da, eta bi egun eskas falta dira Euskal Jaietako aparteko azokarako. Egun horixe girotzeko, Iñigo Lavado Ficoba jatetxeko sukaldeburua eta Mikel Zeberio ataundar jatorriko gastronomia aditua elkartu dira. Idiazabal erara arituko dira sukaldean. Idiazabal Gaztarekin egin daitezkeen plateren lagin bat prestatu dute, bertaratuei dastatzeko emanez eta gaur egungo sukaldaritzari buruzko hainbat mezu helaraziz. Lavadok eta haren laguntzaile Davidek prest dituzte zenbait platera, eta Zeberio aretora sartzeko zain daude. Sartu da, eta sukaldariak lanean ari diren bitartean, hizketan hasi da gastronomoa. «Badirudi zerbait asmatu behar dugula gaur, baina sukaldean dena asmatuta dago», bota du. Hauxe gehitu du Lavadok: «Italian, Frantzian, Suitzan… asko erabili dute gazta sukaldean, baina guri erreparo handia eman digu orain arte». Eta Zeberiok azken puntua: «Gazta meriendatzeko erabili izan dugu orain arte». Gazta ketu batekin hasi dira lanean: «Dastaketak ketu gabearekin hasi ohi dira, baina gu ketuarekin hasiko gara». Lavadok esana. Zopa bat egin behar dute, eta horretarako tipula bat bota dio. «Hau berez dietarako platera da, baina behin gazta botatakoan ez du balio dietarako». Barrez. Eltzea sutan dagoen bitartean, txekor haragiarekin egindako mokaduko hanburgesak frijitzen hasi da, eta platera hori bukatzeko gazta xehetua jarri dio [...]
Legazpiko Agorreko Santikutz festen barruan etzi gaztetxean egin behar zuten kontzertua zapatura atzeratu dute. Taldeak ere aldatu dituzte Zapatu gauean gingo dituzte kontzertuak, II. Zarata Gaua izenpean. 23:00etan hasiko dituzte emanaldiak eta 2:00ak...
Iratzargailuak azken bi hilabete eta erdian ez bezala jo zuen atzo Goierriko 12.000 oheren ertzean. Eskolako lehen eguna zuten milaka haurrek eta gaztek, 2011-2012 kurtsoari ekiteko garaia. Udako oporren ondoren, gehien-gehienak atzo joan ziren lehenbiziko egunez ikastetxera. Batzuk astelehenean hasiak ere badira, Goierri Lanbide Eskolan, adibidez; gainontzekoek aste honetan hartuko dute datorren ekainera arte luzatuko zaien eguneroko martxa, edo eskola bakar batzuetan datorren astelehenean. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak aurrematrikulaziotik ateratako datuen arabera —matrikulazioen behin betiko datuak geroago ateratzen dira— Goierrin 12.054 ikasle ariko dira Haur Hezkuntzatik Batxilergora edo Lanbide Heziketa garaira bitartean. Eskualdeko biztanleria osoaren ia %18 da hori, bostetik bat. Iazko ikasturteko aurrematrikulazio datuekin alderatuta %2,84ko igoera eduki du aurtengo irailean eskolatzeak, 333 lagun gehiago, 2 urtetik 18rakoak. Hezkuntza zikloei dagokienez, aurrematrikulazio kopuruaren guztizkotik %86,5 nahitaezko eskolatze garaiko ikasleak dira. Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan denera 10.433 goierritarrek jardungo dute. Sail horietatik ugariena Lehen Hezkuntza (6-12 urte bitarte) da Goierrin, 4.091 ikaslerekin. Haur Hezkuntzan (2-5 urte artekoak) 3.787 ariko dira, eta DBHn (12-16) 2.555 lagun. Unibertsitate aurreko ikasketetan —Batxilergoa eta Lanbide Heziketa— 1.621 gazte daude izena emanda, beti ere aurrematrikulen arabera. Horietatik hamarretik sei pasak (%61,7k) batxilergoa egingo dute, 1.000 lagunek. Lanbide Heziketaren hautua 621 gaztek [...]
Izendapena igande honetan egingo da Jose Inazio Munilla Donostiako gotzaina bertan dela; eliztarrek Segurola omentzeko ekimena antolatu dute irailaren 25erako....