Gipuzkoako Foru Aldundiak 49.364,17 euroko diru laguntza emango dio Ataungo Udalari, San Gregorioko Bikario-etxean natur interpretazio gunea eta Barandiaran Museoaren tailerrak egokitzeko lanak finantzatzen laguntzeko. Diputatuen Kontseiluak gaur egin duen bileran erabaki du diru hori ematea onartzea, «interes publikoko arrazoiak» daudelako. Ataungo Udalak iaz eskuratu zuen San Gregorioko Bikario etxea, eta obrak egin ditu. Joxe Migel Barandiaran etnografoaren figura oinarri hartuta, Ataungo auzo horretan sortu duen museo multzoko hirugarren zutabea da garai bateko bikario-etxea. 2007an hasi zen udala museoa atontzen, Larruntza eta Errotatxo errota-eraikinak erosita. Urte hartan Aldundiak beste 300.000 euroko ekarpena egin zion Udalari, museoa sortzeko. Barandiaranen ikerketa lanen errepasoa, aurkitutako arkeologia ondarea eta etnografoaren ibilbidea jasotzen ditu, batetik, museoak. Bestetik, Errotatxo errota zaharberritu, eta alea ehotzeko sistema osoa ikus daiteke, aldaparo eta guzti. Bikario etxean, hirugarrenik, naturaren interpretazio gunea jartzea da asmoa —Aralar parke naturalari buruz—. Beste bi eraikinak “txikiak” direnez, Barandiaran Museoak tailerrak garatu ahal izateko erabilera ere eman nahi zaio Bikario-etxeari. Aldundiak prentsa oharrean azaldu duenez, iaz eratutako Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioan «erabat txertatu» da Barandiaran Museoa. «Bereziki Lizarrustiko parketxearen kudea- ketaren eta edukien osagarri bihurtu da. Beraz, Barandiaranen garrantzi historikoa eta dimentsioa erakusteko erakusleiho garrantzitsua osatu da». Aurten hainbat ekimen batera antolatu dituzte Barandiaran Museoak [...]
Urgadielek, Urola Garaiko Diabetikoen elkarteak antolatu du hitzaldia; saioa Zumarragako Ospaitaleko Maite Arrazola oftalmologoak gidatuko du, zenbait erizainen laguntzarekin.
zingizango.com• Ostiraleko kantu-afaria dotorea atera zen. Askalas taldeak ederki girotu zituen legazpiarrak. Afariko irudiak gure argazkien galerian gorde ditugu: Ikusi galeria Bestalde, unerik hunkigarriena Mari Paz Aranguren euskaltzale hil be...
Noraezean talde legazpiarrak ez du saririk lortu Gipuzkoako XV. Kantu Txapelketan. Pasa den asteburuan ospatu dute finala Donostian, eta talde legazpiarra bertan izan da. Bi kanta aurkeztu zituzten: Ken7 taldearen Malen, eta eurek sortutako Eguzkia sar...
Legorretan Euskara Biziberritzeko Plana diseinatzeko prozesua akaberara iristen ari da. Udalak, Ahize enpresaren aholkularitzaz, azarorako zehaztuta zituen lau bileretatik azkenekoa etzi, osteguna, egingo dute, 20:00etatik 21:30era, udaletxean. EBPN de...
Lazkaoko Ludotekako arduradunak Eguberriei begira jarriak daude, eta abenduko azkeneko eta urtarrileko lehengo asterako ekimen bereziak prestatu dituzte. Lehen ekitaldia Gabon bezperan, abenduak 23, egingo dute, Olentzeroren etorrerarekin. Eguberri ast...
Olaberriko Udalak txirrindularitzan erabiltzeko kirol jantziak atera ditu. Udakoak 64 euro balio du: maillot mahuka motza eta kulote motza. Neguko jantzia, maillot mahuka luzea eta pirata motako praka isotermikoa, 86 euro da. Ekipamendu osoa erosi beha...
