Ordiziako Mendizaleek urteko azken irteera antolatu dute datorren asteazkenerako. Dima eta Baltzola arteko bidea egingo dute. 07:00etan aterako dira Ordiziatik. Bestalde, datorren astelehen eta asteartean ere izango da federatu txartela berritzeko au...
36 argazki bildumek hartu dute parte azkenean aurtengo Santa Lutzi eguneko argazki rallyan; aipatzekoa da aurten 4 haurrek eman dutela lehiaketan...
Abenduaren 30ean Maroko oinarri hartuta, solasaldia eta ipuin-kontaketa egingo dituzte Ezkio-Itsasoko Anduaga etxean, 18:00etan. Khadija Marokokoa da, eta 11 urte daramatza bizitzen Ezkio-Itsason. Nisrin eta beste bi ahizpa txikiak Goierrin jaioak dira...
Gabon asteburu honetarako bi ekitaldi nabarmen antolatu dituzte Lazkaon. Etzi, Gabon eguna, Olentzeroren etorrera girotzeko desfilea eta harrera egingo dituzte, 17:30ean hasita. Igandean, Eguberri, 13:00etan jaiotza biziduna antzeztuko dute, Lazkao Txi...
Lazkaon larunbatean jokatu zen 31. Moskorrak mus txapelketan zegamar bikote bat izan da garaile. Urko Gorrotxategik eta Igor Ormazabalek irabazi dute finala, Xabier Garmendia eta Mikel Arruabarrena lazkaotarrekin jokatua. Txapela bana eta 1.200 euro ja...
Yartu kultur elkarteak eta Ezkio-Itsasoko Udalak sormenezko margoketa ikastaroa antolatu dute herritarrentzat. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, saio horren helburua ez da marrazketa edo margoketa teknikak ikastea bakarrik, baita norberak bere barr...
Gabonak direla eta, Mirandaolako Euskal Burdinaren Museoak haurrentzako tailerrak egingo ditu. Abenduaren 27tik 29ra prestatu dituzte, 11:30etik 13:00era. Doakoak izango dira. Plazak mugatuak dira, eta izena emateko 943730428 telefonora deitu edo m...
Gabon egun hauetarako bost tailer antolatu ditu Ormaiztegiko Zumalakarregi museoak. Lehendabizikoa abenduaren 27an izango da eta azkenekoa urtarrilaren 5ean. Seitik hamabi urte bitarteko haurrek parte hartu ahal izango dute saio horietan. Tailer guztiak goizean izango dira, 11:00etatik 13:00etara bitartean, urtarrilaren 5ekoa izan ezik, ordu erdi lehenago hasiko baitira egun horretan. Plaza mugatuak izango dira eta beraz, parte hartu nahi duenak aldez aurretik eman behar du izena. Gaur bukatuko da epea apuntatzeko, arratsaldeko bostetan. Interesa dutenek 943 88 99 00 telefono zenbakira deitu behar dute edota mzumalakarregi@gipuzkoa.net helbidera idatzi. Gai anitzeko tailerrak Abenduaren 27an Orri bilatzailea: jarri zure ikurra! izeneko tailerra egingo dute. Hurrengo egunean imanak oinarri hartuta, mural bat osatuko dute saioan parte hartzen duten umeek. Abenduaren 29an bitxiak egingo dituzte, zehazki esateko, paparrekoak. Jada urte berriaren barruan, lehendabiziko tailerra urtarrilaren 4an egingo dute: Txotxongiloak bizirik daude! izenekoa. Saioei bukaera emateko berriz, sukaldaritzarekin lotutako tailerra egingo dute urtarrilaren 5ean. Taloak nola egin ikasiko dute haurrek.
“Helburu hezitzaileak dituen aisialdia eskaintzen du Aisihezi elkarteak” 2010eko ekainean sortu zuten Nerea Manzisidor eta Alazne Elortza beasaindarrek Aisihezi aisialdi elkartea. 7 lagun ari dira lanean. Momentu honetan, Beasaingo Txelotxe eta Berritsu ludotekak, Eizu Gaztelekua eta Olaberriko Kometa ludoteka kudeatzen dituzte, baina Goierrira eta esparru berrietara ere zabaldu nahi dute beraien eskaintza. Adibidez, “Beasaingo abenduko liburu eta disko azokan zerbait egin nahi zen eta zer ekarri pentsatzen aritu ziren. Ez dago kanpotik ezer ere ekarri beharrik, guk geuk egin dezakegu. Gu prest gaude. Askotan ez da diru askorik behar gauzak egiteko, irudimenarekin gauza politak egin daitezke”. Zein helbururekin sortu da Aisihezi elkartea? Eremu ezberdinetan helburu hezitzaileak dituen aisialdia eskaintzea da gure helburua. Proiektu hezitzaile ezberdinak garatzeko sortu da Aisihezi. Lan ildo eta helburu ezberdinak ditugu. Haurren aisiarekin lotutako edozein zerbitzu ematen dugula. Goierrira zabaldu nahi dugu zerbitzu eskaintza. Festetako haurrentzako ekintzaren bat antolatu nahi bada, etor daitezela guregana. Zein zerbitzu eskaintzen duzue? Hiru zutabetan banatzen da gure zerbitzua. Batetik, zerbitzuen kudeaketa. Espazioetako diseinu proiektuak, proiektu zehatzak… Bestetik, jai dinamizazioa eskaintzen dugu, tailerrak, eskulanak, jolasak, jolas kooperatiboen inguruko tailerrak. Jolas dinamizazioaren barruan jolas erraldoi batzuk egin ditugu. Egurrezko jolasak dira eta herri ezberdinei eskaintzea da gure asmoa. Loinatz auzoko jaietan estrenatu [...]
