L.H. 5 eta 6 eta D.B.H. 1 eta 2ko gaztetxoei zuzenduriko kirol txapelketa jokatuko da Urriaren 1ean, larunbatez, Sogintxulo Aisialdi taldeak gidaturik.
“Urola Garaiako Agifes elkarteak antolaturiko hitzaldia” 18:00etan kultur etxeko areto nagusian.
“Zailtasunak ikaste prozezuan”. 14-17 urte bitarteko gurasoei zuzendua. 18:00etan Kultur Etxean. Hezitzaileei zuzenduriko Oripavi elkartearen htzaldi-tailerra.
Banako berdinketarekin amaitu zen larunbatean Durangoko Cultural eta Beasain taldeen arteko futbol partida. Bizkaitarrak aurreratu ziren markagailuan, lehen zatiko 15. minutuan, Zuberok sartutako golarekin. Lehen zatian etxekoak izan ziren nagusi Tabir...
Ipuin kontaketa saioa antolatu dute biharko Beasaingo liburutegian. Saioa 17:30ean hasiko da eta, 2004, 2005 eta 2006 urteetan jaiotakoei zuzenduta egongo da. Zurrunka taldeko Eñaut Gorbea izango da kontalaria, eta Munduko zenbait kondaira ipuina kontatuko die haurrei. Biharko saiora joan nahi duenak liburutegian eskatu behar ditu gonbidapenak.
Liga garaipen batekin hasi zuen Ampo Ordiziak, baina aurreneko porrota ere laster iritsi da. Atzo Katalunian jokatu zuten Axio Arañaren mutilek, Santboiana talde sendoaren kontra. Ondo jokatu zuten ordiziarrek, eta zenbait unetan partida eskura izan b...
Caja Rural taldeko Daniel Plazak irabazi du I. Zaldibiako Saria lasterketa eta Euskaldun Toneoko azken proba. Bigarren Airan Fernandez taldekidea sailkatu da, eta hirugarren Cespa-Euskadi taldeko Unai Elorriaga. Lehen goierritarra Bidelan-Kirolgi talde...
San Migel egunaren harira antolatutako ekitaldietan herritar ugarik parte hartu dute, eta beraz, festa giroa izan da nagusi asteburuan Ormaiztegin. Larunbat goizean, XVII. Mendi Bizikletan martxan 60 lagunek parte hartu zuten. Adin guztietako zaleak bildu ziren, gainera, Maixune etxearen ondoan, proba egin asmoz. Helduek 23 kilomeroko ibilbidea osatu behar izan zuten, eta gaztetxoek 20 kilometrokoa. Bukaeran hamaiketakoa egiteko aukera izan zuten, eta parte hartzaileen artean materiala ere zozkatu zuten antolatzaileek. Toka eta Harrikalari Lehiaketak Eguerdiko hamabietan XX. Toka Lehiaketa egin zuten. 25 lagunek parte hartu zuten, eta Unai Etxarrik irabazi zuen lehiaketa. Garaikurra eta arkumea etxeratu zituen irabazleak. Ondoren, XVI. Harrikalari Txapelketa herrikoia egin zuten Berjaldegi zelaian. 30 lagun ausartu ziren 2.080 gramoko harria botatzera. Urrutien bota zuena Borja Irizar izan zen, eta beraz, berak eskuratu zuen lehen saria: garaikurra eta harriaren pisua txuletatan. Arratsaldean 16:30etik aurrera XXI. San Migel Mus Lehiaketa egin zuten. Enbido eta hordagoka aritu eta gero, Gorka Holgadok eta Asier Etxarrik osatutako bikoteak eskuratu zuen lehen saria. Bigarren Urko Mazorriaga eta Iñaki Iurrita sailkatu ziren, eta hirugarren Julio Galindo eta Joxe Izagirre. Arratsaldean Ormaiztegiko haurrek hainbat jolasetan ibiltzeko aukera izan zuten, hala nola, koskolak biltzen, zaku lasterketan, aulki jokoan eta puxikak puskatzen. Ederki asko pasatu zuten [...]
“Legazpi Musika Banda”ren emanaldia 13:00etan Latxartegi Aretoan.
“Indonesia: kultura ezberdinak”. Egilea: Josu Altzelai. 20:00etan kultur etxean.
Larunbatean egingo dute Arrirango urtegiaren inguruan duatloia. Aurten gainera, Euskal Herriko I. Mendi Zirkuiturako puntuagarria izango daproba. Larunbatean, 16:00etan hasiko da helduen proba, eta bertan parte hartzeko aste honetan eman behar da izena mendiduatloia.com helbidean. Hirugarren urtea da Intxaurpe elkarteak, Trigoi Triatloi Taldeko kideekin batera, proba antolatzen duena. Aurten, baina, hainbat aldaketa egin behar izan dituzte ibilbidean, abiadura handiko trena egiteko lanak direla ere, ohiko zirkuitua ez baitago erabilgarri. Beste behin, auzolanari esker, proba egin ahal izateko bide berriak egin dituzte, izan ere, ibilbideko hainbat gunetan atxurrak eskuan hartuta osatu behar izan dute zirkuitua, hainbat pinuditan barrena. 18 kilometro Zailtasunak zailtasun, sei kilometroko ibilbidea antolatu dute. Korrika itzuli bat egin beharko dute larunbatean parte hartzaileek, eta mendiko bizikleta gainean bi itzuli. Guztira, beraz, hemezortzi kilometroko proba izango da. Zirkuitua «gora-beheratsua eta polita» dela aurreratu dute antolatzaileek, «lehorrean ondo egiten dena, baina euria egiten badu zati batzuetan lokatzak zaildu egiten du ibilbidea». Larunbatean Arriranen egongo diren kirolarien artean daude, adibidez, Trigoi taldeko Jon Erguin eta Luis Mari Irizar herritarrak, Unai Yus, Juan Nieva eta Endika Garcia. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, helmugara iristen diren parte hartzaile guztiek jasoko dituzte Euskal Herriko zirkuiturako baliogarriak diren puntuak.
Argazkia: Aitor Casado Aizkorrin Barrena mendi martxaren laugarren urteak marka guztiak hautsi ditu. 1.030 parte hartzaile izan ditu, inoiz baino gehiago. Orain arteko urte jendetsuenean 600ndik gora lagunek hartu zuten parte. Aurtengo 1.03 ibiltari...
Elustondo zingizango.com Nerea Elustondo bertsolaria Eibarren jokatutako Gipuzkoako Txapelketako kanporaketa irabazi eta final laurdenetara pasa da. 516 puntu lortu zituen. Saio bikaina egin zuen eta punta-puntako bertsolarien aurretik gelditu zen. S...