Usurbe antzokiko erakusketa aretoan, Argizaiola 2011 sariketara aurkeztutako lanekin osatutako erakusketa zabalduko dute bihar, 19:00etan. Erakusketaren irekieran egongo dira Beasaingo Udaleko ordezkariak eta Argizpi Beasaingo argazkizale elkarteko kideak. Aurten Argizaiola saria Iosu Garai legazpiarrak irabazi du, Senegal izeneko argazkiarekin. Erakusketa irailaren 25era arte egongo da irekita, egunero ohiko ordutegian.
Itsasondoko mendialdean kokatuta dagoen Urkia auzoan urteko bigarren festa aldia prest dute. Maiatzean eta irailean ospatu ohi dituzte Santikutza jaiak. Agorreko eguna datorren asteazkenean bada ere, asteburura aurreratu dituzte ekitaldi gehienak. Zain...
Lizarrustiko Parketxeak irailerako antolatua daukan aisialdi eskaintzaren barruan, igandean Akaitz Txiki II leizezulora irteera gidatua izango da. Hileko bigarren jarduera da, aurreko astebukaeran Pagabeko indusketa gunera burutu zutenaren ondotik. Iga...
San Migel egunean, irailaren 29an, ospatuko dute Lazkaoko jubilatuek euren eguna. Lagun arteko bazkarirako Orobione elkartea hasi da txartelak saltzen. Irailaren 23ra arte bulegoan erosi ahalko dituzte, 12 euroan, bazkideek bakarrik. Bestetik, mahaiko ...
Ordiziako Urpeko igerilarien taldeak astelehenean ekin zion denboraldi berriari. Klubeko beteranoak izan ziren lehenak ureratzen, eta datorren asteartean, hilaren 13an, gaztetxoen txanda izango da. Majoriko igerilekuan elkartuko dira, 17:00etan. Hala...
Alberto Gorritibereak zuzendutako Arriya filma emango dute Ordiziako Herri Antzokian bihar hasi eta astelehenera bitarte. Hori dela eta, filma ikusteko sei sarrera zozkatuko ditu udaleko euskara zerbitzuak telefonoz deitzen dutenen artean (943 80 56 22...
LAB sindikatutik jakinarazi dutenez, Indarreko zuzendaritzak Eoliko eta Repair sailetatik 140 langile kaleratzeko duen asmoaren aurka, elkarretaratzea egin dute hainbat langilek goizean Ingeteam taldeak Zamudion (Bizkaia) duen bulegoaren parean. Indar enpresa Ingeteam taldeko lantegietako bat da. Indarreko enpresa batzordearen izenean bidali duten oharrean zehazten dutenez, langileak kaleratu aurretik Indar enpresako zuzendaritzak hainbat neurri hartuko zituela agindu zien lagileei apirilean: “eszedentziak, lanaldi murrizketa inzentibatuak, barne antolakuntzan aldaketak…, baina gaur gaurkoz ez du ezer egin”. Gainera, “Indarren eta Ingeteam talde osoaren egungo egoera ekonomikoa aztertuta eta azken urteetan izan dituen irabazi handiak ikusita”, langile batzordeko kideek uste dute ez dagoela zertan lan taldea murriztu. Indar enpresa osatzen duten ataletan, enpresak dituen hazkunderako planak eta Ingeteam taldearen plan estrategikoen nondik norakoak langileei ezkutatzen ari direla ere esan dute langile batzordekoek. Eolikoen sektorean etorkizunera begira produktu eta proiektu berriak lantzen ari omen dira Indar eta Ingeteam, eta beraz, langileen ustez, enpresak ez du eolikoen sektorea noraezean utziko. Hori guztiaz gain, enpresak 195 langileri eragiten dien beste erabaki bat ere hartu du, langile horiei lanpostuak mantendu arren, “murrizketa ekonomiko handiak” egitea erabaki baitu Indarreko zuzendaritzak: “Murrizketak jasango dituzten langileek soldata gordinaren %75 jasoko dute, eta aparteko soldataren %85″. Erabakia bertan behera uzteko eskatu [...]
