Alzheimerraren Nazioarteko Egunaren harira, gaitz horren senideak biltzen dituen Afagi elkarteak hainbat ekimen antolatuko ditu. Larunbat honetan, informazio postua jarriko dute Ordiziako plazan, 11:00etatik 14:00etara bitartean. Bertan, Alzheimerra ze...
Gaur hasiko dituzte Urretxuko Santa Anastasia festak. Hasiera ofiziala bihar bada ere, musika eta giroa gaurdanik sumatuko da kaleetan. festetan denetariko musikaz gozatzeko aukera izango da OSTEGUNA Gaur, I. Ansioso Egunaren barruan, DJ festa egingo d...
Igandean Gorostiaga mendira igoera egingo dute Legazpin. Agorreko Santikutz festei bukaera emango diete ekintza honekin. 11:00etan meza egingo dute Gorostiagako gainean, eta ondoren erromeria, Goiz Deia txistulari taldearekin. Erromeria hamaiketakoarek...
Legazpiko Ilinti merkatarien elkarteak gaur jarri du martxan erosketak egiteko txartel berria. 40 dendatan erosi daiteke txartel honekin, eta puntuak eskuratzeaz gain, lehen hilabeteko erosketetan %5eko deskontua izango dute bezeroek. Rural Kutxareki...
Goiatz Labandibar oiartzuarrak irabazi du aurtengo Igartza Saria. Europako hirietan zehar Interrailean egindako bidaia batean oinarrituta, hamar edo hamaika ipuin idatziko ditu liburua osatzeko. Oraindik hiruzpalau besterik ez ditu idatzita, proiektua aurkezteko idatzi zituenak. Liburu osoa idazteko urte bete inguruko epea izango du, eta Elkar argitaletxeak 2013ko udaberrian argitaratuko du. Lan osoa egiteko, 6.000 euroko laguntza ere jasoko du sari gisa. Labandibarrek aurreratu duenez, «istorioek haien arten ez dute harremanik izango, baina lotura gisa geltokiak hartu genitzake, ipuin guztietan agertzen den elementua delako, eta esanahi berezia izango duelako». Ipuin bakoitza bi modutara irakurri ahalko omen da, «hirien izenen arabera, nire ustez hiri horrek duen esentzia azalduz, eta istoriaren izenburuaren arabera». Hendaian (Lapurdi) hasi eta Marsella, Geneva, Venezia, Trieste, Ljubljana, Zagreb, Pula, Genoa eta Niza hiriak zeharkatuz kontatuko ditu istorioak Labandibarrek. Gehiegi azaldu gabe, hainbat ipuinetan landuko dituen gai batzuk ere aurreratu ditu saridunak: «Bizitza oso bat elkarrekin daraman bikote batek errutina aldatzeko egiten dituen saiakerak, askatasunarekiko beldurra, alde bakarreko maitasuna, tokiz kanpo sentitzen denaren sentimendua…». Istorio bakoitza dagokion hirian kokatzen ahaleginduko dela ere kontatu du, eta hiri horiek kokaleku hutsa baino gehiago izango direla. Istorioak kokatzeko, hiri bakoitzaren inguruan egileak duen pertzepzioan eta esperientzia pertsonalean oinarrituko da, Labandibarrek orain hiru [...]
Eusko Jaurlaritzak kalitateko turismoa bultzatzeko martxan jarri duen Ekintza onen kanpaina, Goierrira iritsiko da gaur. «Kalitatearen alderik dibertigarriena» erakutsi nahi dute, eta horretarako, umorez betetako kale antzezlan bat prestatu dute. O...
