Datorren asteazkenean, abenduak 28, Eguberrietako feria berezia egingo dute Ordizian. Hori dela eta, autobus zerbitzuan hainbat aldaketa izango dira. Goierrialdeko autobusak, Beasaingo norabidean, Joseba Rezola, Otegi-enea eta Urdaneta 78 geltokietan g...
Legazpiko Haztegi ikastolan jaiotza jarri dute. Erraldoia egin dute, gurasoen artean elkarlanean. Ikastolako erakusleihoan jarri dute, eta egun osoan zehar dago ikusgai. 17:00etatik 21:00etara panpinak mugitzen, eguna eta gauaren artean aldatzen eta el...
Goierrin ordezkaritzarik zabalena duten bi alderdien artean ez dago akordiorik Goiekiko izendapenen inguruan, eta horrek, gorabehera ugari ekarri ditu azken hilabeteetan. Azkena, Ordiziako udalbatzan izan zen, herenegun. Hasiera batean onartutako izendapenak atzera bota, eta Bilduko Igor Eguren eta Belen Maiza izendatu dituzte herri horren ordezkari izateko. Erabaki horrek eztabaida piztu zuen osoko bilkuran, EAJko eta Bilduko ordezkarien artean. Bilduk, akordioetara iristeko borondate falta leporatu zion EAJri; alderdi horrek berriz, mendekuz jokatzea eta EAJ Goiekitik kanpo uztea egotzi zion udal gobernu taldeari. Iban Asenjo Bilduko zinegotziak azaldu zituen azken erabaki horren arrazoiak. Bere esanetan, «azken udal hauteskundeetan herritarrek emandako babesaren arabera, Bilduri sei ordezkari dagozkio Goiekin. Ordizian ahalegina egin zen EAJri ordezkari bat emateko. Baina Beasainen, EAJk H1 eta PP alderdiei ordezkari bana oparitu zien», Bildu eta EAJ bera ordezkaririk gabe geldituz. Beasainen EAJk agertutako jarreraren atzean, «hango udala oztopatzeko apustu bat» dagoela esan zuen Asenjok. Bere aldetik, Jose Migel Santamaria EAJko zinegotziak, izendapenak aldatzeko erabakiarekin «EAJ Goiekitik kanpo» utzi nahi izan dutela eta horren atzean, Beasainen hartutako erabakiaren gaineko «vendeta edo mendekua» dagoela salatu zuen. Bilduri gai honen inguruan «utzikeriaz» jokatu izana egotzi zion; «Goiekiri ez diozue duen garrantziarik ematen». Santamariaren ustez, «arduragabekeria da gehiengo osoa duen alderdiak, bi ordezkari [...]
Ordiziako ezker abertzaleak herri batzarra deitu du bihar iluntzerako. Bertan, batetik, egungo egoera politikoa aztertuko dute. Horrez gain, antolakuntza berria, parte-hartzea eta udalgintza ere hizpide izango dituzte. Batzarra, 19:30ean izango da, Irr...
Bidegorriaren alboan abenduan hasi zituzten gune bio osasungarria egiteko lanak, 28 eta 30 gimnasia aparailuz hornituko dute, eta gorputza lantzeko eta...
Erguin, podiumean Asteburu honetan Herrialde Katalanetan jokatu den Solsonako mendi duatloia irabazi du Jon Erguin atleta beasaindarrak. 01:29:07ko denborarekin. Beteranoen mailan, berriz, Lusi Mari Urizar izan da garailea, biak Trigoi taldekoak. Eu...
Pertsonaia historikoak ahanzturatik ateratzeko modu ugari egon litezke. Denen begi bistan aipatzea da bat, kale bati haren izena emanda, adibidez. Halaxe egin dute Zaldibian, eta ostiralean zabaldu zuten Artxanberri kalea. Migel Frantzisko Zubeldia Aldasoro bertsolari eta artzain entzutetsuaren oihartzuna itzal ez dadin, ezagutu zutenek ahatz ez dezaten, eta ez daukatenek haren berri jaso dezaten. Euripean, goitik eroritako uraren bedeinkazioak hartuta ospatu dute irekiera herrikoiaren ekitaldia. 120 bat zaldibiar joan ziren. Kalearen erdian, lurrean txertatu duten harrizko probalekuak arreta eman die herritarrei. Idi dema erakustaldiak egiteko, edo aurten lehenbiziko aldiz Santa Fe jaietan jokatu den giza proba saioak egiteko toki aproposa da. Leku fisikoari ez ezik, izena eman dion pertsonari ere gorazarre egin zioten, hein handi batean. Artxanberri zein zen, nolakoa zen, eta ospea nolatan hartu zuen azaldu zuten. Ondo ezagutu zuen Patxi Iraola bertsolariak zabaldu zuen, bertsoz, herrikidearen berri. Lardizabal herri eskolako haurrek lekukoa hartu, eta ikastetxean prestatutako bertsoak kantatu zituzten. Rufino Iraolak prestatutako idatzi bat ere irakurri zuten, Artxanberriren biografia argitaratua baita. Udalaren partetik, Joxean Etxabe alkateak eta Eñaut Hernandez hirigintza zinegotziak azaldu zituzten kalearen ezaugarriak eta obraren xehetasunak. Santa Fe kalearen paralelo, herrigunearen behealdetik gora ezker aldetik zeharkatzen du Artxanberri kaleak Zaldibia. Etxebizitza berrien multzoa eta lehenagoko blokea [...]
Udalak eta herriko elkarte ugarik Gabon asterako ekitaldi sorta bat prestatu dute Legorretan. Abenduaren 27an eta 29an, asteartea eta osteguna, haur jolasak egingo dituzte, 16:00etan, Gazte Piku taldeak antolatuta. Hilaren 30ean, mus txapelketa jokatuk...