Igartzako Dantzarien Kofradia osatzeko deia 2007ko ekainean egin zuten Aurtzaka dantza taldekoek. Urte hartako Igartza auzoko jaietan ospatu zuten aurrenekoz Igartzako Dantzarien Eguna. Bihar bosgarren urtea izango da Beasaingo dantzariak elkartu eta monumentu multzoaren inguruan dantza egiten dutena. Loinazko San Martin plazatik 12:00etan abiatuko dira Igartza aldera, eta ordu erdiren bueltan egingo dute dantza monumentu multzoaren inguruan. Igartza multzoa zaharberritzeko lanak egiten ari ziren kofradia sortzea erabaki zutenean, eta Aurtzakakoek, eraikinak zaharberritzeaz gain, eraikinaren inguruan garai bateko dantza edo protokolo bat berreraikitzeko proposamena egin zuten, ondarea eta ingurua aberasteko helburuarekin. Izan ere, Beasaingo dantzariek egindako eskaerei erantzunez, herriko dantzarien eta dantzari ohien bilgune izatea nahi zuten kofradia; Herrian dantzarako zegoen tradizioa indartu eta osatu ere nahi zuten, Igartza multzoari balio erantsia emanez. Helburu horiek lortzeko bidean, Igartzako Dantzarien Eguna Igartzako Monumentu Multzoa bizirik dagoen ondarea izateko lan egin dute bost urte hauetan, herrian sortu berri den gunea dantzarako gune gisa aldarrikatuz. Ezpata dantzaren bidez, zubia, jauregia, errota, burdinola, ermita eta dolarea lotu nahi izan dituzte, txistua, danborra eta musika ere soka gisa erabiliz. Erregearen bisitatik tiraka Udaletxeko artxiboan gordeta dauden paper horituetan aurkitutako informazioan oinarrituta, dantzarientzako arropa bereziak ere prestatu zituzten 2007ko estreineko dantzaldi hartarako. Beasaingo Udaleko 1928ko akta [...]
Iñaki Azurmendi aizkolariak Gipuzkoako Lehen Mailako Aizkora Txapelketako finala jokatuko du igandean Tolosako Bedaio auzoan. Jexuxmari Mujika, Joxemari Olasagasti, Joseba Otaegi eta Ugaitz Mugertza izango ditu aurkari beasaindarrak. Finala 18:00etan hasiko da, eta guztira hamar enbor ebaki beharko ditu aizkolari bakoitzak: 54 ontzako launa enbor, 60 ontzako beste launa, eta 72 ontzako bina. Iaz beasaindarra izan zen Maila Nagusiko Gipuzkoako Txapelketako irabazlea. Dagoeneko hiru aldiz jantzi du txapela arriarandarrak, eta igandean laugarren bila irtengo da plazara.
Legorretan bizi diren herritarrek euskara ikas dezaten bi ikastaro antolatu ditu Udalaren Kultura Batzordeak. Bat etorkinentzat berezia izango da, Aisa metodoarekin emango dena. 60 ordukoa (bi orduko saioak). Matrikula 10 euro ordaindu behar da; toki m...
Joan den asteburuan aurredenboraldiko lehen partida Getxo Arteari irabazi eta gero (19-16), larunbatean bigarrena jokatuko du Ampo Ordiziak Landetako Tyrosse taldearen aurka. Altamiran izango da partida, 19:00etan. Ordiziarrek haien sasoi puntua neurtz...
Ordiziako Euskal Jaietako feria berezian azken aldian arreta guztia gaztari eman izan zaio. Emaitzari, sustraiei baino gehiago. Aurten egileen garrantzia baloratu da, eta artzainei, gaztaren benetako izateari, egin zaio aitortza. Xumea, baina aspaldian lehen aldiz ekitaldiaren buru jarrita. Azoka eguna desfilearekin hasi zen, atzo. D’elikatuzetik Beti-Alai pilotalekura, kale buelta eginez. Idi parea gurdiarekin buru, lehiaketara aurkeztutako gaztak gainean jarrita. Atzetik, artzain eta gaztagile partaideak, ilaran. Segizioa ixten, Ordiziako Idiazabal Gaztaren Kofradiakoak. Asteazkeneroko ohiko azoka iraunarazten ari direnak ohartu ziren benetako altxorra nekazariak direla; sustrairik gabe nekez izango dela fruiturik. Gaztagileei ere iritsi zaie unea. Gaztari lekurik kendu gabe, gainera. Baina gehiago da Ordizian iraileko lehen asteazkeneko feria. Goierriko, Gipuzkoako eta Euskal Herriaren zati handi bateko merkatua da. Atzo ere hala izan zen. Urdaneta kalean euskal pastelak, baratzuriak eta lukainkak, gisa askotako zezinak —orein, asto, zezen, behi, moxalarenak…—, urdaiazpikoak, Ipar Euskal Herriko pateak eta ahatekiak, gozoak, ogia, eztia. Baita sagardogintzarako prentsak, ontziak eta gailuak ere, etxerako neurrian; sukaldeak, traktore bakanen bat… Garagartza plazan, ganadua. Pirenaika zuri galantak, euskal oilo gorri eta zilar bikainak. Frontoi aurrean Idiazabal gaztaren barietate izugarria, salpostuetan. Atzeraxeago, ezkontide onena: Arabar Errioxako ardo beltzak. Plaza Nagusian azoka nagusiaren beste nagusiak: nekazariak. Asteroko moduan, batzuk gehixeago salduz, besteak jendearen [...]