
Itzala tabernako saskia Igor Elizegi Txikitok etxeratu du, berak baitzuen abenduaren 28ko Itsuen zozketako azken hiru zenbakiekin bat zetorren txartela. Antolatzaileek berari eta parte hartu duten guztiei eskerrak eman dizkie

Eusko Label Binakako Txapelketako lehen kanporaketa galdu egin dute Iñaki Azurmendi arriarandarrak eta Aitzol Atutxa bizkaitarrak. Herenegun jokatu zuten Joseba Otaegiren eta Unai Otañoren aurka, eta bikote gipuzkoarrak bi minutu eta erdiko aldeareki...

Udal Euskaltegian matrikula egiteko epea irekita dago, hilaren 18ra arte. Aurrez-aurrreko eskolak, autoikaskuntza eta azterketa ezberdinak (HABE, EGA, Osakidetza, Irale…) prestatzeko aukera eskaintzen dute aurten ere. Matrikula egiteko eta infor...

Sustraiak dantza taldeak urtero konpartsa bat kaleratu ohi du inauterietako igandean, Euskal Herriko ohiturazko inauteri bat irudikatuz. Aurten Lasarte-Oriako Sorgin Dantzan oinarrituko dute jaia. Herritarrek ere har dezakete konpartsan parte. Ikastaro...

Gabiriako Udalak 481.470 euroko aurrekontua izango du 2012 urterako, iaz baino 19.000 euro gutxiago. Jaitsiera hori batez ere bi faktorek eragin dute. Batetik, etxebizitzen eraikuntza geratu egin denez, udalak diru sarrera gutxiago izango du, eta bestetik, Foru Funtsaren 2009ko itzulketengatik 2012an iaz baino 19.000 euro gutxiago ordaindu beharko ditu. Sarrerei dagokionean, dirurik gehien transferentzien bidez jasoko du udalak, hau da, 342.620 euro. Zuzeneko zergekin berriz, 83.200 euro bilduko ditu udalak. Gastuen atalean, ondasunari eta zerbitzuari dagozkion gastuak ordaintzen erabiliko du diru gehien: 231.510 euro. Bestalde, pertsonal gastuak ordaintzeko 129.523 euro gastatuko ditu aurten. Gabiriako Udalak jakitera eman duenez, «egoera ekonomikoa ez da samurra» eta horregatik aurtengo urtean udal langileen soldatak ez igotzeko erabakia hartu du. 50.000 euroko diru-gerakina Sarrerak eta gastuak behin zehaztuta, aurtengo aurrekontuan inbertsioetarako dirurik ez du izango Gabiriako Udalak. Dena den, 50.000 euroko diru-gerakina geratuko zaiola aurreikusten du. Diru kopuru horrekin zein diru-laguntzen bidez jasotzen duenarekin bi proiektu gauzatzeko asmoa du. Batetik, Ugaran auzoan telebista errepikagailua ipiniko du, eta bestetik, herrigunean dagoen haurren parkea berrituko du. Ekipamendua eta zorua aldatuko dizkiote parke horri, Ibon Elgarresta Gabiriako alkatearen hitzetan «bata zein bestea egoera kaskarrean baitaude».

IX. Bost Herrien Arteko Pilota Txapelketako txapela Xanet Imaz segurarrak jantzi du helduetan, Unai Atxa zagamarrari 22 eta 21ko emaitzarekin irabazi eta gero. Pilota txapelketako finalak Zerainen jokatu zituzten igandean, urtarrilaren 8an, goizeko h...

Buenos Aires hiriburuaren hegoaldeko eskualdeetan jokatzen dute Liga Vascogermana, Lomas de Zamora eta Almirante Brown barrutietan. Euskaldunen eta alemaniarren komunitateetan du sorburua zaletuen arteko txapelketak, 1999an hasia. Ataun taldea izan zen sortzaileetakoa, beste zortzi lagun-talderekin batera. Gaur egun izugarrizko dimentsioa du ligak. Lau mailatan bereizten dute —A, B, C eta D—, eta bakoitza, aldi berean, 2, 4, 7 eta 10 azpimailatan banatuta dago; bakoitzean 14na talde aritzen dira. Denera 322 futbol taldek parte hartzen dute Liga Vascogermanan. Eta, guztietan onena, Ataun. Bigarren aldiz irabazi du goierritar izeneko lagun-taldeak lehiaketa. Lehenago, 2001eko irekiera torneoan nagusitu zen. Orduko zazpi jokalari ditu oraindik gaur egungo taldeak. Urtean bi torneo izaten dituzte, Hego Amerikako eran: irekierakoa, martxotik uztailera; eta itxierakoa, abuztutik abendura. Hain zuzen, azken itxiera torneoaren finalean Strombergi «penaletan» irabazi zion Llavallol hiriko Ataunek, Gabon aurretxoan. Balioko gol bat ere ezeztatu zion epaileak aurrez. Finalaurrekoa, berriz, 1868 Kusel taldeari irabazi zion, 2 eta 1, «Club Alemaneko zelaian jokatutako partida onentsuenean». Lehiaketaren web ofizialean (www.vascogermana.com.ar) dioenez, lehia geroz eta estuagoa da liga horretan. «Ataun taldeak, hamarkada baten ondoren, atzera garaikurra jaso du, lehiaketa geroz eta zailagoa den arren. Beraien garaia pasatu zela uste zutenentzat, ahalmena frogatzen duen adibidea da». Euskal Herrian baino euskal izen [...]

Espainiako Auzitegi Nazionalak bederatzi urteko kartzela zigorra jarri dio Manex Castrori, 2009ko otsailaren 23an PSE-EEren Lazkaoko egoitzan lehergailuz atentatua egitea egotzita. «Terrorismo eta leherkari gordetze» delitu bana egotzi dizkio, aurreko asteazkenean ateratako epaian. Auzian inputatutako bigarren pertsona bat, Mikel Garmendia, kargurik gabe absolbitu egin du epaimahaiak. Atentaturako bere furgoneta erabili zuten, epaiaren arabera, baina Castro ETAko kide zenik eta lagunak ibilgailua zertarako hartu zion Garmendiak ez zekiela dio sententziak. Azaroaren 10ean izan zen epaiketa, Madrilen. Fiskalak Castrorentzat 25 urteko zigorra eskatu zuen, eta Garmendiarentzat zortzi urtekoa. Epaimahaiko Fernando Garcia, Angel Hurtado eta Jose Ricardo Prada epaileek sententzia Castrok bere burua inkulpatu izanean oinarritu dute batik bat, «lekuko froga batzuekin» batera. Sententziaren arabera, 2009ko otsailaren 23ko goizaldean ETAko Ezuste komandoaren zati zen Azti taldekoek —Castrok eta beste ustezko bi kidek osatua— eraman zuten lehergailua Lazkaora. PSE-EEren egoitzako horma bazterrean utzi zuten, motxila batean. Eztanda egingo zuela esanez DYAra deitu baino hamar minutu lehenago, 01:05ean, ingurutik pasatu zen Ertzaintzaren patruila batek bizkar-zorroa ikusi zuen kalean, eta «susmoa piztu» zien. Kalteak egoitzan eta etxeetan Leherketa 03:00etan izan zen. PSE-EEren Herriko Etxean «kalte nabarmenak» eragin zituen, epaiak jaso duenez, eta inguruko 30en bat etxetan leihoak hautsi eta pitzadurak atera zituen. Etxeetako kalteak 762.458 euroan [...]