Aurreko asteartean Legorretan izan zen odol emate deialdiak sekulako erantzuna izan du herritarrengandik. 94 legorretar joan ziren odol ematera, urteko hirugarren aldian. «Oso emaitza ona» dela eta eskerrak eman ditu taldeak.
Punta-puntako jokalariak bilduko ditu lehiaketak, Espainiako txapelketaren aurretiko norgehiagokak dira
Urizar, Erguin eta Larruzea Euskal Herriko Mendi duatloiko azken aurreko lasterketa egin dute asteburu honetan Mallabian (Bizkaia). Lasterketa gogorra izan da gainera, 6 kilometro korrika, 17 kilometro bizikletan eta beste 3 kilometro korrika egin b...
Asteburu honetan jokatu dira Beasaingo lagun taldeen arteko futbol txapelketako lehen partidak. Zazpi partida jokatu dituzte guztira, eta puntuak eta golak kontuan hartuta, Ezenarro leihoak taldea da lehen postuan dagoena. EMAITZAK: Zepeliñe 0 –...
Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, Segurako hainbat herri eragilek bat egin eta egitarau zabala prestatu dute egun hauetarako. Horrela, guztien artean ospatuko dituzte Euskal Jaiak, Euskararen Nazioarteko Eguna eta Segurako Gazte Asanbladaren II. urteurrena. Iñaki Perurenaren hitzaldia Iñaki Perurenak Harri eta Herri lelopean emango duen hitzaldiarekin hasiko dute egitaraua. Ekitaldi hori Goierriko Kultur Zirkuituaren barruan antolatu dute, eta bihar izango da, 19:00etan Segurako kultur etxean. Ostiralean Laiotz herri eskolakoek hartuko dute lekukoa. Goizean haurrek saioa egingo dute, eta bertara joaten direnek abestiak, ipun klasikoak, poesia errezitaldia, txisteak eta bertsoak entzuteko aukera izango dute. Arratsaldean, eskolatik plazara joango dira ikasleak zein irakasleak, eta bertan txokolate jana egingo dute. Arratsaldeko bostetatik aurrera berriz, Begira antzerki taldearen Super txarko txou lana ikusi ahalko da Botikaxahar kulturgunean. Antzezlana ere Goierriko Kultur zirkuituaren barruan antolatu dute. Antzerkia bukatu eta gero, 18:30ean, herritarren arteko kirol lehia izango da plazan. Parte hartzaileek besteak beste, oskol biltzen, sokatiran eta txingetan neurtu beharko dituzte indarrak. Ordu bat geroago, Seguran Euskal Jaiak antolatu zirela 100 urte igaro izana ospatuko dute. Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatuta, 1896tik urtero egiten zituzten Euskal Jaiak Gipuzkoako hainbat herritan. 1911an Azkoitikoen eskutik hartu zuen lekukoa Segurak, eta ondoren Zarautzi pasatu zion. Garai haiek gogoratzeko helburuarekin, ostiral honetan, [...]
Udalaren jakinarazpenak, oharrak eta bandoak zabaltzeko paperetik euskarri digitalerako beste urrats bat egin du Itsasondoko Udalak. Sortzen duen informazioa herritarrengana bideratzeko mezu elektronikoen sistemari heldu dio, hala paperaren kontsumoa eta ondorioz geratzen den hondakina murrizteko asmoz. Abuztuan hasi ziren itsasondoarrak udal oharrak helbide elektronikoan hartzen. Lehenbizi datu basea sortu zuen udalak, erakundearen webgunean oinarrituta (www.itsasondo.net). Ordutik, informazioa euskarri digital askoren bidez jaso daiteke, izan helbide elektronikora, sakelako telefonora —SMS bidez— edo etxeko telefono finkora. Udalak jakinarazi duenez, batetik paper kontsumoa murriztu nahi da, eta iaz arte egin behar izaten ziren «hainbat buzoneaketa» saihestea. Bost informazio ohol Urte bukaera honetan udalak informazioa hedatzeko jarri duen bide bakarra ez da izan sare digitalarena. Herrian barrena bost informazio ohol edo taula ipini ditu, azaroan. Jubilatuenean, Arbel-aitz elkartean, Lurdes dendan, Gaztelekuan eta haur eskolan iltzatuko dituzte, aurrerantzean, herriko jakingarriak. Aurreko agintealdian ezarritako lau pantaila elektronikoen osagarri dira ohol horiek. Pantailak udaletxean, mediku etxean, ostatuan eta herriko dendan daude. «Baina herritarrak informazioa ez dela iristen kexatu ziren udaletxean eta hainbat herri bileratan, pantailak dauden lekuetara ez baldin bazara joaten, ez delako informaziorik jasotzen. Udalak hainbat gai garrantzitsu paperean bidali beharra izan du etxeetara. Hori saihesteko bigarren pauso bat eman nahi da», azaldu du Udalak. Gaur [...]
