zingizango.com• Joan den igandean, hilaren 8an, Estatu Espainiarreko ziklokros txapelketa jokatu zen Valentziako Erkidegoko Gandia hirian. Bertan, Telleriarte txirrindulari elkarteko gazteenak hartu zuen parte. Hiru kilometroko zirkuitu oso azkar e...
Igande honetan, hilaren 15ean izango da irteera; goizeko ibilaldia izango da; bazkal ordurako egingo dutelarik buelta.
Euskal Herriko Mus Txapelketaren barruko Mutiloako kanporaketa jokatuko dute larunbatean Ostatun, 16:00etatik aurrera. Izena 15:30etik 16:00etara bitartean eman ahal izango dute parte hartzaileek. Bikote bakoitzak 20 euro ordaindu beharko ditu. Zortzi ...
Elkartrukerako Comenius programaren barruan, Alemaniako eta Galeseko ikasleak etorriko dira datorren astean Ordiziara. Astelehenean, Oianguren institutuan egingo diete harrera, 08:30ean. Aste osoan hainbat ekintza egingo dituzte; asteazkenean, esat...
Gaur egun oraindik erantzunik aurkitu ez zaien galdera zientifiko eta folosofikoak izan ditu mintzagai fisikari urretxuarrak; ikasle eta irakasleak arretaz jarraitu...
Berritsuk eta Txelotxek Ludoteka Ibiltaria antolatu dute hirugarren aldiz. Larunbat arratsaldean egingo dute, Igartza ondoko plazan, 16:30etik 19:00etara. Herri erdigunean eskaintzen du zerbitzua Berritsu ludotekak, eta Ezkiaga auzoan Txelotxek. Igartza auzoa eta inguruak dira ludoteka zerbitzurik ez duten eremu bakarretakoak, eta bertako umeek eta gurasoek ludotekak ezagutzeko aukera izan dezaten antolatu dute berriz ere aisia eskaintza. Adin tarte ezberdinei zuzendutako ekintzak egingo dituzte, eta horietako bakoitzari zuzendutako jokoak eta jolasak jarriko dituzte haurren eskura, ludotekako eguneroko eskaintza zabalduz. Hala, marrazkiak egiteko gunea eta eraikuntza, txilipurdi eta eskulan txokoak egokituko dituzte, eta mahai jolasak eta jolas mugikorrak ere eramango dituzte. Aurten, berrikuntza gisa, egurrezko joko erraldoiak ere eramango dituztela jakinarazi dute Aisihezi elkartetik: «Bolotan jolasteko aukera izango dute aurten umeek, eta fitxa ezberdinak bakoitza dagokion zulotxoan sartzeko jolasak eta antzerakoak ere emango ditugu». Haurren zentzumenak lantzeko aproposak diren jolasak eta jokoak izateaz gain, «oso dibertigarriak» ere badirela azaldu dute. Hala nahi duten haurrek, aurpegia margotzeko aukera ere izango dute, txotxongiloak egiten ikasiko dute, eta eskumuturrerako pitxiak eta lepokoak nola egin, ipuinak irakurri… izango dira umeek izango dituzten aukerak. Beharrak asetzeko Berritsu eta Txelotxe ludotekak kudeatzen dituen Aisihezi elkartearen helburua, ludoteka zerbitzua herriko txoko ezberdinetara eramatea izan da bere sorreratik. Lehen apostua [...]
Eskualde mailako kirol eskaintza egon beharko litzatekeela uste du Zumarragako Bilduk; Mikel Serranok pasa den astean egindako adierazpenen gaineko zenbait zehaztapen...
