Eleuterio Jauregi Beloki: “Irekiak gara, baina plaza taldeek beti izan duten izpiritu hori galdu gabe Eleuterio Jauregi Beloki “Makalo” Zaldibiarra da Eleuterio Jauregi. ‘Beloki’ bezala ezagunagoa da Imuntzoren bikotea den panderejolea. 20 urte daramatzate Euskal Herriko bazterrak alaitzen. Zazpi disko ere kaleratu dituzte, musika estilo eta erritmo ezberdinak bilduz. Urtero legez, Zaldibiako jaiei eurek eman diete hasiera. Luze-zabal hitz egin dugu zaldibiarrareki Izenez Eleuterio eta abizenez Jauregi zaitugu. Ezizenez, Makalo lagunentzat eta Beloki duzu izen artistikoa. Amak eta aitak Eleuterio izena jarri zidaten eta hori ez deitzeagatik edozein gauza. Beloki bigarren abizena dut. Oso tradiziozko kontu bat da, baina trikitilariak beti bikoteak izaten ziren; trikitilaria eta panderojolea. Laja eta Landakanda, Tapia eta Leturia, Sakabi eta Egañazpi… Gu, berriz, Imuntzo eta zer? Imuntzo eta Makalo; ez zitzaion gustatzen. Imuntzo eta Jauregi; ‘ez dit indarrik’ eta orduantxe bazeuden Jauregi anaiak trikitilariak. Bigarren abizena Beloki nuela esan nion. Gustatu eta horixe jarri genion, gehiegi pentsatu gabe. Geroztik pentsatu izan dut, ez genuela gehiegi asmatu. Izen pertsonala jarri beharrean, nahiago nukeela beste izen orokorrago bat jartzea. Izan ere, hasieran bakarrik ibiltzen ginen baina gero bajista bat hartu genuen, gero bateria ezagutu genuen. Laukotea joaten ginen, baina Imuntzo eta Belokiren izenean. Diskriminazio kontu bat ere [...]
Urriaren 9an, Ormaiztegin, goizeko 10etan hasiko da Jatorrizko Euskal Animali Espezien Erakusketa, Arrastoak azoka. Animaliak protagonista dituen azoka izaten da Arrastoak. Baina animaliak, bereziak dira: euskal animalia espeziak dira denak. Garai batean gure arbasoen baserrietan izaten ziren animaliak dira, baina denborarekin galtzen joan direna Ezaugarri bereziak dituzten animaliak dira eta Ormaiztegin, guztiak gertutik ezagutzeko aukera izango da. Pottokak, terreña, pirenaika eta betizu behiak, Enkarterriko astoa, sasi ardiak eta ahuntz azpi gorriak, mendiko behorrak, oiloak, ardi latxa eta euskal txerria. Arraza bakoitzaren historia, ibilbidea, hobekuntza genetikoa eta arrazaren ezaugarriak azalduko dira. Horrekin batera, pottoketan eta astoetan ibiltzeko aukera ere izango da. Tripa betetzeko, berriz, zer dastatua izango da: eztia, betizu haragia, oilo haragia eta oilo salda. Goierrithartxo animalia zalea da eta euskal arrazako animalia hauek gehiago ezagutu nahi izan ditu. Hona hemen euren ezaugarriak: Pottoka: Euskal Herriko poni arraza dugu pottoka. Animalia lirain eta indartsua. Euskal Herriko inguruneari oso ondo egokitua eta aldi berean ingurune berezi honen eraginez zaildua eta moldeatua. Betizua: Euskal Herriko mendietan aspalditik bizi den basa behiaren arraza baten izena da. Beste zenbait arraza baino eskasagoa izan da haragi eta esne ekoizpen aldetik, eta arraza joan den mendeko azken hamarkadetatik baserritarren aldetik nahiko baztertuta egon da. Terreña: Behi [...]
