Goierriko Goiztiri AEK euskaltegiak beste kanpaina bat abiatu du ikasle berriak erakartzeko. Euskaraz ikasi nahi duzu? ¿Quieres aprender euskara? goiburua jarri diote kanpainari, eta modu batera edo bestera ikasturte hasieran izena ematera animatu ez ...
Hauteskunde kanpaina bukatzeko, Amaiur babestu duten idiazabaldarrek triki-poteoa egingo dute ostiralean, 19:00etan plazan hasita.
Guraso Elkarteak patinaje ikastaroa antolatu du, Gabirian. Irakaslea Sandra Cliville da. Saioak larunbat goizetan izaten dira: umeena, 10:00etan eta helduena, 11:00etan. Ikastaroak 12 saio izango ditu eta 75 euro ordaindu beharko ditu bakoitzak. Inork ...
Txerri Gorri kultur elkarteak egoitza berria inauguratuko du igandean. Eguerdiko hamabietan elkartearen ateak irekiko dituzte, bazkideentzat zein herritar guztientzat, eta harrera egingo diete. Ondoren lokalak erakutsiko dizkiete bertaratutakoei, eta segidan mokadua egingo dute. Festa giroa izango da beraz, igande eguerdian, Mutiloan. Izustegi etxearen azpian egon izan da orain arte herriko elkarte bakarra: Aitz-buru. Elkarteak 66 bazkide zituen, eta gehiago izatera iristeko aukera gehiegirik ez zuen ematen, lekua txikia baitzen. Bestalde, Izustegi eraikina partikular batek erosi zuen duela gutxi, eta elkartearentzako lekurik gabe geratu ziren mutiloarrak. Iñaki Ugalde Mutiloako alkateak jakitera eman duenez, «bi arrazoi horiek, eta batez ere bigarrenak, bultzatu gintuen zerbait pentsatzera». Elkarte batek Mutiloarentzat duen eta izan dezakeen garrantziaz jabetuta, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Landa Gipuzkoa 32 programaren barruan jasotako diru laguntza erabiltzea pentsatu zuten, etxebizitza berrien eraikinetako baten azpian egoitza eraikitzeko. Eta halaxe egin dute. Guztira, 235.000 euroko aurrekontua izan zuten lanek. Foru Aldundiaren programatik 175.000 euro jaso zituzten, eta Mutiloako Udalak ordainduko du gainerakoa: 60.000 euro. Egoitzak 180-200 metro koadro artean ditu. Azalera horretan, jan-gela handi bat, sukaldea, garbiketako gela, tabernak eta bi komun kokatu dituzte. Aretoaren azpian berriz, biltegi handi bat egin dute. Kultur elkarte berria Egoitza eraikitzeaz gain, kultur elkarte berria ere sortu dute: Txerri [...]
Bihar iluntzean L.D. Lammermoor operaz gozatzeko aukera egongo da Legazpiko kultur etxean. G. Donizettiren obraren lehen zatia proiektatuko dute bihar, 20:30ean. Bigarren zatia azaroaren 23an eskainiko dute.
Bihar arratsaldean gurasoei zuzendutako hitzaldi-tertulia bat egingo dute Legazpin. Gurasoen autoestimua: funtsezkoa seme-alaben garapenean izena eman diote saioari. 18:30ean hasiko dute, Legaazpiko kultur etxeko areto nagusian. Familiei orientazioa es...
Ordiziako Udalak dei egin nahi die herritarrei gaikako aholku batzordeetan parte har dezaten.Horretarako, batzordea aukeratu eta izena eman behar dute herritarrek ostiralerako. Goizez harrera bulegoan (943 88 58 50) eman dezakete izena, eta arratsaldez...
Hitzontzi lehiaketaren barruan, beste ariketa bat proposatu dute aste honetarako Ekaitz eta Irati Goikoetxeak. Hitzak bere baitan dituzten hitzen bila dabiltza. Hori bai, hitz luzeak eta bere baitan dagoen hitz laburragoak elkarren artean ez dute lotur...
