Markak hautsi ditu martxak
Argazkia: Aitor Casado Aizkorrin Barrena mendi martxaren laugarren urteak marka guztiak hautsi ditu. 1.030 parte hartzaile izan ditu, inoiz baino gehiago. Orain arteko urte jendetsuenean 600ndik gora lagunek hartu zuten parte. Aurtengo 1.03 ibiltari...
Aizkorrin Barrena mendi martxaren laugarren urteak marka guztiak hautsi ditu. 1.030 parte hartzaile izan ditu, inoiz baino gehiago. Orain arteko urte jendetsuenean 600ndik gora lagunek hartu zuten parte. Aurtengo 1.03 ibiltarietatik 497 legazpikoak ziren, eta horien artean ume asko zeudela nabarmendu dute antolatzaileek. Bide luzea 489 pertsonek egin dute eta motza 541ek. 300 legazpiarrek datozen asteetan eskuratu ahal izango dute martxako kamiseta mendi elkartearen egoitzan.