Baratze ekologikoa antolatzeko Gaspar Caballero de Segoviaren metodoa oso egokia da, Araban azken urte hauetan asko zabaltzen ari dena, ikastetxeetan, zahar egoitzetan, udaletxeetan, nekazarien artean… lur eremu txikian egiteko metodoa eta manipulatzeko erraz Gaspar Caballero de Segoviaren metodoa Mallorcan sorturiko sistema bat da. Berak, bere lurretan urte askoren buruan eginiko esperientzia guztiak kontuan hartuta sortutako Metodo hau oso sinplea eta erraza da, leku txikian barazki ekologikoak sortu daitezke, ur kantitate minimoa erabiliz eta lan eta mantenu txikia eskainiz paradei. Sei puntu nagusi ditu metodo honek eta hauek dir Crestall paradak. Parada 1.5 metroko zabalerako errektangulu bat da. Luzera ezberdina izan dezakete (etxerako baratzak 3-6 metro bitartean edukitzea gomendatzen da). Crestall ‘Fems de basa’ deitzen zaion lur gaineko kobertura da (konposta) lurraren gainean jartzen da, ez da lurrarekin nahastu behar. Mulching bat bezala jarri behar da paradeta Ez da ‘Parades en Crestall’ zapaldu behar. Kontuan izan behar da parada bakoitzaren inguruan 50 cm-ko bidea utzi behar dela. Nahiko leku baldin badugu, erdiko bideak metro bateko zabalera izatea komeni da, horrela bertan ibili eta karretilarekin maniobrak egin ahal izango dugu. ‘Fems de Bassa’. Mallorcako konpost autoktonoa da. Lurrari eman diezaiokegun janaririk onena litzateke. Lurrari era erraz, merke eta ekologiko batean itzuli diezazkiokegu [...]
Datorren larunbatean hasi eta urriaren 29ra bitartean, hainbat kultur ekitaldi egingo dituzte zeraindarrek. Larunbatean goizeko hamaiketan hasiko dute kultur asteko egitaraua. Herriko haurrek eta gaztetxoek marrazkiak egiteko eta hainbat jolasetan ibiltzeko aukera izango dute. 14:00etan, triki-poteoaren ondoren, herritar guztiak elkarrekin eseri eta babarrun jana egingo dute. Dani eta Pello trikitilariak ere bertan izango dira, eta beraz, bapo jateaz gain, hainbat kantu abesteko aukera ere izango dute bertaratzen direnek. Txartelak Mandio dendan daude salgai. Iluntzeko zazpietan II. Patata Tortilla Lehiaketari ekingo diote. Parte hartzeko, gutxienez bi laguneko eta gehienez lauko taldeek izena eman behar dute, Mandio dendan, etzirako. Jubilatuen eguna Igandean jubilatuen eguna ospatuko dute. 13:00etan meza nagusia izango da. Joxe Agirre eta Patxi Etxeberria bertsolariek eta Uharka abesbatzak parte hartuko dute. 14:00etan berriz, bazkaria egingo dute Ostatun. Bertan izango dira aipatutako bi bertsolariak, giroa alaitzen. Astelehenetik ostegunera, hitzaldi sorta egingo dute. Guztiak 19:00etan izango dira, kultur etxean. Astelehenean esaterako, Mikel Zalbidek Erdal eragina gure euskaran lelopean emango du hitzaldia. Asteartean, Joseba Barandiaranek egoera ekonomikoa izango du hizpide. Asteazkenean, Maria Ixabel Elorza antropologoak Ibiliz-ibili, bideak eraikiz lelopean emango du hitzaldia, eta ostegunean Juan Martin Elexpuru filologoak Iruña-Veleia auzia izango du mintzagai. Ostiralean, mendiari buruzko bideo bat ikusteko aukera izango da iluntzeko [...]
Bularreko minbiziaren nazioarteko eguna ospatuko dute bihar, mundu osoan. Hori dela eta, gaitz hori duten emakumeen Katxalin elkarteak, informazioa emateko mahaiak jarriko ditu bihar, Ordiziako ferian. Elkartearen eta gaitzaren inguruko informazioa ema...
