Zumalakarregi museoak larunbatero antolatzen dituen tailerren barruan, hilaren 22an XIX. mendeko “gerlari ausartak” landuko dituzte, 17:30etik 19:00etara artean. Tailerrak 6tik 12 urte bitarteko haurrak dituzten familientzat dira, doan. Par...
Igartubeiti baserri museoak, Labekoa Berri jatetxearen laguntzarekin antolatutako sagar edo sagardoarekin egindako Errezeten Lehiaketa Francisco Alonsok, Maider Muruak eta Vidal Careagak irabazi dute. Igartubeiti baserri museoaren 10. urteurrenaren eta...
Hitzaro Kultur Elkarteak gaztelekua kudeatzeko ardura izango du aurten aurrenekoz, eta horrenbestez, aro berri bati hasiera emango diote. Bihar ekingo dio gaztelekuak ikasturte berriari, baina orain arte bezala, asteburuetan emango du zerbitzua, 16:30e...
Desprezio musika taldeak agur kontzertua eskainiko du bihar gauean Legazpin. Pasa den zapatuan D-Pintxos taldea izan bazen, zapatu honetan Desprezio taldeak esango die agur eskenatokiei. Legazpiko gaztetxeko oholtza aukeratu dute hauek ere horretarako....
Lazkaon ospatuko dute, igandean, Goierriko odol emaileen lana eta ekarpena eskertzeko urteko omenaldi-festa. Bertako odol emaile batzoreari egokitu zaio aurten ospakizuna antolatzea, eskualdean txandan-txandan aldatzen baitute urtero lekua. Legazpitik ...
Lazkaon merkatari elkartearen promozio zozketan sariduna Mari Karmen Aldasoro lazkaotarra izan da. Elkarteko establezimenduetan erosketak egin eta txartelak bete ondoren, ostegun iluntzean egin zuten zotz. Lazkaon elkarteko denda eta komertzioetan gast...
Gaintzan udaletxe berria, udal zerbitzuen egoitzak eta etxebizitzak egokituko dituzten eraikina altxatu dute. Egitura teilatua emanda dago dagoeneko, nahiz barru-lanak egitea falta den oraindik. Herriko zerbitzu ugari bilduko dituzte eraikinean, behin ...
‘Baginaren bakarrizketak’ antzezlana Udazken Kulturaleko ekintzek, bihar izango dute jarraipena. 18:30ean, erraldoiak eta buruhandiak kalera irtengo dira txistulariez lagunduta, eta herriko haurrak zirika dituztela. Bihar gainera, ‘Vagonero’ izeneko buruhandia irtengo da lehen aldiz kalera. Gauean, berriz, Txalo produkzioak taldearen eskutik, Baginaren bakarrizketak antzezlana ikusi ahalko da Usurbe antzokian. Antzerki emanaldia 22:15ean hasiko da. Sarrerak antzokiko leihatilan edo Kutxanet zerbitzuan erosi daitezke. Larunbatean, musika eta dantza Larunbatean, musikaren eta dantzaren txanda izango da. Izan ere, etzi, egun osoan zehar, Ezkiagako II. Trikitixa Eguna ospatuko dute. Beasaingo, Ordiziako, Lazkaoko eta Irungo trikitilariek parte hartuko dute jaialdian. Goizean, 11:30ean eta Ezkiagako pilotalekutik hasita, kalejira egingo dute herriko auzo ezberdinetara. Itzuleran bazkaria egingo dute, eta ondoren musika eskolakoek emanaldiak egingo dituzte. Loinatz abesbatza Aurtzaka dantza taldeak urteroko emanaldia egingo du larunbatean 19:00etan, Gernika pasealekuko pilotalekuan, eta Loinatz abesbatzak 25. urteurreneko hirugarren kontzertua egingo du 20:00etan Andre Mari Zeruratuaren parrokian. Herriko musika taldeen txanda izango da gauean, 22:00etan kontzertua egingo baitute Lost Chords, Chase de Mayhem eta Sodium Rama taldeek kiroldegiko gazte lokaletan. Igandean, saloi dantzak Aizkorri Mendizale Elkarteak mankomunitatean zehar ibilaldia egingo du igandean, 08:00etan irtenda. 18:30ean berriz, Aguibaile elkarteko eta Dantzaki eskolako kideek saloi dantzen emanaldia egingo dute Gernika pasealekuko pilotalekuan. Ordu berean, [...]