2004. urtean egindako ‘sarekada prebentiboetan’ atxilotu zituzten 11 lagunen zigorrak hitzartu dituzte haien defentsak eta fiskaltzak. Tartean dira Alaitz Iturriotz eta Ibon Urrestarazu ordiziarrak. Bi horiei, hiru urte eta lau hilabeteko kartzela ...
Barazki eta otarrainska tenpura Toki Alai jatetxea, Arama Osagaiak 16 otarrainska edo langostino Kuiatxo edo kalabazin bat Azenario bat Brokoli bat Pipar gorri edo berde bat Irin edalontzi bat Ur hotz edalontzi bat Arrautza gorringo bat Izotz puska batzuk Prestaketa Lehenik eta behin otarrainskak garbitu behar dira. Luzeeran dituzten hesteak kentzeko, laban bat gainetik pasa eta puntarekin altxatu, gero tira egin. Otarrainskak frijitzerakoan, bildu egin daitezke, hori gerta ez dadin, brotxeta makil batean ziztatu daitezke. Ondoren, barazkiak uretan garbitu eta moztu. Brokolia lora sorta txikietan moztu eta beste barazkiak makiltxoetan. Tenpura nahaskia prestatzeko ipini ontzi batean arrautza gorringoa eta irabiatu indarrez, ondoren ura nahastu eta bukatzeko irina gehitu sardeska batez poliki nahastuz. Izotz puskak ontzian jarri. Ipini su bizitan zartagi bete olio. Olioak nahiko beroa behar du, baina kontuz ibili erre ez dadin. Busti pieza guztiak nahasketan eta bota pixkanaka oliotan. Minutu pare batez eduki oliotan eta atera, xurgatu daitezen. Kontutan eduki pieza gehiegi bota ez gero erantsi egingo direla bata bestearekin. Bukatzeko saltsa bat prestatu daiteke piezak bertan bustitzeko. Nahastu salda pixka bat, soja saltsa apur batekin eta nahi izanez gero tabasko pixka bat. Orburu entsalada epela ganbekin Martinez jatetxea Ordizia Osagaiak 4 lagunentzat: 16 orburu edo alkatxofa. Perrexil [...]
Legorretako Udalak datorren urteko ekitaldirako 1.487.289,65 euroko guztizko aurrekontua aurkeztu du, 2011rako hasieran prestatutako kopuruaren oso parekoa (%0,9 gutxiago). Gutxituko diren 13.000 euro «detaileetan» aurreratu dituzte. Udalbatzak oniritzia eman zain, astelehenean aurkeztu zuten udal agintariek txostena. Bakartxo Mendez alkateak esan du aurrekontuak «errealistak eta puztu gabeak» direla, Inbertsioetarako 12.000 euro soilik geratuko dira. Hortik, 10.000 zinema berritzeko aurrezten ari diren partidara bideratuko dituzte (76.000 daude lehendik), eta 2.000 udal webgunea berritzeko. Hala ere, alkateak aurreratu du aurtengo kontuen likidazioa egiten denean, otsailean, 200.000 euro gehiago geratuko diren aurreikuspena dagoela. Hori sartu gabe dago txostenean. Gainontean, Legorretako Udalaren egoera ekonomikoa «saneatua» da, eta zorpetze maila «baxua». Berez %4,70eko zorpetzea du udalak, baina UFFF Udalen Finantzaketarako Foru Funtsaren azken urteetako gainbeheragatik aldundiari itzuli beharrekoak %9,06ra igotzen du zorpetzea. «Hala eta guztiz, baxua da hori». Herriko eragileei eta elkarteei laguntza gisa bideratzeko diru saila mantendu egingo da iaztik; denera 53.128 euro emango dira. Aldundira 140.000 bueltan UFFFren murrizketarekin kezkati agertu dira udal agintariak. Legorretako Udalaren aurrekontu osoaren %55 da aldunditik jasotzen dena. 2011n aurreikusitako ekarpenetik —832.184 euro agindu zituen aldundiak— %8 itzuli beharko da, 70.546 euro. Horri, 2009ko defizitaren herena gehitu behar zaio, beste 71.500 euro aurtengoak. Duela bi urteko itzulketa denera 214.534 [...]
