Ehunmiliak eta Goierriko Bi Handiak probako antolatzaileek iragarri dutenez, 2012an ere antolatuko dituzte bi lasterketak. Uztailaren 13tik 15erako asteburuan izango dira. Mikel Valdibielsok azaldu duenez, «jendeak hala eskatu duelako antolatuko ditugu probak datorren urtean ere». Izan ere, korrikalariek, boluntario lanetan aritu direnek eta probako antolatzaileek, lasterketen inguruan hitz onak besterik ez dituzte izan bi urte hauetan, eta ekonomikoki zituzten arazoak ere gainditu dituztenez, berriz lanari ekitea erabaki dute. Momentuz, dendarekin Lasterketak antolatzeko erabakia hartuta, «oraindik hobetzeko dauden puntuetan» hasiko dira lanean antolatzaileak. Valdibielsok azaldu duenez, aurten ere webgunea berritzeko asmoa dute, eta informazio mailan ere hainbat hobekuntza egin nahi dituzte. Beasainen lanean aritzen den taldea ere handitu nahi dutela esan du antolatzaileen buruak, aurreko urteetan eskas antzean ibili direla argudiatuz. Lan horiekin hasi aurretik ordea, Beasainen duten denda indartu nahi dute, eta gogorarazi dute lokala irekita dagoela egunero 17:30etik 20:00etara. Lasterketaren inguruko arropa eta bestelako materiala izaten dute salgai bulegoan.
Legazpiko Bertso Olariak bertso eskolak urriaren 7an hasiko du ikasturte berria. 18:00etan elkartuko dira, bertsolariek Itxaropen kalean duten egoitzan. Interesa dutenekin egunak eta orduak banatuko dituzte egun horretan. Izena emateko eskuorriak ik...
Goierriko atletismo proba jendetsuena beste behin arrakasta betekoa izan da, «perfektu atera da», antolatzaileen esanetan. Aldagai guztiak aldeko izan ditu Josetxo Imazen Omeneko XI. Krosak: eguraldi eguzkitsua eta gozoa —azkenerako bero antzera—, korrikarako giro apartekoa, partaidetza jendetsua eta kalitatezkoa. Goierri beheko hiru herrigune hazienetatik igarotzen den korrikaldia 969 lagunek osatu zuten, herenegun. Izena emanda 1.072 zeuden. Gontzal Sanz gasteiztarrak irabazi du krosa, 30:30 minuturekin. Sasoiko dagoela erakutsi du fondoko korrikalariak. Elhassan Oubaddi marokoar jatorriko atletari 13 segundoko aldea atera dio, eta hustuta iritsi zen Jon Arozena irundarrari 17koa. Eguneko izarra, garailearen eta gainontzeko atleta herrikoien baimenez, Trihas Gebre Aunoon izan zen. Donostian bizi den etiopiar jatorriko emakumeak egundoko lasterketa osatu zuen. Emakumezkoen saileko denbora marka puskatu du, errekorra 33:03 minutuan jarrita. Diru saria bikoiztu zuen horrela (600 euro). Sailkapen orokorrean 10. egin zuen. Denera 132 emakumezko ziren, guztizkoaren %14. Emakumezkoetan 2009an irabazi zuen Raquel Llamasek bigarren postuarekin konformatu behar izan du aurten, Gebrerekiko hiru minutura. Ibilgiro bikainarekin ekin zioten ia mila korrikalarik lanari, Lazkaoko Hirigoien kalearen hasieran. Herrigunean bi kilometro osatuta, Ordizia eta Beasain zeharkatu zituzten gero. Lehen birarako zortzi atleta jarri ziren buruan; atzenean lehen zazpi postuetan sailkatu zirenak, eta Iñaki Gebrero. Min hartu zuen gipuzkoarrak, eta lasterketa bukatzea [...]
Zingi Zango elkartearen berripapereko azken aleko lehiaketa Ibon Gurrutxagak eta Unai Etxarrik irabazi dute. Gurrutxagak Goierriko Hitzaren urtebeteko harpidetza jasoko du eta Etxarrik, berriz, Zingizango elkartearen materiala. Gurrutxagarekin Goierrik...
Hitzarok, Jakintza dantza taldeak eta udalak antolatu duten dantza ikastaroan izena emateko aukera badago oraindik, urriaren 5era arte. Eskolak larunbatero emango dituzte, Majori kiroldegian. Aurten bi talde izango dira, oinarrizkoa (15:30-16:30) eta j...
Erretzailea, akrilikoa oihal gainean Yves Matxikote iF ezizena erabiltzen duen artistaren margolanak ikusgai jarriko dituzte ostiraletik aurrera, Zelai Arizti Kultur Etxeko areto nagusian. Zumarragara ekarriko dituen lanak hiru motatakoak iza...
New Yorken duela hamar urteko irailaren 11an izandako atentatuetako lekukotza jaso zuen Enrike Zaldua kazetari zumarragarrak. Bihar, hamargarren urtemugaren harian, irudi horiek emango dituzte Zelai Arizti Kultur Etxean, 19:00etan. Zalduak aurretik au...
15:15etik 20:15era izango da odola emateko aukera Zelai Arizti kultur etxean; emaile izateko nahikoa da 18 urtetik gora izatea, 50 kilotik...