Legorretako Aulia sagardotegia irekita dago jabez aldatuta baina aurreko ohiturei segiz. Santa Lutzi egunean, abenduaren 13an, zabaldu zuten txotxeko sagardo garaia, Gipuzkoan lehendabizikoa, betiko legez. Iñaki Begiristain (Tolosa, 1973) nagusi berriaren gidaritzapean lehenengo sagardo ekoizpena puri-purian jartzen ari da, oraindik barriketan. Ikaztegietako Begiristain sagardotegiko arduraduna ere badena gustura dago lehen hilabeteko martxarekin. Bi etxeak aurrera eramatea hartu du erronka, baikoitzeko sagardoari izaera berezia emanda, hori bai. Aulia sagardotegia erosi duzue aurten. Aldaketarik egiteko aurreikuspenik ba al duzue? Inbertsioak egiteko garai txarra da, eta oraingoz lehengoari eutsiko diogu. Ahal den sagardorik onena egiten eta generoarekin ondo lan egiten saiatuko gara, eta aurrena behintzat inbertsioari buelta ematen. Aurreragoko planak baditugu, baina oraindik itxaron egin beharko dugu. Garai txarra dela aipatu duzu, baina jauzia egitera ausartu zarete. Bai. Badakigu lehendik ere Auliak ondo lan egin duela beti, iaz ere ondo lan egin zuen. Ikaztegietan ere iaz ondo lan egin genuen, eta, beno, jakinik aurten zaila izango dela iazko jende kopuruetara iristea, ikusi dugu aukera bi sagardotegiekin batera aritzeko. Krisia, beraz, ez da hain gordin iritsi sagardotegietara? Beno, hau ere jaitsita dago, ez da 2008koa. Baina nola denboraldiko gauza den, eta urte guztia zabalik ez den egoten, oraindik jendea ibiltzen da. Lehen urtean bost buelta [...]
Aurrerantzean, hilabeteko 2. eta 4. ostiraletan jantoki zerbitzua eskainiko dute Beasaingo Gaztetxean. Jantoki begetarianoa izango da, eta bihar izango da zerbitzua eskainiko dute lehen aldia. Gaztetxetik jakinarazi dutenez, film laburren emanaldia egingo dute bihar eta menu “goxo-goxoa” prestatuko dute. Afal ostean, berriz, 23:30etik aurrera, Olarius&Brothers R’N'R disko jartzaileek saioa egingo dute Koiote Zaharra tabernan.
Igandean eguerdiko hamabietan meza izango da San Sebastian ermitan auzoan hildakoen alde.
Goruntz dantza taldeak taldea handitzen segitu nahi du. 2007. urtean edo lehenago jaio direnek eta dantza gustuko dutenek goruntzdantzataldea@hotmail.com-era idatzi dezakete izena emateko. Nahi dutenek 635 20 39 58 (Eresti), 635 00 77 98 (Idoia) edota ...
Espainiako Sustapen Ministerioaren %1 Cultural programatik 459.000 euroko diru-laguntza jaso zuen Zeraingo Udalak meategiko gordailua zaharberritzeko. Obra horiek zeinek egin erabakitzeko lehiaketa publikoa egin zuen udalak. Bertan parte hartu ahal izateko zahaberritze lanetan adituak izatea zen bete beharreko baldintzetako bat. Bederatzi enpresek agertu zuten interesa, eta beraiek aurkeztutako proiektuak aztertu ondoren, udalak Teusa eraikuntza enpresa aukeratu du aipatutako lanak egiteko. Obrek 557.909,80 euroko aurrekontua izango dute guztira. Falta den diru kantitatea Eusko Jaurlaritzak emandako diru-laguntza bati esker ordainduko du Zeraingo Udalak. Ikerketa arkeologikoak Mineral kiskalien gordailua leku batzuetan pitzatuta dago, eta berau konponduko dute. Minerala ere badu barruan, eta Aitziber Makazaga Zeraingo Udaleko ordezkariak jakitera eman duenez lehendabizi ustu egin beharko dute. Gordailua alemanen garaikoa da (1930tik 1942ra bitartean meategia beraiek kudeatu zuten), baina behin minerala ateratakoan arkeologoek ikerketak egin beharko dituzte bertan, posible baita ingelesen garaiko (1900-1930) aztarnaren bat edo beste egotea. Gordailuaz gain, beheran duten kargalekua ere berrituko dute. Kargaleku horrek zortzi tolba edo leiho ditu, eta minerala gordailutik baldeetara pasatzeko erabiltzen zituzten. Kargaleku horren inguruan dagoen burdinezko egitura ere zaharberrituko dute. «Behin hori egindakoan helburua da aireko kablearen hasiera berreskuratzea», dio Makazagak. Meategiko langileek baldetan sartzen zuten minerala aireko kablearen bidez garraiatzen zuten Mutiloatik Ormaiztegira. Lan «garrantzitsua» [...]
Legazpiko Andre Maria Zeruratzea parrokian XIII. Jaiotza lehiaketa egin dute. Zortzi lan aurkeztu dituzte aurten, iaz baino lau gutxiago. Guztira, lau eta hamaika urte bitarteko 27 lagunek hartu dute parte. Bakarka edo taldeka egin dute lan. Lau sari b...
