Astronomiaren zenbait bitxikeria
Antzinetik kultura guztietan izarrak behatu dira. Ikertzaile askok eta askok lan ugari egin dute horiek ikertzen. Zertarako? Zerk motibatzen gaitu hainbeste ordu eta diru horretan inbertitzera? Nire ustez, betiko galderei erantzun zientifiko baten bila gabiltza. Nola sortu zen unibertsoa? Big-Bangen aurretik zer zegoen? Zerez osatuta gaude, hau da, atomo unibertsoaren barruan zer dago? Legeren bat al dago Unibertso handia eta unibertso txikia erlazionatzen dituena?
Dakizuenez gure eguzki sisteman zortzi planeta daude: Merkurio, Artizarra, Lurra, Martitz, Jupiter, Saturno, Urano, eta Neptuno. (Pluton txikia denez asteroidetzat hartu izan da). Oraingoan Merkurio Planetaz idatzi behar dugu, oso planeta bitxia baita. Eguzkitik gertuen dagoen planeta da. Erromatar mitologoek Merkurio Jainkoaren omenez jarri zioten bere izena. Pythagoras ohartu zen, bi momentu berezietan ikusi zitekeela planeta misteriotsu hau, goizez, eguzkia atera baino lehen edo arratsaldeko azken orduan, eguzkia sartzen denean , eta ezkutaketan jolasten ari dela dirudi. Garai horretan begiz egiten zituzten ikerketak. Teleskopioa asmatu zenean, Merkurio eta unibertsoa ikertzeko tresna izugarria bihurtu zen. Gaur egun zundak bidaltzen dira planeta bertara joateko eta datu bereziak jasotzeko. Honela, planeten ezaugarriak ezagutu ditzakegu.
Merkurioren kasuan, begiz ikustea zaila da eguzkiaren gertutasunarengatik (eguzkiak bere argiarekin itzal egiten dio). Baina zundak bidaltzea ere ez da batere erraza. Alde batetik, ia atmosfera gabeko planeta denez, oso tenperatura desberdinak ditu. Goizean 450ºC hartzen du eta gauez -180ºC. Zundaren materialak oso material berezia izan behar du tenperatura hauek jasateko. Bestetik, eguzkiak erakarpen indar izugarria egiten du eta zundak indar handia behar du frenatzeko eta Merkurioren orbitan sartzeko. 1974an, Mariner zunda bidali zuten eta datu interesgarriak lortu zituen: Merkurioren orbita heliptikoa dela jakitea lortu zuten, eguzkiarekiko punturik gertuena (perihelioa), 47milioi km-takoa dela eta eguzkiarekiko punturik urrutiena ( afelioa), 80milioi km-takoa dela. Gainazala, ilargiaren antzekoa da, hau da, kraterez betea dago, asteroide eta kometa askoren talkagatik. Orain dela 4.000 milioi urte sortutako planeta dela uste da. Bere barne egitura ere bitxia da. Ilargiaren dentsitatea baino % 60 handiagoa da. Bere nukleoaren
% 42a burdinezkoa du, Lurrarena, berriz, %17koa da. Honek egiten du bere dentsitatea hain handia izatea. Datu hauek eta beste zenbait ikertu dira, baina oraindik ez dakigu beste zenbait bitxikeria. Horregatik, 2004an bidali zuten Messenger zunda, honek zazpi urte behar izan ditu Merkurioren orbitan sartzeko, eta orain itxaroten ari gara ekarriko dizkigun datu berriak eta interesgarriek hausnartzeko.
Bukatzeko, esan beharra dago Eguzki sisteman behintzat, gurea bezalako espeziearentzat oso zaila dela beste planeta batean bizitzea. Horregatik, gure planeta urdina zaindu behar dugu baliabide mugatuak baititugu. Bizitza apalagoa eta lasaiagoa behar dugu. Natura errespetatu behar dugu, Lurra planetaren oreka hautsi ez dadin.
Maribel Zufiaur
JAKIN BEHARREKOAK
- Hilean 5.000 erosketa inguru ontzi berrerabilgarriekin, Donostia eta Hernaniko hainbat arraindegitan. Kutxa Ekoguneak arraindegietan sortzen diren bilgarri kopurua murrizteko helburuarekin maiatzean Hernani eta Donostiako hainbat arraindegitan erosketak egiteko ontzi berrerabilgarria banatu zuen eta emaitzak oso positiboak izan dira. Orain Ordizia eta Itsasondora zabaldu da ekimena.
- Espainian herritar gehiago bizikletaz: Urteroko Bizikleta Barometroaren arabera, 2008an bi milioi lagunek bizikleta erabili bazuten, 2011n hiru milioik erabiltzen dute. Ekonomia krisiak zein bidegorrien ugalketak eragin dute fenomeno osasuntsu hau.
- Kiskaltzeko zorian. Munduko Meteorologia Erakundeak (OMM) 2011 Lurrak jasan duen urterik beroena izan dela esan du Durbanen (Hegoafrika), Aldaketa Klimatikoaren Gailurreko konferentzian. Azaroko eta abenduko datuak falta badira ere, argi geratu omen da tenperaturaren gorako joerak La Niña bezalako fenomenoak gainditu dituela. Zehazki, azken hamar urteotan batez bestekoak gradu erdia egin du gora. Baina larriena, epe laburrean gertatzen diren tenperatura aldaketa bortitzak.