Ziklokros denboraldiaren azken pedalkadak
zingizango.com• Joan den igandean, hilaren 8an, Estatu Espainiarreko ziklokros txapelketa jokatu zen Valentziako Erkidegoko Gandia hirian. Bertan, Telleriarte txirrindulari elkarteko gazteenak hartu zuen parte. Hiru kilometroko zirkuitu oso azkar e...
zingizango.com• Joan den igandean, hilaren 8an, Estatu Espainiarreko ziklokros txapelketa jokatu zen Valentziako Erkidegoko Gandia hirian. Bertan, Telleriarte txirrindulari elkarteko gazteenak hartu zuen parte.
Hiru kilometroko zirkuitu oso azkar eta ezohikoa bazen ere, lehenengo metrotan lehiaren bigarren multzoari eusteko gai izan zen Ander Ibarguren, 40 minutuko lasterketa gogor, bero eta teknikoan. Hala ere, 10. postuan helmugaratzeko azkeneko esprint luzean, ezin izan zituen multzokoak atzean utzi eta 14. postuarekin konformatu behar izan zuen Anderrek. Baina, oso gustura bukatu zuen Lakiolako gazteak Espainiako ziklokros txapelketa, estatu osoko jubenil onenei hortzak erakutsi zizkien eta.
Larunbat honetan, Berrizko sari nagusia jokatuko da, txirrindulari kutsu handia duen herri bizkaitarrean, hain zuzen ere. Lasterketa honen xarma azkeneko metroetan dago, Marino Lejarretak hainbat bira eman dituen belodromo zaharrean helmugaratzen baita.
Berrizko lasterketa eta gero, hilaren 21ean, Talamilloren oroimenezko lasterketan parte hartuko du Burgosen eta, denboraldi bikain honi agur esateko, hurrengo egunean, hilaren 22an, Ipazterko nazioarteko XXIII. sarian parte hartuko du.