Zazpi urte igaro dira Beasaingo Gaztetxea okupatu zutenetik, eta urteurreneko ekitaldien barruan, urtero bezala, gaztetxearen kanpoko hormei itxura berria eman diete. Aurretik zeuden marrazkiak margo zuriz estali, eta herriko, Gipuzkoako eta Bartzelona...
Guardia Zibilak aljeriar jatorriko gizonezko bat atxilotu du gaur goizaldean Legorretan, Al Kaeda Magreb Islamikoarekin zerikusia duelakoan. Legorretan atxilotutakoaz gain, beste lau lagun ere atxilotu dituzte Iruñean, Berriozarren eta Irunen. Aljeria...
Etzitik hasi eta urriaren 2ra bitartean Argizaiola erakusketa jarriko dute erakusgai Legazpiko San Migel ermitan. Burdinola elkarteak antolatu du, eta erakusketa Felix Pinillos artisauak egindako 70 oholek osatuko dute. Bihar 10:30etik 13:00era egon...
Artzain Eguna Ostiralean, irailak 30, Legazpiko Artzain Eguneko V. Argazki Rallyaren sariak banatuko ditu Ikatza argazkilari elkarteak. 19:00etan kultur etxean jarri dute hitzordua. Lehenik eta behin lehiaketara aurkeztutako argazkien emanaldia eging...
Mila Ioldi euskal preso politikoa Langraitzeko espetxetik atera dute gaur arratsaldean, osasun arazoak dituela eta. Ataundarrak, ordea, baldintzatuta izango du askatasuna, zaintzapean egongo baita. Hasiera batean, atzo bertan etxera eramatekoak ziren, eskumuturreko telematikoarekin. Azkenean ordea, gaua Martuteneko espetxean pasa beharko zuela jakin zuen. Arratsaldean, 14:45ak inguruan irten da Langraitzeko espetxetik. Ordurako, familiako kideak, lagunak eta ezker abertzaleko kideak zain zituen kartzelaren atarian. Lore sorta bat eman diote Ioldiri, eta hark hunkituta hartu du. Gero guztiek Goierrirako bidea hartu dute. Etxetik pasatu eta senideak ikusteko aukera ere izan du, Martutenera joan aurretik. Seietan zuten hitzordua han, eskumuturrekoa jaso eta atzera etxera itzultzeko. Espetxeko arduradunek ordea, «inongo eskumuturrekoren berririk ez» dutela esan diete. Gainera, kontrol sistema hori gabe ezin duela etxera itzuli eta gaua espetxean pasa beharko duela jakinarazi diote, eskumuturrekoa iritsi arte. Ioldik kartzela utziko duenaren albistea zabaldu orduko, Ataunen lehen harrera prestatzen hasi dira, iluntzean bueltatzen zenerako. Azken orduko ezusteko hori dela eta, ordea, atzeratu egin dute. 15 urte herritik kanpo Mila Ioldik 15 urte daramatza Ataundik kanpo. Urtarrilaren hasieran 11 urte beteko dira Mila Ioldi eta bere bikotekidea, Francisco Jose Ramada, Mexikotik estraditatu zituztela. Ioldiri zortzina urteko bi kartzela zigor ezarri zizkioten Cosme Delclaux abokatua eta Jose Maria Aldaia [...]
Goierri Garaiko Ideia Berritzaileen Sarea da Sortzen, eta enpresak proiektu berritzaileetan bilakatzeko asmoa dute.
Hirugarren urtez antolatu dute arriarandarrek mendi duatloia. Aurten ordea, berrikuntzekin dator: I. Euskal Herriko mendi duatloiaren zirkuituko proba izango baita. Zortzi proba izango ditu Hego Euskal Herri mailan osatu den zirkuituak. Era honetan, mendi duatloia indartu eta herritartu nahi dute. Urriko lehenengo larunbatean izaten da Beasaingo Arriaran auzoko mendi duatloia. 6,8 kilometro korrika eta 14 kilometro mendiko bizikletan egiten dituzte kirolariek, arriarandarrek auzolanean prestatutako ibilbidean. Orain arteko bi edizioetan, Gipuzkoako eta Euskadiko txapelketak jokatu dira proba horretan. Dena den, antolatzaileek ez zuten esperientzia onik eduki antolaketa modu honekin. “Aurreko bi edizioak federazioarekin batera antolatu ditugu. Lehenengo edizioa, Nafarroan federatuta zegoen gipuzkoar batek irabazi zuen baina ez zioten saririk eman, ez zegoelako Gipuzkoan federatuta. Bigarren urtean, nafar batek irabazi zuen eta hari ere ez zioten eman, nafarra zelako. Bigarrena, gipuzkoarra izan zen, baina federatu gabea eta hari ere ez zioten saririk eman. Nahiko erreta geunden gai horrekin”, argitu du Aitor Mendizabalek, Arriarango Intxaurpe Elkarteko Kirol batzordeko kideak. Bi probetan izan ziren “arazo” horiek abiapuntu hartuta, “Ibarrako taldearekin elkartu ginen, beraiek ere mendi duatloi lasterketa bat antolatu nahi zutela eta. Federazioarekin zein arazo genituen azaldu genien. Gainerako herrietakoei ere azaldu genien egoera eta proposamen bat egin genuen Euskal Herri mailako probak antolatzeko, [...]
Bi proba izan dira, bi egunetan zehar; larunbatean mendiko bizikleten txanda izan zen, eta igandean, jendetsuena, errepideko bizikletarena.