Harritu egin gaitu Ordiziako PNVk Majoriren inguruan argitaratutako gutunak. Lehenik eta behin, guk Igeriketa Lantzen enpresaren kudeaketa salatu dugulako, ez EAJ-PNVrena, nahiz eta nahikoa froga izan horretarako. Beraz, datorrena ikusita, badaezpadako jarrera erasokorra hartu dute. Bigarrenik, goraipatu nahi izan dute beren “jarraipen zorrotza” eta “kudeaketa kontrolatua”. Lan nekeza, benetan, ikusirik enpresak ehunka milaka euroko zorrak eragin eta porrot egin duela, eta EAJ-PNVren kudeaketarako utzikeria eta arduragabekeriak eragin oso kaltegarriak izango dituela Udalean (ekonomikoki, guztira ikuskizun oraindik). Hirugarrenik, harritu egin gaitu irakurtzeak maiatzean jada ezagutzen zutela egoeraren larritasuna. Hain kontrol zorrotza eramaten bazuten, nolatan orduan enpresak Gizarte Segurantzan 270.000 euroko zorra izan arren, abalatu zion Udalak 130.000 euroko mailegua? Orain, Udalak egin beharko dio aurre, besteak beste, abal horri. Nola liteke maiatzeko kontra kanona (132.000 euro) aurreratu izana? Nolako abalak eskatu zizkien enpresari? Nola kontrolatzen zituzten sarrera-gastuak? Zein inbertsio baimendu zuten? Benetan egoeraren larritasuna ezagutzen bazuten, are larriagoa da izan zuten jokaera. Neurri batean, ezagutzen ari gara zer erabaki hartu ziren eta horien ondorioak, baina PNVk argitu beharko du bere jokaera. Laugarrenik, Bilduri jakinarazi omen zioten zein zen egoera. Maiatzean esan ziguten gauza bakarra izan zen enpresak Udalarekin bildu nahi zuela, ez beste ezer. Eta ordudanik, ez datu bat, ez azalpen [...]
Gaur egungo kontsumo ohiturekin kezkatuta, eta bertako ekoizleen produktuak zuzeneko salmentaren bitartez merkaturatzeko helburuarekin, kontsumo taldea sortu dute Ataunen. Lehenbiziko ekitaldia etziko iragarri du, eta horrenbestez lanean martxan jarrik...
Jexux Larretxea arantzarrak Elikadura sendagai hitzaldia egingo du, gaur, Ataunen, ongi eta beharrezko jakiak erabiltzeak osasunean duen garrantziaz. Elikaduran eta Dietetikan diplomaduna da, eta makrobiotikan aditua. Udaletxeko batzar aretoan da solas...
Andoni Egaña bertsolari eta idazle zarauztarrarekin solasaldia egiteko aukera izango da, bihar, Zaldibian. Beti Gazte jubilatu elkarteak antolatu du hitzaldia, eta 17:00etan hasiko da, elkartean. Egañaren hitzaldiaren ondoren jubilatuek askaria eging...
Zaldibiako Udalak herri batzarrerako deia egin du, 2012ko udal aurrekontuak eta egitasmoak herritarren aurrean aurkezteko. Bihar 19:00etan hasiko da bilkura irekia, Karreane kultur etxean. Herritar guztientzat zabaldu du deialdia eta gonbita udalak. Datorren urterako «asmoen eta erronken» berri emango dute udalkideek.