Txapelketaren etorkizuna aztertzeko egindako bilera Urtero Beasaingo Loinatz jaietara begira antolatzen duten koadrilen arteko futbol txapelketa kolokan dago aurten. Orain arteko antolatzaileek lan hori beste batzuen esku uzteko erabakia hartu dute, eta txapelketak aurrera egin dezan, Beasaingo Udalak eta Kirol Fundazioak herriko gazteei egin diete deia. Bilera baterako gonbita luzatu zieten bi erakundeetako ordezkariek herriko gazteei, talderen bat antolaketaz arduratzeko prest zegoen galdetzeko, eta zein beste aukera proposatzen zuten ikusteko. Bileran hamar taldetako kideek parte hartu zuten, eta horietako bat txapelketa antolatzeko prest agertu da. Hala ere, behin betiko erantzuna etzi emango dute taldeko partaideek. Beasaingo Udalak, hainbat proposamen jarri zituen gazteen esku, nahiz eta haien ustez aukera hoberena antolakuntza gazteen esku uztea izan. Elkarte ezberdinetako kideei ere dei egin zieten bilerara, elkarteak dituen proiektuetarako dirua lortzeko beste modu bat izan zitekeelakoan. Lan zaila aurretik Bileran parte hartu zuten hainbat gaztek argi adierazi zuten txapelketa antolatzea lan zaila dela. Izan ere, azken urteetan erdira jeitsi da parte hartzaileen kopurua, eta kopuru horrekin ere nahikoa zaila izaten zen antolaketa, talde guztien koordinazioa, ordutegiak, jokalariak… lotzea. Herritarrek egindako proposamenen artean, antolakuntza hori langabezian dagoen norbaiten esku uztea dago, «diru sarrera bat lortzeko aukera izan daitekeelako». Partidak aste egunetan eta larunbatetan jokatzeko aukera [...]
Enrike Otxotorena, Aterpen Enrike Otxotorena artista donostiarrak erakusketa jarri du Beasaingo Aterpe tabernan. Akuarela margoak erabiliz margotzen du Otxotorenak, Euskal Herriko zein kanpoko txoko ezerbinak marraztuz. Artistaren ibilbidea eta mar...
Lazkaoko odol emaileen ordezkaritzak odola emateko aukera jarri du, gaurko (asteartea). Ohi bezala kultur etxean egongo dira erizainak, 18:30etik 20:30era. Normalean eman ohi duten herritarrez gain, edonorentzat aukera irekita dagoela gogorarazi dute.
Gurrutxaga eremuko etxebizitzak urte bukaera baino lehen hasiko dira egiten, eta bi urteko epean lanak bukatuta egongo direla aurreikusten dute. Obrak Urretxuko Promociones Pisuzahar-Elorga S.L. eraikuntza enpresak egingo ditu. Errekabarrena kalean dauden 50 etxebizitzen proiektua eta Gurrutxagako eremuko 21 etxebizitzen proiektua duela bi legegintzaldi hasi ziren proiektatzen. Errekabarrena kaleko etxeak 2009ko abenduan bukatu zituzten, eta handik bi hilabetera jada bizitzera joanda zeuden bertako bizilagunak. 50 etxebizitza horietatik 22 prezio hitzartukoak ziren. Gurrutxagako eremuko etxebizitzen kasuan hiru proiektu egin behar izan dituzte. Lehendabizikoa duela bi legengintzaldi egin zuten. Orduan hiru bloke egitea aurreikusi zuten. Bloke bakoitzak sei etxebizitza zituen. Guztiak pisuak ziren. Hiru bloke horien atzean berriz, adosatuak egiteko planteamendua zegoen. Guztira, 10 adosatu, bi bloketan banatuta. Etxebizitza horiek egiten hasi baino lehen lehertu zen krisia, eta Mikel Igartua Ezkio-Itsasoko Udaleko zinegotziak jakitera eman duenez, proiektua inmobilietara eraman zuten zein harrera eduki zezakeen ikusteko. Haiek esan zieten proiektu hark ez zuela irteerarik izango, ez orduan eta ezta aurrerago ere. Proiektua bertan behera utzi zuten. Bigarren proiektuan, etxibizitza guztiak adosatuak ziren, adosatu handiak, eta bakoitzak 270.455,45 euroko prezioa zuen. Bigarren proiektuarekin ere proba egin zuten eta ikusi zuten ez zuela irteerarik izango. Gauzak horrela, 200.000 eurotik gorako proiekturik ez egiteko erabakia hartu [...]
26 talde aritu dira larunbatean eta igandean Labeagan egin diren aurre-kanporaketetan; fase nagusira 12 taldek egin dute aurrera eta finala abenduaren...