Bihar, urriak 19, Bixi-Bixi irratsaioaren barruan, Mintzalagun proiektuari buruz arituko dira, 12:15etan hasita. Gaiari buruz hitz egiteko, Maria Pilar Amundarain, Anparo Martin eta Raquel Casas mintzalagunak eta Marijo Etxeberria Urretxu-Zumarragako U...
Bihar, urriak 19, goizeko hamarretan hasita deklaratuko dute bost segurarrek Espainiako Auzitegi Nazionalean «terrorismoa goraipatzea» leporatuta. Ismael Moreno epaileak hemeretzi lagun deitu ditu egunotarako. Hemeretzi lagun horietatik bost dira seg...
Mikel Etxezarreta eta Eli Arrillaga senar-emazteek egindako gaztak irabazi du, hirugarren aldiz, Hondarribiko gazta txapelketa. Olaberriko Aizpea gaztandegia nagusi izan zen igandean Hondarribiko X. Artzain Gazta Txapelketan, alde oso txikiarekin. Ko...
Sasieta Mankomunitatea osatzen duten 22 herrietako ordezkariek, gaur arratsaldean egingo den bileran aukeratuko dituzte Batzorde Errektore berriko kideak. Batzarra, 19:00etan izango da. Sasietatik jakitera eman dutenez, “historikoki orain arte, Beasaingo Udaleko ordezkaria izan da beti batzordeko lehendakaria”. Orain arte, eta bihar kargurako aukeratuko duten kideak ordezkatu arte, Hamaikabat alderdiko Juan Martin Aldaregia izan da lehendakaria. Biharko bileraren ondoren, ostegunean egingo dute Gipuzkoako Zaborren Partzuergoko lehendakaria aukeratzeko bilera. Aurreikuspen guztien arabera, ordea, Bildu koalizioaren esku geratuko da. Izan ere, Gipuzkoan dauden zortzi mankomunitatetatik bost Bilduren esku daude maiatzeko hauteskundeen ondoren: San Markos, Urola Kosta, Debagoiena, Tolosaldea eta Urola Erdia. PSE-EE alderdiaren esku daude Txingudiko eta Debabarrenako mankomunitateak. Gaur Goierrin egingo den bileraren ondoren ikusiko da Bilduk seigarren mankomunitateko lehendakaritza lortzen duen, edo EAJ alderdiaren esku geratzen den. Gipuzkoako Zaborren Partzuergoa zortzi mankomunitatetako kideekin eta Gipuzkoako Foru Aldundikoekin osatzen da, eta biztanle kopuruaren arabera banatzen da mankomunitate bakoitzaren boto kopurua: Foru Aldundiak botoen %33 emateko eskumena izango du; San Markosek %29; Txingudik eta Debabarrenak %7; Debagoienak eta Sasietak %6; Tolosaldeak %5; Urola Kostak %4; eta Urola Erdiak %3. Hala, aurreikuspenak betetzen badira, Bilduren esku gera daiteke Partzuergoko lehendakaritza. Lehendakaritza berriak aukeratuta, horien esku geratuko da Gipuzkoako zaborrak nola kudeatu behar diren erabakitzea. [...]