Bihar zortzi ospatuko da San Tomas eguna Euskal Herrian, eta ospakizun horren atarian, Euskadiko XIV. Txistor-Lehiaketa izango da bihar Ordiziako udaletxeko arkupeetan, asteazkeneroko feria egunarekin bat eginez. Gipuzkoako harakin eta urdaitegi-zaleen gremioak antolatu du lehiaketa, kontsumitzaileengan bertakoak diren produktuen aldeko arreta pizteko, eta artisauek beraiek kontsumitzaileek asko estimatzen dituzten kalitateko produktuak egiten jarrai dezaten. Txistorra egiten duten profesionalek soilik har dezakete parte Ordiziako lehiaketan. Parte hartzaileek txistorra haiek egina dela ziurtatu eta gero, gaur arratsaldeko zortzirak baino lehen aurkeztu beharra daukate kilo bat hestebete (sei txirikorda) Barrena kultur etxean. Iaz 48 harakinek parte hartu zuten lehiaketan, eta aurtengorako ere antzeko kopurua espero dute. Lehiaketak Euskadi izena daraman arren, Nafarroako eta Gipuzkoako harakinek parte hartu ohi dute lehiaketan. Tolosako Jose Luis Muñagorri izan zen iazko irabazlea. Epai irizpideak Txistorraren neurria eta itxura homogeneoa, gustua, txikitze neurria, gihar eta koipe kopurua, eta ontze puntua dira, adituen arabera, txistorra epaitzeko kontuan hartu behar diren irizpideak. Epaileek produktuak duen itxurari erreparatuko diote lehendabizi (hestea, lodiera, eskuz lotua izatea). Ondoren, gordinik dagoela, txistorra ebaki, eta gihar eta koipe proportzioei begiratuko diete, eta baita txikitze tamainari ere. Azkenik, txistorra frijitu, eta zaporea, usaina eta gustua hartuko dituzte kontuan. Goierriko eta Goierriz kanpoko sukaldariak izango dira biharkoan [...]
Ordiziako Gazte Asanbladak Euskararen Egunaren harira antolatu zuen Euskarazko Birao Lehiaketara aurkeztutako 65 biraotatik –gazteleraz jasotakoak kontuan hartu gabe– bost saritu dituzte, eta haien egileek, Goierriko Hitza egunkariaren eta Goierrit...
Karmele Santoyo (AEK), Koldo Agirre eta Marian Toledo, Eledaren aurkezpenean Ostiraletik igandera egingo dute aurten Eusklal Liburu Eta Disko Azoka Beasainen. Aurtengoa, 22. azoka izango da, eta Gernika pasealekuko pilotalekuan izango da. Goizean egin dute aurkezpena, eta berrikuntzen artean Mintzodromoa aipatu dute antolatzaileek. Azoka goiz eta arratsaldez egongo da irekita: ostiralean 17:00etatik 20:00etara; larunbatean, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara; eta igandean, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara. Koldo Agirre alkateak esan duenez, azokan liburuak eta diskoak erosteaz gain, jostailuak, filmeak, dvd-ak, komikiak eta gurasoentzako materiala ere erosi ahalko da. Aurten, 1.500 produktuz osatutako katalogoa osatu dute, eta etxean haurrak eta gaztetxoak dituzten etxeetara bidali dute katalogoa, azokara joan aurretik, erosi nahi duten hori bertan bilatzeko. Beasaingo Udaletik herritar guztiak gonbidatu dituzte azokara, “euskarazko materiala erostera eta ondoren erabiltzera”. Mintzodromoa larunbatean da Marian Toledo Udal Euskaltegiko zuzendariak eman ditu Mintzodromoari buruzko azalpenak. Larunbat arratsaldean egingo dute Mintzodromoa, azokaren ondoan, Gernika pasealekuan jarriko duten karpan. Lehen aldia da ekimena antolatzen dutena, eta Euskararen Egunerako posible izan ez bazen ere, liburu eta disko azoka aprobetxatu nahi izan dute. Toledok azaldu duenez, mintzalaguna egitasmoan parte hartzen duten kideen ideia izan da Beasainen ere Mintzodromoa antolatzea. Udal euskaltegiko eta AEK euskaltegiko ikasleek eta nahi duten herritarrek [...]
Lazkao Txiki Musika Eskolan aurten txertatu den Lazkaoko helduen abesbatzak kantu-saioa egingo du etzi, osteguna, Lazkaon bertan. Aro berriko lehen emakizuna izango da, koruak bere kabuz emanaldi osoa hartuko duen estreinako kontzertua baita. San Prude...
Urteko azkeneko astean Ataungo Udalak haurrentzako prestatu duen aisialdi programan lan egingo duten begiralean behar dira. Bi pertsona kontratatuko ditu udalak, abenduaren 26an, 27an eta 28an lanean aritzeko. Ataungoa izatea eta begirale titulua eduki...
D’elikatuz Bizi jardunaldia azaroan antolatu ohi du urtero D’elikatuz Elikadura eta Gastronomia Zentroak, eta Ibaetako campuseko EHUko Psikologia fakultatea izaten du bilgune, ahalik eta gipuzkoar gehienengana iristeko. Aurten, ordea, ez du behar a...