Patxi Epelde, Aterpen Ordizian bizi den Patxi Epelde artista tolosarrak egindako lanak, Beasaingo Ezkiaga auzoko Aterpe tabernan ikusteko aukera dago. Txomin Ferreira Aterpeko nagusiak zehaztu duenez, teknika ezberdinak nahastuta, kolore biziko lana...
Ostadar mendi taldearen bitartez atera daiteke txartela; epea datorren urteko urtarrilaren 31n amaituko da.
Bihar iluntzean banatuko dituzte Goiztiri AEK euskaltegiak antolatu duen Gabonetako Postal Lehiaketako sariak. Bertan, Ordiziako bi ikastetxeetako ikasleek, Jakintza ikastolakoek eta Urdaneta-Oianguren ikastetxekoek parte hartu dute, eta guztira, 214 l...
Grafitiak egiteko aukera izango dute Gazte Astean Aurtengo Gabonetarako ere, Gazte Astea antolatu du udaleko Gazteria Sailak.Gazteei zuzendutako ekintzak abenduaren 24an hasiko dira, eta urtarrilaren 8an amaitu. Aurtengo ekintzen antolaketan herriko hainbat elkartek ere parte hartu dute: Dantzaki, Jazpana Kultur Elkartea, Batzokia Kultur Elkartea, Loinatz Musika Eskola, Arrastaka Mendi Taldea, Kirolaren Udal Fundazioa eta Kale Hezitzaileak. Guztien artean, irteerak, eskalada, sabel dantza, skate, grafiti eta ikus-entzunezkoen ikastaroak, pilota, ping-pong eta futbolin txapelketak, eta marrazki rallya antolatu dituzte urteko lehen asterako. Urtarrilaren 5erako Herriak Elkarlanean erakundeak antolatu duen Errege Magoen zamalkadarako izena emateko epea ere irekita dago. Izena, erakundeak duen bidezko merkataritza dendan eman behar da. GABON ASTEKO EGITARAUA: - Abenduak 26: 09:30ean, Funky ikastaroa eta 11:30ean, Break ikastaroa. Dantzakin. 17:00etan, Bideo tailerra. Gaztelekuan. - Abenduak 27: 10:00etan, Perkusio tailerra. Musika eskolan. Egun osoan zehar, 3×3 saskibaloi txapelketa. Antzizar kiroldegian. 17:00etan, sukaldaritza tailerra, Gaztelekuan. - Abenduak 28: 09:30ean, Funky ikastaroa eta 11:30ean, Break ikastaroa. Dantzakin. 17:00etan, Paly eta Wii txapelketa. Gaztelekuan. - Abenduak 29: 10:00etan, perkusio tailerra. Musika eskolan. Egun osoan zehar, futbito txapelketa, Antzizar kiroldegian. 18:00etan, Disko gazte jaia, Gaztelekuan. - Abenduak 30: 09:30ean, Funky ikastaroa eta 11:30ean, Break ikastaroa. Dantzakin. 16:00etan, Skate txapelketa, Gernika pasealekuko pilotalekuan. - Abenduak 31: [...]
Egunero, dozenaka ume elkartzen da ludotekan Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Gazteria eta Kirol Sailak, 77.000 euroko laguntza eman dio Beasaingo Udalari, Loinazko San Martin plaza azpian egin duten Berritsu ludotekako gastuen zati bat ordaintzek...
Lazkaoko Udalak aurten baino %31,23 haziagoa izango du 2012ko aurrekontua: 7.545.333,75 euro denera. Urteko azkeneko udalbatzarrean, bihar 19:30ean, onartuko du Udalbatzak diru saila, 2011koa baino 1.795.933 euro gehiagokoa. Inbertsioen atalak jasango duen hazkundeak eragingo du aurrekontuaren handitzea. Inbertsioetarako guztira 2.349.443,50 euro bideratuko ditu Lazkaok datorren urtean. Aurtengo ekitaldirako 410.000 euro zeuden bereizita helburu horretara. Saihesbidean, herriguneko bi sarrera-irteeratan eraikitzeko asmoa dagoen errotondek eramango dute puska handiena: Iturgaitzagan, Lazkaomendiko bidegurutzean, biribilgunea egiteko 1,4 milioi euro daude, eta Kanpandegiko errotondarako 350.000 euro. Bidegorri sarea Ataun alderantz luzatzeko, berriz, Kanpandegi aldean 178.193,50 euroko inbertsioa egingo du Udalak. Joxemiel Barandiaran Kiroldegia berritzeko eta handitzeko hurrengo faserako 407.000 euro jarriko ditu udalak aurrekontutik. Hiribarrenen bidegorriaren erdian dagoen Beko Tallerra eraikina botatzeko 3.000 eurok, eta udaltzaingoarentzat bigarren eskuko autoa erosteko 12.000 eurok osatzen dute inbertsioen atala. Gipuzkoako Foru Aldunditik iritsiko diren diru laguntzekin finantzatuko dituzte inbertsio handienak, errotonda, bidegorri eta kiroldegikoari dagozkionak. Ostegun iluntzean aurkeztu zituzten ordenantza fiskalak eta udal sarrera-gastuen aurreikuspenak Azeari Andonegi alkateak eta Kepa Goenaga ogasuneko zinegotziak, herritarren aurrean. «Zuhurrak izan gara 2012rako aurrekontuetan, garaiak direnak direlako. Gutxien duenari laguntzak ziurtatzen saiatu gara, aldi berean udalaren egoera konpromisoan jarri gabe. Luxu iruditzen zaizkigun arloetan egin ditugu aldaketak», azaldu du Andonegik, ordenantza fiskalaren inguruan. [...]