Aurreko ostiralean mundu mailan gogoratu zen emakumeenganako indarkeriaren aurkako jarrera, eta Legorretako Udalak adierazpen instituzionala atera du, indarkeria matxistaren kontra lanean jarraitzeko konpromisoa hartuz, «gure udalerrian ere irauten du...
2010-2011 ikasturtean euskara ikasten aritu direnentzat diru laguntzak onartu ditu Olaberriko Udalak. Gutxieneko asistentzia %60koa behar du. Kasu horietan matrikula kostuaren %60 jasoko du ikasleak. %80tik gorako aprobetxamendua ziurtatuz gero, %90. E...
Truke azokako une bat Asteburu honetan Beasainen egin duten jostailuen truke azokak “oso harrena ona” izan du Aisihezikoen iritziz. Ostiralean 100 jostailutik gora trukatu zituzten herriko eta eskualdeko umeek, eta larunbat goizean 140tik gora. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, herriko ikastetxeetako haurrek eta gurasoek parte hartu dute azokan, “baina Goierriko beste herri batzuetatik ere etorri dira jostailuak ekartzera eta trukean berriak hartzera”. Hasierako aurreikuspen guztiak soberan bete dituzte antolatzaileek, izan ere, ekimena prestatu zutenean, gehienbat herriko bi ludoteketako bazkideek parte hartuko zutela uste zuten. Baina bestelako parte hartzaileak ere egon direla ikusta oso gustura agertu dira Aisiheziko kideak. Gehien trukatu diren jostailuak lau eta zortzi urteko haurrei zuzendutakoak izan dira. Asko izan dira baita, jostailua ekarri baina trukean bat ere hartu ez dutenak, “guraso askoren helburua beraien umeei haiek erabiltzen ez dituzten jostailuak beste haurren batek gustura jasoko dituela jakinaraztea izan baita”. Herritar askok eskerrrak ere eman dizkie antolatzaileei halako ekintza prestatzeagatik. Olentzero, lanak aurreratzen Jostailuen truke azoka egitearen arrazoia “Gabonetan eman den kontsumo itzela murriztea” izan da, “trukean gauza asko lortu ditzakegula ikasi eta dirurik gabe ere jostailu berriak izan ditzakegula” zabaltzea baitzen asmoa. Hala, Aisihezitik esan dutenez, “asko izan dira beraientzat jostailuak hartu beharrean, senideren batentzat olentzerotako opariak hartu [...]
Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Kanpuseko errektoretzako kideek informazio jardunaldiak antolatu dituzte etzirako. Unibertsitateari eta bertako ikasketa eskaintzari buruzko informazioa emango dute, batxilergoko eta Goi Mailako Heziketa zikloe...
Aizkorri Mendizale Elkartetik jakinarazi dutenez, dagoeneko gabonetako loteria salgai dago. Elkarteko zenbakia erosi nahi dutenek, elkartera joan beharko dute, astelehenetik ostegunera bitartean, 19:00etatik 20:15erako ordutegian, orduan egongo baitira...