Itsasondon asteburu honetan ospatuko dituzte urteko jai nagusiak. Abuztu erditik irailera aldatu zituztenetik urte batzuk igaro direnean, hiru eguneko egitaraua prestatu du Udalak, herriko elkarte eta eragileen lankidetzarekin. Hala, Guraso Elkarteak, Gazte Asanbladak, Ijitu kirol elkarteak eta makina bat herritarrek, besteak beste, jarri dute aletxoa. Bihar arratsaldean hasita igande iluntzera arte 22 ekitaldi izango dira Itsasondon. Azpiegitura aldetik, lehenbiziko aldiz karpa edo estalpea ipiniko dute plazan. Aurreko urteetakoen antzeko eguraldi euritsurik balitz, babesa izango da hala. Herri bazkaria eta afaria barruan egingo dituzte, baita musika kontzertuak ere, bihar eta etzi gauean. Bi txosna ere jarriko dituzte. Berritasunak egitarauan ere txertatu dituzte. Guraso Elkarteak haur jolasak prestatu ditu estreinakoz. Beste nobedade bat play-back lehiaketa da —larunbatean—, Legorreta auzo-herrian egiten dutenaren arrakastak erakarrita. Igande eguerdiko euskal dantza erakustaldian partaide berriek dantza egingo dute, baita ere. Eskolako haurrekin batera Gazte Asanbladakoak ere animatu dira, sanjoanetan bezala jaietan ere parte hartuko dute, iazko kurtsoan egin zuten ikastaroan ikasitakoa plazaratzeko. Gazteek kontzertuak ere antolatu dituzte: bihar Ingo al deu? eta Egurra ta Kitto; etzi Pikunk eta The Stormy Weather. Ikurrina jartzeko deia Udalak herritarrei dei egin die etxeetako balkoietan eta leihoetan ikurrina jar dezaten. Antolatutako ekitaldietan parte hartzeko gonbita ere zabaldu du. Urteroko osagaiei dagokienez, [...]
Herriko eta kanpoko egileek ekoiztutako lanak ikusteko aukera izango da gaur, zortzi guztira; bi emanaldi izango dira 20:00etan eta 22:00etan.
Larunbatean IX. Kaleko Pintura Lehiaketa ospatuko da Legazpin. Koadroen paper edo oihalei 9:00etatik 10:00etara bitartean jarriko diete zigilua udaletxean, eta lanak 13:30-14:00ak bitartean aurkeztu beharko dira leku berean. Epaimahaiak 18:30ean e...
Euskal jaien biharamuna pasatu berritan, Ordizian festa hotsak entzuten dira berriz ere. Herriko festa nagusiez gain, azken urteetan indarra hartzen ari dira herriko auzoetako jaiak. Horietako bat da Eskarabilla auzoa. Astebururako, ekitaldi sorta antolatu dute. Ohiko herri giroko ekitaldi eta lehiaketez gain, herri kirol saioa, haurren danborrada eta kontzertuak izango dira. Auzoko jaien egun nagusia larunbata izango bada ere, ostiralean mus txapelketa jokatuko dute Itxaropena elkartean, 22:00etan hasita. Biharamunean botako dute txupinazoa, eta erraldoiek, buruhandiek eta musikariek piztuko dute eguerdi parteko giroa. Patata tortilla lehiaketa ere egingo dute, ordu batean. Kirolak, haur eta gazteentzat Larunbat arratsaldean bi kirol proba izango dituzte auzoan. Bostetan, haurren eta gaztetxoen lasterketa jokatuko dute. Umeen artean txokolatea banatuko dute gero. Segidan, 18:00ak aldera, Ordiziako auzo-festetan ohikoa bihurtu den herri kirol proba jokatuko dute, Otegienea, Altamira eta Eskarabillako taldeen artean. Iluntzean, haurren danborrada izango dute, eta gauean, umeentzako mozorro festa. Gau erditik aurrera, helduak mozorrotzeko garaia izango da. Kontzertuak ere izango dira, Belarra, Skapando eta The Pardels taldeekin. Bertsoak eta erromeria Igandean bukatuko dituzte Eskarabilla auzoko festak. 11:00etatik aurrera, herriko txistularien alborada eta umeentzako jolasak izango dira. Ordu batetik aurrera, gaiteroen eta Goierriko bertso eskolako ikasleen saioa izango da. Antton Imaz eta J. Inazio Iturrioz abeslari [...]
