Herriko dantzariek euren eguna ospatuko dute etzi, Igatzako jaien barruan
Igartzako Dantzarien Kofradia osatzeko deia 2007ko ekainean egin zuten Aurtzaka dantza taldekoek. Urte hartako Igartza auzoko jaietan ospatu zuten aurrenekoz Igartzako Dantzarien Eguna. Bihar bosgarren urtea izango da Beasaingo dantzariak elkartu eta monumentu multzoaren inguruan dantza egiten dutena. Loinazko San Martin plazatik 12:00etan abiatuko dira Igartza aldera, eta ordu erdiren bueltan egingo dute dantza monumentu multzoaren inguruan. Igartza multzoa zaharberritzeko lanak egiten ari ziren kofradia sortzea erabaki zutenean, eta Aurtzakakoek, eraikinak zaharberritzeaz gain, eraikinaren inguruan garai bateko dantza edo protokolo bat berreraikitzeko proposamena egin zuten, ondarea eta ingurua aberasteko helburuarekin. Izan ere, Beasaingo dantzariek egindako eskaerei erantzunez, herriko dantzarien eta dantzari ohien bilgune izatea nahi zuten kofradia; Herrian dantzarako zegoen tradizioa indartu eta osatu ere nahi zuten, Igartza multzoari balio erantsia emanez. Helburu horiek lortzeko bidean, Igartzako Dantzarien Eguna Igartzako Monumentu Multzoa bizirik dagoen ondarea izateko lan egin dute bost urte hauetan, herrian sortu berri den gunea dantzarako gune gisa aldarrikatuz. Ezpata dantzaren bidez, zubia, jauregia, errota, burdinola, ermita eta dolarea lotu nahi izan dituzte, txistua, danborra eta musika ere soka gisa erabiliz. Erregearen bisitatik tiraka Udaletxeko artxiboan gordeta dauden paper horituetan aurkitutako informazioan oinarrituta, dantzarientzako arropa bereziak ere prestatu zituzten 2007ko estreineko dantzaldi hartarako. Beasaingo Udaleko 1928ko akta [...]
Igartzako Dantzarien Kofradia osatzeko deia 2007ko ekainean egin zuten Aurtzaka dantza taldekoek. Urte hartako Igartza auzoko jaietan ospatu zuten aurrenekoz Igartzako Dantzarien Eguna. Bihar bosgarren urtea izango da Beasaingo dantzariak elkartu eta monumentu multzoaren inguruan dantza egiten dutena. Loinazko San Martin plazatik 12:00etan abiatuko dira Igartza aldera, eta ordu erdiren bueltan egingo dute dantza monumentu multzoaren inguruan.
Igartza multzoa zaharberritzeko lanak egiten ari ziren kofradia sortzea erabaki zutenean, eta Aurtzakakoek, eraikinak zaharberritzeaz gain, eraikinaren inguruan garai bateko dantza edo protokolo bat berreraikitzeko proposamena egin zuten, ondarea eta ingurua aberasteko helburuarekin. Izan ere, Beasaingo dantzariek egindako eskaerei erantzunez, herriko dantzarien eta dantzari ohien bilgune izatea nahi zuten kofradia; Herrian dantzarako zegoen tradizioa indartu eta osatu ere nahi zuten, Igartza multzoari balio erantsia emanez.
Helburu horiek lortzeko bidean, Igartzako Dantzarien Eguna Igartzako Monumentu Multzoa bizirik dagoen ondarea izateko lan egin dute bost urte hauetan, herrian sortu berri den gunea dantzarako gune gisa aldarrikatuz. Ezpata dantzaren bidez, zubia, jauregia, errota, burdinola, ermita eta dolarea lotu nahi izan dituzte, txistua, danborra eta musika ere soka gisa erabiliz.
Erregearen bisitatik tiraka
Udaletxeko artxiboan gordeta dauden paper horituetan aurkitutako informazioan oinarrituta, dantzarientzako arropa bereziak ere prestatu zituzten 2007ko estreineko dantzaldi hartarako. Beasaingo Udaleko 1928ko akta batean jasota dagoenez, erregeak urte hartan herrira egin behar zuen bisitaren harira, hemezortzi bikoteko ezpata dantzarien konpartsa osatu behar izan zuten Beasainen.
Egun hartan modu distiratsuan jantzita egon behar zuten dantzariek. Ia berrehun urte beranduago, kofradiako dantzariek orduko jantzien kopiekin dantza egiten dute.
Dantzarien eguna ospatu duten urte hauetan guztietan, Beasaingo eta Igartzako banderak ere eraman dituzte San Martin plazatik Igartzaraino. Iaz, Igartzako Kofradiaren bandera eta domina berria estreinatu zituzten dantzariek.
Urtero, talde gonbidaturen bat ere izaten da Igartzan. Aurten, baina, herriko dantzariak bakarrik ariko dira, eta ezpatadantzaz gain, brokel dantzak ere egingo dituzte. Aurtzakatik jakinarazi dutenez, 50 dantzari inguru elkartuko dira bihar.
Igartzako jaiak bihartik
Bihar Igartzako dantzarien eguna izateaz gain, asteburu guztian Igartzako bizilagunek auzoko festak ospatuko dituzte. Gaur iluntzean jaurtiko dute jaien hasiera iragartzen duen suziria, eta igande arratsaldean amaituko dira festak.
Egitarauan berrikuntzarik ez dago aurten, azken urteetako ekintzak prestatu baitituzte, orain arte festak giro ederrean igaro dituztenaren zantzu gisa. Festen helburua aurten ere auzotarrek elkarrekin jaiak igarotzea izango da. Gaztetxekoek ere antolatu dituzte auzoko jaietarako hainbat ekintza, tartean, Tempesta, Total patatas, Zutik dirau eta Brutal Calling taldeen kontzertuak bihar gauerako.
Festetako egitaraua jakiteko ikusi Agenda