Astelehenean hasiko dute Urretxun areto futboleko gabon kopa. Hamabi taldeko txapelketa izango da, eta Aldiri kiroldegian jokatuko dute.
Lau urtez KKinzona irratiak antolatu du txapelketa hau, eta aurten Goierri elkarteko areto futboleko taldeak hartu die erreleboa. Hiru taldeko lau multzotan banatu dute ligaxka. Lehen sailkatuak zuzenean igaroko dira final laurdenetara. Besteek partida bat jokatu beharko dute nor igaroko den erabakitzeko.