Feriako saltzaile eta berezoen artean askotan azaleratzen den kezka da batez ere adineko jendea dela ferian ibiltzen dena eta gazteen merkatuetarako joera indartu beharra dagoela. Noizean behin halere badira bestelako adibideak ere. Lehenagotik ere hasia zen tarteka Mapi Gartzia da etortzen, eta abuztuaren 1az geroztik bera da Berrobiko Teileriko produktu ekologikoak ekoizteaz eta saltzeaz arduratzen ari dena. M.Eugenia Agirretxe eta Fermin Zabala 22 urtez aritu dira lanbide horretan, erretiroa hartzeko unea iritsi eta etxeko inork ez zuenez segidarako asmorik bi urte eman dituzte interesa izan zezakeen norbaiten bila. Mapi Gartziak, berriz, banatzaile lana utzi, Fraisoron nekazaritza ikasketa trinkoak egin, eta Gaztenek proiektua lagun, Teileriko lurrak eta berotegiak erabiltzeko tratua egin zuen ordura arteko jabeekin. Elkarri lagunduz proiektuak aurrera jarraitzen du. Orain arte bezala Villabona, Ordizia, Leitza eta Tolosa izango dira bere asteroko feriak. «Astearte-asteazkenetan saltzeko barazkiak astelehenetan jasotzen ditugu eta ostegunetan, ostiral-larunbatekoak; horrela hozkailuan sartu beharrik ez dugu. Ondorioz, bere estruktura molekularrean eraginik ez dute, eta kalitate makrobiotikoa gordetzen duten produktu ekologikoak saltzen dira gurean», azaldu du Gartziak, egin duen lan aldaketarekin gustura dagoela aitortuz. Aste hontako berriak Lehen mizpirak ikusi ditugu, oraindik jateko puntutik urruti, 3 euroan kiloa. Galizian hain estimatuak diren greloak ere badira eta sagar mota berriak [...]
Ordiziako Txindoki Atletismo Taldeak inguruko kluben laguntzarekin antolatzen duen Josetxo Imazen Omenezko Krosaren 11. ekitaldia irailaren 25ean jokatuko da, igandearekin. Aurten aldaketa nabarmenena lasterketaren muina Lazkaon egotea izango da, han hasiko eta bukatuko baita 10 kilometroko hiri-korrikaldia. Ordizia eta Beasain ere zeharkatuko ditu, ohiko ibilbidean. Izena emateko epea zabaldu dute antolatzaileek. Interneten (kirolprobak.com) edota sei herritan zehaztutako saltokietan dute aukera korrikalariek. Ordizian Vicuña Sporten eta Majori kiroldegian; Beasainen, Vicuña Sporten eta Antzizar kiroldegian; Lazkaon, kiroldegian; Zumarragan, Apalategi Kirolak; Tolosan, Aralar Kirolak; eta Donostian Laister, Apalategi eta Robers kirol dendetan apunta liteke. Gehienez 1.200 korrikalari hartuko dituzte. Oparitan korrika egiteko elastiko bana jasoko dute partaideek, eta hainbat zozketa egingo dituzte, bidaiak tartean. Txip horiarekin Iaz bezala, aurten ere txip elektroniko horia erabiliko dute partaideek, denbora kontrolerako. Izena aurrez —bezperara arte, hilak 24— ematen dutenek 8 euro (txipa badutenek) edo 10 euro ordaindu behar dute. Krosaren egunean, dortsalik geratzen bada behintzat, 12 edo 15 euro dira prezioak. Lasterketa irailaren 25ean 11:00etan hasiko da, eta izena emateko azken aukera 09:00etatik 10:00etara egongo da. Lazkaoko plaza paretik irtengo dira atletak, eta herrigunean itzuli bat egingo dute lehenengo. Lazkaotik Ordiziara bideratuko dute karrera, Lazkaibartik barrena. Ordizian bira bat eman, eta Beasainerantz egingo dute gero; handik, [...]