Ataungo Ander Gorostitzuk eta Gloria Urkolak meitaimaitie.com enpresa sortu dute ume eramaleak eta beste hainbat produktu gizarteratu eta saltzeko: Duela lau urte jaio zen Peru, Gloria Urkolaren eta Ander Gorostitzuren semea. Zesarea bidez jaio zen eta bularrik ez zuen hartu Peruk. Atxikimendu arazoren bat edo beste izan zuten semearekin eta meitai ume eramalearekin topo egin zuten. Bizitza aldatu zitzaion Gorostitzu-Urkola familiari. Meitaiarekin batera, umearen hazkuntza era batekin egin zuten topo. “Nahiz eta hazieran oztopo asko izan genituen, gure seme Peru hazteko modu propioa izan dugu: atxikimenduan oinarritua, maitasunaz, kontaktuarekin, begiradaz eta ilusio askoreki Ataungo bikoteak, beraiek bizitako esperientzia eta beraiek semearen hazkuntzan erabilitako bitartekoak gizarteratu nahi dituzte. Meitaimaitie.com webgunea sortu dute horretarako. Interneteko denda da. “Denda honetan aurkituko duzuen guztia Peruren hazieran erabili ditugun gauzak dira, asko lagundu digutenak bide hau egiten, gustuko ditugunak eta konbentzitu gaituztenak”. Batez ere, ume eramaleak eta oihalezko pardelak saltzen badituzte ere, beste osagai batzuk ere saltzen dituzte: biberoiak, jostailuak, emakumezkoarentzat hilerokoarentzat osagaiak… Dena den, Internet bidezko denda baino askoz ere gehiago da Meitaimaitie.com, hazkuntza mota baten erakusleiho izan nahi baitu. Euskal Herriko hainbat herritan, tailerrak ere ematen ditu bikoteak. Ikastaroak “Guretzat, gure lana eta produktuak zabaltzeko modurik onena, tailerrak dira. Dohainik izaten dira tailerrak”. [...]
Azken hilabeteetan Majori kiroldegian izan dira gorabeheren harira, Ordiziako Udalak herri batzarra antolatu du ostegunerako, hilak 20. Kiroldegiaren erabiltzaile zein herritarrei batzarrera joateko deia egin die udalak, izan ditzaketen zalantzan argit...
Bihar arratsaldean ate irekien eguna egingo dute Legazpiko nerabe Zerbitzuan. Gurasoei zuzenduta egongo da eta bertan, zerbitzuko hezitzaileek eta udaletxeko arduradunek zerbitzuaren nondik norakoak azalduko dituzte. 18:30ean elkartuko dira. Honekin ba...
Ikasturte berriarekin batera, lehiaketa berria jarri dute martxan Itaka literatur saioan Ekaitz eta Irati Goikoetxeak. Hitzontzi jarri diote lehiaketari izena, Irati Goikoetxearen arabera, hitzen ontzia betetzea baitute helburu, «lehiaketa aitzakiatzat hartu eta entzulea hitzontzi bihurtzea». Euskaraz euskararekin egin nahi dute jolas, eta horretarako astero-astero ariketa berri bat proposatuko diete irrati entzuleei eta jolastu nahi duten guztiei. Ariketa bakoitzari erantzuteko astebeteko tartea izango dute lehiakideek, eta ariketaren erantzunak itakasegura@gmail.com helbidera bidali beharko dituzte. Halaber, saioan bertan tartetxo bat utziko dute, erantzuna telefonoz eman nahi dutenentzat. Asteroko ariketa zuzen egiten dutenen izenak hilabete bukaerako zozketan sartuko dituzte, eta irabazleak otar bat eskuratuko du. Otarrean Aikur etxeko bi ezti pote, Bengoetxe baserriko bi txakolin botila, J.Aranburu elkartekoen gazta, Pirritxen, Porrotxen eta Marimototsen kamiseta bat, eta hilabete horretan irratian izan dituzten musikarien eta idazleen liburu eta disko bana etxeratuko dituzte. Lehen zozketa azaroan Urriaren 15ean jarri zuten martxan lehiaketa. Lehenengo zozketa azaroaren bukaeran egingo dute urriko bi asteotan eta azaroan zuzen erantzungo duten izenen artean. Astero ariketa ezberdina proposatuko dute. Hauxe larunbata bitartean buruari eragiteko ariketa: a, e, i, o eta u bost bokal ezberdinak dituzten hitzen bila dabiltza. Erakusleiho hitza jarri dute adibidetzat anai-arrebek. Astero-astero proposatuko duten ariketaren berri larunbat goizetan 10:00 etan [...]
Zumarragarrak 12 aldiz egin du bidea 2004tik gaur arte; erakusketa Zelai Arizti kultur etxean egongo da ikusgai datorren urriaren 30era arte....