Legazpi Musika Bandak kontzertua eskainiko du igandean, 13:00etan Latxartegi aretoan. Sarrera irekia da.
Udal Berripapera atera du kalera Idiazabalgo Udalak, bertako albisteen berri emateko helburuarekin. Legegintzaldi honekin batera martxan jartzea zen asmoa, eta jada lehen alea kalean da. Azaroaren 13 eta 14 bitartean banatu zuten etxeetan. Eusko Jaurlaritzak ateratzen duen Euskararen Berripaperetik dator formatoaren ideia, eta baita izena bera ere. Ioritz Imaz Idiazabalgo alkateak esan duenez, jakitun ziren Udalaren eta herritarren arteko komunikazio bideetan gabeziak zeudela. Bere hitzetan gabezia horiek konpontzera dator Udal Berripapera. Hemendik aurrera, Udalak komunikatu nahi dituen albisteak herritarrek zuzenean jasoko dituzte, hilabete bateko maiztasunarekin. «Berri paperaren helburua komunikazioa hobetzea da oinarrian, baina beste helburu bat ere bete nahi du, herritarren parte hartzea bultzatzea, gure ustez informatuta dagoen herriak parte hartzea errazagoa izaten baita», dio Imazek. Agenda txertatuko dute 2011. urtea bukatu artean, Udal Berri Papera bere horretan aterako dute, baina datorren urtetik aurrera, Idiazabalgo kultur agendaren edukiak ere bertan txertatuko dituzte. Berri paperaren atzeko aldean, hain zuzen. Imazen hitzetan horrela, idiazabaldarren etxeetara bi udal publikazio iristea ekidingo dute. Agenda 2012. urtetik aurrera txertatzeko erabakia arrazoi bategatik hartu dute: aurten udal argitalpen guztiak publikatzeko lehiaketa jada egin zutelako, eta Udal Berri Papera artean ez zelako publikatzen. 2012. urtean udal publikazio guztiak (kartelak, jaietako egitaraua, aurrekontuen liburuxka, Udal Berri Papera…) zein [...]
Elhuyar Fundazioak eta CAF enpresak abian jarri dituzte 2011ko CAF-Elhuyar sariak. Zientzia eta teknologiaren arloko gaien eta ikerketen euskarazko dibulgazioa, kazetaritza eta narrazio-lanak bultzatzeko helburua du sariketak, eta aurten ere hiru kategoria egongo dira: Dibulgazio-artikulu originalak, gazteei zuzendutako zientzia-narrazioak, eta zientzia-kazetaritzaren arlokoak. Lanak aurkezteko epea, 2012ko urtarrilaren 27an amaituko da. Dibulgazio-artikulu originalen kategorian, 2.000 euroko bi sari banatuko dituzte antolatzaileek. Sarietako bat dibulgazio-artikulu orokorrei dagokie, eta bestea egilearen doktore-tesian oinarritutako dibulgazio-artikuluari. Gazteei zuzendutako zientzia-narrazioen artean, 5.000 euroko sari bat banatuko dute, gazteei zuzendutako euskarazko literatura-lan hoberena aurkezten duenarentzat. Lan horiek, zientzia edo teknologia-gaien presentzia izan beharko dute. Zientzia-kazetaritzaren arloko lanen kategorian, berriz, 2.000 euroko sari bakarra emango dute, edozein formatu eta generotan 2011n argitaratu diren zientzia kazetaritza lanen artean. Epaimahiko kideak zientzia eta teknologiako adituek zein literatura eta kazetaritza munduko adituek osatuko dutela jakinarazi dute antolatzaileek. Saridunen izenak, 2012ko apirilaren 30a baino lehen jakinaraziko dituzte. Kategoria bakoitzeko oinarriak cafelhuyarsariak.elhuyar.org helbidean eskura daitezke. Informazio gehiago berriz, 943 36 30 40 telefonoan.
Ehunzango batukadak talderako partaide berriak biltzeko deialdia egin du. Ikastaro bat eskainiko dute, azaroaren 3an hasiko dena. Batukadak Brinkolako eskola zaharrean entseatzen du, ostegunetan 19:45ean.
Joxe Arregi frantziskotar fraide izandakoa, eta Donostiako Gotzaitegiarekin izan zituen gorabeheren ondoren ordena aurten utzi duena Ataunen izango da, gaur zortzi. Atauniker kultur elkarteak gonbidatuta, hitzaldia egingo du, urriaren 27an, osteguna, 1...