Udalak 77.000 euro jasoko ditu Aldunditik, ludotekako lanen zati bat ordaintzeko
Egunero, dozenaka ume elkartzen da ludotekan Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Gazteria eta Kirol Sailak, 77.000 euroko laguntza eman dio Beasaingo Udalari, Loinazko San Martin plaza azpian egin duten Berritsu ludotekako gastuen zati bat ordaintzek...
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Gazteria eta Kirol Sailak, 77.000 euroko laguntza eman dio Beasaingo Udalari, Loinazko San Martin plaza azpian egin duten Berritsu ludotekako gastuen zati bat ordaintzeko. Diru horrekin, gastu guztien %37 ordainduko du Ikerne Badiolak zuzentzen duen sailak.
Berritsun, bost eta hamaika urte arteko haurrak elkartzen dira egunero arratsaldetan. Psikomotrizitatea lantzeko balio anitzeko gela dute prestatuta ludotekan, eraikuntza jolasak eta bestelako jokoak egin ahal izateko. Hamabi urtekoei zuzendutako gunea ere atondu dute, ordenagailuekin eta telebistarekin, musikaz eta irakurketaz gozatzeko eremuekin batera. Ludoteka honekin, «Beasaingo gaztetxoek jolaserako eta euren aisialdirako eremu estali bat izateko aukera» izango dutela adireazi dute Aldunditik.
Urtean zehar hainbat ekintza berezi ere antolatzen dituzte ludotekan Aisihezi enpresako arduradunek, eta dotezen opor egun hauetan ere ludotekaz gozatzeko aukera izango dute haurrek.