Olaberriko Herri Eskolako haurrek eta irakasleek prestatu duten ‘Zebatik Olaberriko eskolara’ dokumentala bihar ikusi ahalko da aurreneko aldiz publikoki. Estreinaldia udaletxeko batzar aretoan egingo dute, 14:30ean. Emanaldi irekia izango ...
Legazpiko Hegialde auzoko gabonetako saskia 8268 zenbakia duen txartelak irabazi du, loteriaren azken bi zifrak kontuan hartuz. Txartel hori duen pertsona Hegialde auzoko jai batzordearekin jarri behar da harremanetan, 15 eguneko epean. Jai batzordeak ...
Zumarragako parrokiari lotutako Misioen taldeak Haitira bidaliko ditu irabaziak, ikasteko lanparatan inbertituak.
35 jaiotza egin dituzte lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleek, guztiak material birziklatuak erabilita.
Aurten Urtezahar egunean egingo dute 41. Ziklo Kros oroba, Ormaiztegin. 13:30ean hasiko dira, eta proba nagusia, Elite eta 23 urtez azpikoena, 15:15etan jokatuko dute. Ormaiztegiko Txirrinduaren Lagunak taldeak antolatzen du urtero proba hori, Ormaiztegiko udalaren laguntzarekin. Aurten ere 2,5 kilometroko ibilbidea prestatu dute. Herriko kaleak zeharkatzeaz gain, belardietan barrena ere ibili beharko dute kirolariek. Ohikoa den moduan, lokatza eta aldapa guneak ere izango ditu ibilbideak. Punturik interesgarrienetakoa, urteroko moduan, Antoneneko zelaiko jaitsiera izango da, eta ikuslerik gehienak bertan biltzea espero dute antolatzaileek. Probari 13:30ean emango diote hasiera. Ordu horretan kadete mailako neskek eta mutilek lehiatu beharko dute. Angel Elorza antolatzaileak aipatu duenez, ordu erdiko lana bete beharko dute helmugan sartu aurretik. 14:15etan junior mailako mutilak eta neskak eta Elite mailako neskak irtengo dira. Horiek 40 minutuko lasterketa egin beharko dute. Ruiz de Larrinaga faboritoa Proba nagusian parte hartzen duten txirrindulariek, berriz, 50 minutuko saioa egin beharko dute. Elorzaren hitzetan, Egoitz Murgoitio ez da izango Ormaiztegin, Belgikan parte hartu behar baitu beste proba batetan, baina ziklo krosean ibili ohi diren txirrindulari gehienak bertan izango dira, besteak beste, Javier Ruiz de Larrinaga, Aitor Hernandez eta Iñaki Lejarreta. Javier Ruiz de Larrinaga da faboritoa, Aitor Hernandezekin batera. Gainera, azken bost urteetan Ruiz de [...]
Goiko ilaran, ezkerretik eskuinera: Euxebio Mujika Alegria, Juan Felipe Rezusta (Mekola), Joxe Migel Zufiaurre (Sosoagahaundi), Joxe Urreta, Jesus Goia (San Esteban, Gabiria), Jazinto Mendizabal (Telleri), Markos Aranburu (Etxeberrigarakoa) eta Hilario Gartzia (Trenbideko faktorearen semea). Bigarren ilaran: Joxe Ramon Lasa Eguren, Martzial Guerra (Olea) eta Juan Muguruza (maisua). Hirugarren ilaran: Santi Zufiaurre (Igara), Millan Irizar, Ramon Elorza (Ermita), Bonifazio Maiora, Jeronimo Arteka (Telleriarte), Joxe Inazio Lasa Eguren, Joxe Azurmendi, Jesus Guerra (Olea), Julian Yurrita (Sagastiberri) eta Modesto Zeberio (Lapatzaerrota). Laugarren ilaran: Gonzalo Merzero, Joxe Frantzisko Irizar Kanpos, Joxe Garzia (Trenbideko faktorearen semea), Juan Elorza (Arangurentxiki), Joxe Martin Goikoetxe (Telleriarte), Fausto Gurrutxaga, Luis Goia (San Esteban, Gabiria) eta Angel Elorza (Arangurentxiki). Beheko ilaran: Dionisio Irizar, Paskual Larrañaga, Alejandro Irizar, Joxe Mujika (Aranguren), Migel Lasa Eguren, Luis Carril (Estebane), Joxe Mari Baztarrika (Iraegi) eta Mariano Gurrutxaga (Zestorene).