Larunbat honetan amaituko da izena emateko epea; igandean zozketa egingo da parte hartzaileen artean eta ondoren Jesus Mari Rodriguezek xake erakustaldia...
Urteko lehenengoan festarik festako saltoan feriarako tarterik ez zuen hartu jendeak ezta saltzaile askok ere, eta bigarrenean eguraldi hotzari beldur hartuta edo, ez da betekadarik somatu. Hala ere urte hasierako kontuak dira hauek, okerrenak igarota hemendik aurrera denak hobeak izango direnaren esperantzarekin hasi da 2012a Ordiziako azokan. Sasoien joan etorriaren bi adierazle aurkitu genituen atzo: batetik, Idiazabalgo Amaia Alkorta Kalbariokoak hurrengo fruta garaira arte etortzeari utziko dio. Ia azken sagarrak geratzen zaizkiola eta iaz baino hilabete lehenago bukatuko du aurtengoa. Guztira sagar, udare, irasagar, nahasi eta arana artean 35 bat mota izan ditu salgai. «Denak etxekoak, batzuk betitik gure lurretan egon direnak eta beste batzuk txerto bidez lortuak», argitu du. Zuhaitz landareak salgai Bestetik Juan Amezketa kalean tren geltokitik gora lerroan jarrita zuhaitz landare saltzaileek etortzen hasi dira. Han ikusi ditugu ohiko laurak, behetik gora hasita Zaldibarko Areitiko mintegiko Junkal, Zegamako Arakama anaiak, Albisturgo Lasa eta Ataungo Justo Dorronsoro. Azken horrek kontatu digunez, garaiak eta baso-ohiturak aldatu arren, «urte askoko ibilera berari eusten diogu honera etorriz, nik 30 urte gutxienez, aurretik gure aita eta baita aitajauna ere, auskalo noiztik! 300 urtetik gora izango dira gure familia hona etortzen dela». Umoretsu harrapatu ditugu, baina baita etsipen punttu batekin ere: «Basoa geldirik [...]
Herri xehearen ahotsa izaten zen bardoena. Herri xehearen kontuak, kondairak eta istorioak lau haizetara zabaltzen zituzten, herriz herri kantari ibilita. Gartxot Itzaltzuko bardoa izan zen, XII. Mendean sona handia hartu zuena. Haren historia ordea, gerora jakin dute askok, hein handi batean, haren omenez ateratako kantari, liburuari eta filmari esker. Asteburu honetan, Euskal Herriko historiaren zati den pertsonaia horren inguruan gehiago jakiteko aukera izango da, Ordizian. Aurten beteko dira 500 urte, Gaztelako indarrek Nafarroako erresumaren azken gotorlekua, Amaiurko gaztelua hartu zutenetik. Urteurren horri, hainbat ekimen antolatzeko aitzakia bihurtu da Euskal Herri osoan, eta baita Ordizian ere. Nafarroako historiaren inguruan jakinmin eta interes handia zuen herritar talde bat biltzen hasi zen iaz, Erdi Aroko feriaren inguruan zer edo zer antolatzeko asmoz. Jentilbaratza izena jarri zioten taldeari; «bat-batean etorri zitzaigun, azken batean Nafarroako erresumaren gazteluetako bat izan zelako, eta hemendik gertu, Ataunen zegoelako». Hitzaldi bat eta herri afaria egin zituzten orduan, eta herritarren erantzuna ona izan zen. Aurten, bosgarren mendeurrena dela eta, ekitaldi gehiago antolatzea darabilte buruan. Ekitaldi horietan aurrenekoa, astebururako prestatu duten hitzaldia izango da. Iban Toledo Jentilbaratza 1512-2012 taldeko kideak azaldu duenez, «Nafarroako konkistaren urteurrena dela eta, urte osora begirako ekintzak egin nahi ditugu, hau hasierako metxa pizteko izango da». Udalak [...]
Ordiziako bidegorri sareak beste zati bat zabalik izango du bihartik aurrera. Izan ere, bihar inauguratuko dute institutura eta Majori kiroldegira doan zatia. Ekitaldia, 10:30ean izango da, institutu pareko sarreran. Prentsaurrekoaren ondoren, kiroldeg...